Komunikasten

Malik aurkeztu nahi dizut

Mugarik Gabeko Medikuak erakundearen crownfunding kanpainaren protagonista da. Oraindik jaio ez de ume baten istorioa da. Izan ere, kanpaina honen komunikazio tresna indartsuena facebookeko timeline bideoan oinarrituta dago.

Malik bere amaren sabelean dago, eta bere amak HIESA dauka. Amak tratamentua jaso dezan laguntza eskatu du MSF-k. SMS baten bidez 1,20 euroko mikrodohaintza egitea proposatzen du. Xedea Malik milioi bat lagun izatea da, horrela bera bezalako milaka umeen amek ere tratamentua jasoko dute.


Bideoa ikargarri hunkigarria da:

SMS kanpaina honek esperientzia bat eskaintzen dio diru-emaileari: Zimbabuen jaioko den umen baten istorio hunkigarria kontatuko dio. 1,20 euro ematearen truke, bizitza baten testigu bihurtuko da emailea. Ze ba? Ba SMSa bidali ondoren kode bat jasoko du. Kode horrekin http://www.amigosdemalik.org webgunean bere bizitzaren berri jasoko du.

Kanpainaren arrakasta sare-sozialen erabiltzaileen eskuetan dago orain. Facebook eta twitter bidez zabaldu beharko litzateke. Horretarako hainbat celebriti ditu MSFk bere tuit eta postak bere jarraitzaileen artean zabaltzen. Hona hemen sareetan hedatzen ari den tuitetako bat:

– Lagun bat aurkeztu nahi dizut #Malik du izena. Bere amak HIESA dauka baina SMS bat 28033 ra bidalita tratamentua izan dezan lortu ahal duzu @amigosdemalik.org

Lortuko ote du ‘Pastillas contra el dolor ajeno” bezalako arrakasta?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on azaroa 22, 2012 by in Fundraising,Marketina,Sormena,Sozial media.
%d bloggers like this: