Komunikasten

Errealitatea agertu nahi duen dokumental baten mugak

Benetako dokumental baten bidez munduan gertatzen direnak sakon azaldu daiteke. Adibide hartutako “Familia” pelikula honetan, hain zuzen, Perun bizi den familia baten benetako istorioa kontatzen saiatu dira bi zinegile Suediarrek. Hala eta guztiz ere, errealitateak kontatu nahi zutena gainditu zuen eta istorioa sinplifikatu behar izan zuten immigrazioa eta Peruko familia pobre baten bizitza nabarmentzeko.

Peruko familia baten istorioa kontatzen digu “Familia” dokumentalak. Diru larritasunak direla eta amak Espainiara doa lan egitera dirua aurrezteko. Hortaz, benetako Peruko familia baten etxean sartzeaz gain, oso ongi ezagutzen dugun etorkinen egoera ere agertzen du filmak.

Izan ere, Suediako Mikale Wiström eta Alberto Herskovits zuzendariek familiarekin urtetan bizitzen egon dira. Londreseko Human Right Awards erakundeak antolatutako zinemaldian proiektatu zuten dokumentala Herskovits zuzendariarekin hitz egiteko aukera emanez. Sohoko zinemara gerturatu zen publikoak interes handia zuen errealitatea filmatzearen formari buruz.

Zinegileak azaldu bezala, beraiekin bizi ez arren, familiaren bizitzaren parte bilakatu ziren. Batetik, diruz laguntzen zutelako, eta bestetik, egunetan beraiekin zeudelako. Batzuetan, gehiegizko eragina izan zuten istorioan, izan ere, ama Donostiako hotel batean lanean hasteko paperak Suediatik lortu zituzten, baita Madrilera mugitzekoak ere.

Kasu batzuetan benetako istorioa kontatu beharrean, gertatutako batzuk ezkutatu behar izan dituzte argudio nagusiari protagonismoa ez kentzeko, hau da etorkinen egoerari eta Peruko familia baten istorioa nagusitzeko. Zuzendariaren arabera, bortizkeria kapituluren bat ere izan zuten aitarekin. Era berean, filmean alabaren papera oso misteriotsua da, ia ez dakigu zer pasatzen zaion burutik. Dirudienez, alaba jende dirudunez inguratzen saiatzen zen eta ez zitzaion batere gustatu pantaila handian bere burua ikustea Peruko familia txiro baten parte bezala.

Hortaz, dokumentalean ikusgai dagoena ez da guztiz erreala, baina gaur egun pairatzen den egoera erreal baten berri ematen du.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on apirila 3, 2011 by in Berriak,Filmen analisia,Iragarbideak.
%d bloggers like this: