Komunikasten

Besteen minaren aurkako pilulak: Ideia xume batetik kanpaina oso batera


Mugarik Gabeko Medikuak-en gabonetako kanpaina oso ideia sinplea du abiapuntu: Besteen mina sendatzeko pilulak saltzen dira. Zein da arazoa? Gaixotasun ahaztuak sendatzeko medikamenduak ez direla egokiak, ez daudela egokituak edota ez daudela. Hortaz, Zer behar dute gaixoek? Pilulak. Nola jakinaraziko diogu gure gizarteari? Egitan goxokiak diren pilulen bidez.

Germinal deritzon Murtziako agentzia bati okurritu zitzaion. Hango arduraduna MSF-ko langile baten laguna da eta gaixotasun ahaztuak azaltzen jarraitzeko eta dirua biltzeko publizitate kanpainarekin lanean hasteko proposatu zion. Beraz, sei gaixotasun ahaztuak gogoangarri egiteko bidean pentsatzen hasi zen eta pilula bana bururatu zitzaion, bat haurren IHESA sendatzeko, beste bat Chagasari aurre egiteko medikamendua ikertzeko… Guztira sei pilula, sei gaixotasun sendatzeke: kala azarra, tuberkulosia, malaria, loeria, Chagasa eta IHESA pediatrikoa.

Ideia sinplearekin batera dena jarraian sortzen joan zen. Non saldu behar dira goxoki hauek? Farmazietan, noski. Horretarako, FARMAMUNDIri laguntza eskatuko diogu ahal dugun farmazia gehienetara iristeko. Farmazien bidez zuzenean lortuko dugu nahi dugun mezua zabaldu, hau da, gure minekin medikamendu baten bila goazenean aurrean izango ditugu besteen mina sendatzeko pilulak, beste horiek ezin dituztelako eskuratu. Euro bakar baten truke karameluak erostea ez dio inori minik egiten.

Publizitate kanpainari forma emateko gizon nagusi eta erdigaixo batekin spota grabatzea pentsatu zuten eta hara non oso gertukoa den (Valentzia) Luis Garcia Berlangari eskatzea pentsatu zuten. Ideiaren sortzailearen zinemagile preziatuena da Berlanga. Familiari egindako lehenengo eskaerarekin ez zen lortu, baina bigarrenez eskutitz emotibo bat bidali zioten gaixo ahaztuei buruzkoa. Orduan bai, baiezkoa jaso zuten.

Luis Garcia Berlanga Madrilen bizi zen, bertan, bere etxean, bere zerbitzariarekin, bere ilobarekin eta Berlangaren naturaltasunarekin grabatu zen spota 2009ko azaroan. Orain, lan bikain hau bere omenez emititzen ari da.

Pertsona famatuekin lan egiteko ohiturarik ez dagoen arren, Berlangarekin batera, hainbat kolaborazio sortzen joan ziren: Pilar Bardem, Alejandro Sanz, Gayetana Guillén Cuervo… “Zure osasunera” micro-spotak grabatu izan ziren komunikazio kanpaina osatuz.

Egunotan, kanpaina hainbat lekuetan aurkeztua izaten ari da: Madril, Valentzia, Bilbo, Valladolid, Murtzia… eta geratzen direnak. Aurkezpen guztietan hainbat eragile agertzen dira Mugarik Gabeko Medikuak-ekin batera, kanpaina honen arrakasta ez delako ideia xume bat, baizik eta hainbat eragile eta pertsonen laguntza. Ideiak borobiltzeko laguntza behar da.

Materialak lotura hauetan:

Spota
Micro-spotak
Website-a
Aktibista kit-a
“Pirulak errezetatu” gizarte saretan
Animazioa kanpaina azaltzeko

One comment on “Besteen minaren aurkako pilulak: Ideia xume batetik kanpaina oso batera

  1. Pingback-a: Tweets that mention Besteen minaren aurkako pilulak: Ideia xume batetik kanpaina oso batera « Komunikasten’s Blog -- Topsy.com

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on abendua 3, 2010 by in Artikuluak,Berriak,Komunikazio planak,Sormena.
%d bloggers like this: