Komunikasten

Aek marka: Iñaki

Iñaki, 43 urte, Basauri

1998an hasi zen Bolintxun ikasten (Aek)

Zergatik ikasi zenuen euskara?
Gure hizkuntza delako hasi nintzen euskara ikasten. Ikastolan ikasi nintzen baina ondorengo ikasketak gaztelaniaz ikasi nituen unibertsitatean.
Nire amak bere garaian euskara galdu zuen eta berreskuratu nahi nuen.

Zergatik Aek?
Bere garaian Aek punteroena zen Basaurin. Era berean, beste euskaltegietan ere egon naiz, hain zuzen ere, Gabriel Aresti eta Basauriko Udal Euskaltegian.

Zein euskaltegian hasi zinen?
Lehenendabizi Aek-n egin nuen matrikula, gero aldatu nuen eta besteetan aritu nintzen, baina EGA ateratzeko Aek-ra bueltatu nintzen.

1998an Zer zen Aek Iñakirentzat?
– herrikoia
– dibertigarria
– serio ere bai
– oso jende konpetentea irakasleen aldetik

Eta 2010ean?
– herriko kutsua galdu egin du
– profesionalagoa da
– hizkuntza-eskola bat dela ematen du. Bere garaian euskara bultzatzen zuen, gaur egun pertzepzio hori galdu duela ematen du.

MARKA ANTZEMAN
Marraztutako marka aitzinakoa da. “Gaur egun ez dauka borobilik eta jarraian idatzita dago”.

AUKERAKETA
Zergatik aukeratu zenuen Aek?
Punteroak zirelako. Basaurik bi euskaltegi baino ez zeuzkan. Udal euskaltegia ofizialegia zen. Nahiago nuen basatiagoa izan, trasgresorea.
Gainera, Aek beti egon da kalean. Zerbait aktiboagoa zen.
Gero udal euskaltegira joan nintzen eta horrela zela konprobatu nuen: serioagoa, formalagoa. Ikasle eta irakaslearen arteko distantzia. Klaseak ez ziren inoiz kalean emango. Halere, bazeuden irakasle onak, zorte izan nuen.

ATRIBUTUA
– Basatia: trasgresorea, ez daudela administraziopean. Administraziotik kanpo daude, baina ez daude kontra.
o Garai horretan oso garrantzitsua zen: +3
o Gaur egun ere oso garrantzitsua da, ez zait mahaia eta arbela metodoa gustatzen. Moldetik ateratzen da Aek. Klaseak borobilean antolatzen ziren, irakaslea gurekin zegoelarik.
o Pedagogia aldetik trasgresorea zen.
o Praktikoa: esate baterako, egin behar genuen ariketa praktiko bat udaletxera joan eta eskaera bat egitea zen.
o Era berean, formaltasuna ematen zuen.
– Herrikoia: herriko jendearekin gauzak elkar egitea. Herriko taldeekin jinkana bat antolatu edo zozketa bat egin. Herriko elkarteekin herriarentzat gauzak egin.
o Gaur egun ez zaizkit herrikoiak iruditzen ez ditudalako kalean ikusi, ez du presentziarik kalean, nik ez dut ikusi, behintzat. Ez dira Solobarria plazatik ateratzen (bertan dute egoitza). Lehen eguneroko gauza bat zen. Ez ditut ikasleak herritik gauzak egiten ikusten. Garaiak ere desberdinak dira.
– Dibertigarria: Aek-k bultzatzen zuen atributu hau jokoen bidez, komunikazioaren bidez. Oso gustura joaten nintzen klasera, gogoekin.
– Serioa: formala. Azken finean azterketa bat egin behar genuen euskaraz egiteko kapazak ginela frogatzeko.

ARAU SUBJETIBOA
Kuadrilako batzuk bertan ikasi zuten. Udal euskaltegiak ez zuen ‘molatzen’.
Amak ere bere garaian ikasi zuen gau-eskolan. Horrek pisu handia izan zuen.
Amama euskaldun zen, erdaraz oso gutxi zekien, gudan euskara pekatu bat zen. Amamak ez zuen ongi hartu amak gau-eskoletan aritzeak berarentzat zerbait txarra zelako.
Amak txikitan euskara kantu zaharrak zinta oparitu zidan 76 edo 77an.
Aita ere saiatu zen euskara ikasten baina ezin izan zuen, oso zaila zen eta ezin zuen.

Laburbilduz:
ATRIBUTUAK:
Produktuarenak:
• Metodologia aurrerakoiak

Ez produktuarenak:
• Herrikoia
• Dibertigarria
• Serioa
• Irakasle konpetenteak
• Profesionala
• Basatia
• Praktikoa
• Euskal Herrikoa

ONURAK:
Funtzionalak
• Azterketa gainditu

Esperientzialak
• dibertigarria

Sinbolikoak
• herrikoia, herrikoa, Euskal Herrikoa

One comment on “Aek marka: Iñaki

  1. Pingback-a: Aek marka « Komunikasten’s Blog

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on maiatza 19, 2010 by in kontsumoa.
%d bloggers like this: