Komunikasten

Noraezean ibilitakoen etxea

Gaitza psikologikoak jota dauden ia 200 pertsona bizi dira Keralako Mercy Homen

Gracy Keralako Mercy Homen bizi den erietako bat da. Poliziak kalean lurrean jausita topatu zuen. Dirudienez, egunak pasatu zituen noraezean, indarrik gabe lurrean geratu arte. Deprezioak jota eta bakarrik zegoela, Mercy Homera eraman zuten, etxe honetan, gizarteak baztertutako jendea jasotzen baidute.

Laguntza eskaintzen duen etxe honetan, bere familiarekin harremanetan jartzen saiatu ziren, baina ez zen biderik, gurasoak hilda zeuden. Etxean Gracyk ez zuen bere bizitzari buruzko informaziorik eman nahi. Deprezioak iragana ahazten behartu zuen.

Egun batean, bere bi alaba agertu ziren bisitan. Inork ez zekien alabarik zuenik. Osasuntsu zeuden biak eta ezkongai. Orduan, Gracyk bere istorioa gogoratzen hasi zen. Lau seme-alaba izan zituen. Bere lehenengo senarrak bi seme-alaba akatu zituen, etxea sutan jarriz. Ondoren, bigarren gizon batekin ezkondu bazen ere, bazter batean utzi zuen haurdun. Depresioak jota, Gracy noraezean hasi zen.

Gaur egun, Gracyk sukaldeko lanetan laguntzen du Mercy Homen. Lasai bizi da eta askotan irribarre egiten du.
482349_10200932053204368_682887405_n
Horrelako istorioak pairatu dituzten 189 pertsona bizi dira Indiako hegoaldeko mendietan kokatua dagoen etxe honetan. Keralako Mercy Homek buruko gaixotasunak dituzten pertsonak jasotzen ditu eta egunerokoetan parte hartzen gonbidatzen ditu. Bakoitzak bere bete-beharrak ditu etxean, beren trebetasunen arabera. Batek, animaliak zaintzen ditu, besteak fruituak jasotzen ditu, hurrengoak arropak josten ditu, eta abar.

Mathew eta Molly dira etxe honetako arduradunak, Maria Teresa de Calcutaren dizipuluak biak. Duela 27 urte bikoteak jendea laguntzen erabaki zuen. Keralan, Indiako hegoaldeko mendietako tribuetako jende behartuena etxe txiki batean jasotzen hasi ziren. Pizkanaka etxea handitzen joan dira. Gaur egun 189 gaixo bertan bizi dira, gehienak gaixotasun psikologikoren bat duten emakume eta gizon helduak dira.

Era berean, baliabide gutxiko edo familiarik gabeko 110 ume bizi dira. Inguruko familia txiroetako semeei hezkuntza eta etxea eskaintzen dizkiete. Hauen guztien mesederako, 20 pertsona inguru lan egiten dute. Denak mendietan dagouden 3 eraikinetan bizi dira, ohianean, paraje eder batean.

Egunero 300 pertsonentzako janaria prestatu behar dute, eriei bere medikamenduak eman behar dizkiete eta umeak eskolara eraman behar dituzte, besteak beste. Sosak atzerritik jasotzen dituzte batik bat. Bisitan etorri diren lagunen laguntzarekin, pizkanaka jende gehiago jasotzeko dohaintza nahiko jaso dituzte.

Gaur egungo lehentasunezko beharra, umeen etxea bereraikitzea da. Mutilak txiki geratu den etxe zahar batean bizi dira, estu-estu. Bigarren beharra, gizonentzako sukalde berri bat eraikitzea da, orain duten eraikina eurite garaian eznahikoa baita.

Diru-laguntzak jasotzeko hainbat lagun dituzte munduan zehar. Noizbait Mercy Homera bisitan joan den jendeak laguntzen du beren ekarpenekin eta bere herrialdera bueltatutakoan diru-bilketa ekintzak eginez.

Turismo solidarioa da beren ‘fundraising’ bidea. Hau da, bolondresak jasotzen dituzte etxean. Boluntarioek egunerokoetan parte hartzen dute eta etxera bueltatzerakoan beren esperientzia kontatuz beste lagun batzuk diruz edo denboraz laguntzen animatzen dituzte.

Indiako gizartetik ere laguntza apur bat jasotzen dute. Inguruetako jendeak noizbehinka laguntzen du. Gobernuak berriz, ez du diru-laguntzik ematen. Ofizialki aitortuak badira ere, gizartea laguntzeko elkarteak bereak egin behar ditu ekonomikoki bakarrik aurrera egiteko. Erregistratua egoteak, berriz, urtero ekintzen, gastuen eta gaixoen erregistroari buruzko txozten bat prestatu behar izana esan nahi du. Gainera, informazio hau guztia ingelesez bidali behar dute, beren hizkuntza malaya izan arren.

Informazio gehiago: http://www.mercyhome88.org/default.php

Nire esperientziaren LABURPENA:

Mercy home esperientzia from Itxaso Ferreras

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on martxoa 24, 2013 by in Artikuluak,esperientziak,Fundraising.
%d bloggers like this: