Komunikasten

Musika eta gizonen ahotsak nagusi spotetan

Klasean iragarkien elementuak aztertu ditugu. 10 spot hartu ditugu eta erabiltzen dituzten elementuei buruzko azterketatxo bat egin dugu.

Iragarkiak hainbat elementuren bidez osatzen dira. Horiek efektu psikologikoak sor ditzakete. Oro har, elementu hauetaz osatzen dira: tamaina (spotetan denborarekin neurtzen da), kolorea (prentsa idatziaren kasuan), posizionamendua edo kokapena, publizitate bolumena edo saturazioa, produktua, emozionalitate / arrazionaltasuna, umorea, eduki didaktikoak, musika, ospetsuak eta over ahotsa (off ahotsa deitzen duguna).

Elementuen erabilpen egokiak eragin psikologikoak ahalbidetzen ditu: oroitzapena (berezkoa edo lagundua), iragarki-marka asoziazioa, mezuaren ulerkuntza edo jarrera positiboen garapena.

Klasean anuncios.com webgunetik 10 spot hartu ditugu eta 6 elementu aztertu ditugu praktikan tendentzia nagusiak betetzen diren frogatu nahian.

Arrazionalak eta emozionalak

Iragarki eraginkorrenak mistoak omen dira, hau da, argumentu arrazionalak zein emozionalak azaltzen dituztenak. Errealitatean ere, hauen konbinazioa da gehien erabiltzen dena. Gure azterketan iragarki gehienek eragin emozionalak eta arrazionalak bazituzten ere, spot bakoitzean bakar bat nagusitu dugu eta konturatu gara erdi eta erdi erabiltzen direla.

Umorea

Umoreak eragin baikorra du oroimenean. Ez al ditugu errezago oroitzen txisteak? Halere, ez da erraza ondo aplikatzea, umoreak harreman zuzena eta garbia izan behar baitu iragartzen denarekin. Praktikan, esperimentu honetan ikusitakoaren arabera, umorean noizbehinka erabiltzen da, hain zuzen, kasuen %30ean erabili da. Halaber, batzuetan umorea tarte txikietan erabiltzen da spotean, baina ez da elementu nagusia.


Didaktikoa

Umoreak bezala, erakusteak ere oroitzea errazten du. Halaber, ez da erreza elementu hau ondo erabiltzea. Aztertutakoen kasuan bakar batek baino ez du erabili elementu hau, hau da, %10a, agian hautatu ditugun produktuek ez zutelako behar.

Musika

Zalantzarik gabe musikak eragina du emozioetan, egoera bat deskribatzeko musika oso lagungarria da. Teorian iragarkien %70ak erabiltzen du musika. Praktikan gertu ibili gara, spoten %80ak erabiltzen baitzuen musika. Batez ere, hondoko musika entzun dugu, 8tik 6 kasutan. Era berean, abesti nagusiak ere entzun ditugu, 8tik bi kasutan.

Ospetsuak

Ospetsuek harrreta azkar deitzen dute, nahiz eta batzutan harreta guztia ere bereganatzen duten. Teoriak dio kasuen %10ean erabiltzen direla baina gure azterketatxoaren arabera %30ean erabiltzen da. Hori bai, kasu guztietan gizonesko ospetsuak izan dira, haietatik bi kirolari eta aktore bat.

Ahotsa

Over ahotsa guk off ahotsa deitzen dugun kanpoko ahotsa da. Iragarki gehienetan erabiltzen da (%70), bai narratzailearen paperean, bai produktuaren ezaugarriak eta marka bukaeran aipatzeko. Ikusitako kasu guztietan gizonezkoak izan dira. Publizitatean markari buruz hitz egiteko ia beti erabiltzen dira gizonak, sinesgarritasuna eta segurtasuna trasmititzen omen dutelako. Emakumezkoen ahotsek, berriz, beste birtute batzuk dauzkate, esate baterako: goxotasuna. Irratian, ahotsen erabilpena orekatuago dago, gizonak eta emakumeak tartekatzen direlako. Halere, irratian ere gizonezkoen ahotsak dira nagusi.

lays
LA BOLSA DE LA SUERTE.
Lay’s patatak.
Emozionala
Umorea: bai.
Didaktikoa: ez.
Musika: bai, hondoan.
Ospetsuak: ez.
Over ahotsa: ez.

honda
ECO DESAFIO INSIGHT
Kotxea
Arrazionala.
Umorea: ez
Didaktikoa: bai
Musika: bai, hondoan.
Ospetsuak: ez
Ahotsa: bai, gizonezkoa

Radical
ATTACK
Freskagarria. Radical.
Emozionala
Umorea: ez
Didaktikoa: ez
Musika: bai, hondokoa
Ospetsuak: ez
Ahotsa: bai, gizonezkoa

tesoro
LETRAS
Tesoro Público.
Arrazionala
Umorea: ez
Didaktikoa: ez
Musika: Bai, hondokoa.
Ospetsuak: ez
Ahotsa: bai, gizonezkoa

castilla
TIERRA DE SABOR
Castilla y León
Arrazionala
Umorea bai
Didaktikoa ez
Musika ez
Ospetsuak bai, gizonezkoa, aktorea
Ahotsa bai, gizonezkoa

txoko
MERCEDES TXOKOLATEA
Autoa
emozionala
umorea ez
didaktikoa ez
musika bai, hondokoa
ospetsuak ez
ahotsa ez

gloria
GLORIA
Kirol babesletza, Repsol
Emozionala
umorea ez
didaktikoa ez
musika bai, abestia
ospetsuak bai
ahotsa bai, gizonezkoa

tb
BEATE UHSE
TB kanala
arrazionala
Umorea ez
didaktikoa ez
musika bai, hondokoa
ahotsa ez

prezioa
CONCESIONARIO
autoa
arrazionala
umorea bai
didaktikoa ez
musika ez
ospetsuak ez
ahotsa bai, gizonezkoa


tarifa
TARIFA
telefonia
arrazionala
umorea ez
didaktikoa ez
musika bai, abestia
ospetsuak ez
ahotsa bai, gizonezkoa

Utzi iruzkina

Information

This entry was posted on maiatza 8, 2009 by in Eraginkortasunaren baliospena.