Komunikasten

Aek marka

28-43 urte bitarteko Basauri eta Bilboko bost herritar elkarrizketatuz gero Aek markak inguru, adin eta ezaugarri hauetako herritarren buruan duen IRUDIA honakoa da: dibertigarria eta metodologia aurrerakoiak erabiltzen dituena. Marka aukeraketa egiteko Habe-ko bestelako euskaltegien aurrean dituen lehiaketa abantailak ere hauexek dira. Halaber, Aek-ren marka irudia oso indartsua da ikertutako jende multzoaren aburuz. Kasu guztietan, kontuan hartutako lehendabiziko aukera izan da.

Elkarrizketatuak hauek dira eta lotura hauetan irakur daitezke elkarrizketak osorik:
Itxaso
Gorka
Saioa
Adrian
Iñaki

AKTITUDEAK
Aktitudeak neurtzeko “eredu batukaria” erabili dut, hau da ustearen indarra eta uste horren ebaluazioa izan ditut kontuan. Objektu batekiko aktitudea objektuari buruzko uste nabarienen araberakoa izango da. Pertsona batek uste asko izan dezake markari buruz, baina momentu zehatza batean uste guzti horietako bakar batzuk irtengo dira besteen gainetik, hau da, nabariagoak izango dira pertsonarentzat. Uste horiek guztiek aktitudea eragingo dute.

Objektuarekiko aktitudea = ustearen indarra x ustearen ebaluazioa

Ikertutako kasuetan ez da erabakigarria izan ustearen indarra eta ebaluazioaren arteko aldea. Halere, kasu guztietan kuantitatiboki aktitudea positiboa edo negatiboa den neurtu da.

Itxasorentzat Aek-ri buruzko aktitudea negatiboa izan da, Haberekin konparatuta, berarentzat garrantzitsuak ziren atributuetan ustearen indarra negatiboa zelako.

Saioaren kasuan, ustearen indarra eta ebaluazioa antzekoak izan ziren:

Adrianen kasuan aktitudeak ordenatu ahal izan ditut eredu batukariaren bidez:


PORTAERA

Portaeran borondatezko ekintzak dira. Horrelako ekintzen eragile hurbilena subjektuaren asmoa da.
Ikertutako kasuetan arau subjektiboak askotan baldintzatu du asmoa, Saioa, Adrian eta Itxaronean kasu. Hortaz, portaeraren asmoa neurtzeko ekintza arrazoituaren teoria erabili dut.

Adrian
Bere lagunaren gomendioak baldintzatu zuen bere erabakia. Izan ere, euskara ikasi behar zuela pentsatu zuenean ezagutu zuen lehenengo marka hau izan zen. Bere lagunak eragin handia zuen bere iritzian eta kanpo informazio bilaketaren bidea ere baldintzatu zuen.

Saioa
Lagunek lehendabizi, gurasoek bigarrenez eta nebak hirugarrenez izan ziren Saioaren eragin-pertsonak. Markaren atributu bat (dibertigarria) berarentzat indar handia bazuen ere, arau subjektiboek eragin handia izan zuten portaeran.

Itxaso
Bere erabakia aitak baldintzatu zuen. Aitak atributu bati buruz (prezioa) zuen usteak indar handia izan zuen bere portaeran.

MARKA

Zer da Aek marka? Zeintzuk dira bere baloreak?
Aek-k bere markaren balioa atributu hauekin azaltzen du:

Egindako ikerketaren arabera hona hemen Aek markaren balio positiboa:

MARKA EZAGUTZA
Elkarrizketatu guztiek ongi zekiten zer den Aek eta zeintzuk diren bere oinarrizko baloreak. Marka irudia erraz antzeman dezakete. Frogatzeko, elkarrizketatuek marraztu behar izan dute Aek-ren logoa:

MARKA ANTZEMAN
Orokorrean marka erraz antzeman dute elkarrizketatuek. Izan ere, logoa marrazteko eskatu diet eta Aek-ren irudiarekin bat egin dute.
Bestetik, aipatu beharra dago, logoa urteetan zehar aldatu dela, eta elkarrizketatuek ere irudi diferenteak marraztu dituzte.

MARKA IRUDIA elkarrizketatuen arabera

Atributuak
Zerbitzuarenak:
• Metodologia aurrerakoiak
• Prestakuntza
• Moldagarria
• Dinamikoa (ekintzak)
• Kalitatezkoa
• Didaktikoa
• Irakasle konpetenteak


Ez zerbitzuarenak:
• Dibertigarria
• Gaztea
• Alaia
• Argia
• Gertua
• Beroa
• Herrikoia
• Serioa
• Profesionala
• Basatia
• Praktikoa
• Euskal Herrikoa

ONURAK:
Funtzionalak
• Azterketa gainditu
• Euskaldundu
• Lan aukerak

Esperientzialak
• Dibertigarria
• Lagunak
• Giro ona
• Integratu

Sinbolikoak
• herrikoia, herrikoa
• Euskal Herrikoa
• Euskal kultura

MARKA ELKARKETEN INDARRA
Elkarrizketatuei erraz etorri zitzaien burura Aek-ren marka. Gogora ekarriko dut Adrianen kasuan, entzun zuen lehen aukera Aek izan zelako, edota Saioarena, kontuan izan zuen marka bakarra izan zelako. Era berean, Iñakik zalantza barik aukeratu zuen Aek oso irudi indartxua zuelako, bere aburuz “pioneroa” zen.
Hortaz, marka elkarketaren aktibazioa oso azkarra izan da kasu guztietan.

MARKA ELKARKETEN BAKANTASUNA
Posizionamendua dagokionez, Aek-ren lehiakortasun abantail nagusia “dibertigarritzat” jotzen dela da. Era berean, irakaskuntza metodologian ere aurrea hartzen dio beste euskaltegiei.
Halaber, kategoria bereko markekin hainbat ezaugarri konpartitzen ditu: euskalduna, Euskal Herrikoa, serioa, profesionala, moldagarria…

ERABAKIAK HARTZEKO PROZESUA
Arazoaz ohartzea =euskara ikasi behar
Konpondu beharreko problema euskara maila da. Kasu gehienetan euskara hobetzeko beharra sentitzerakoan sortzen da arazoa, hau da, euskaraz eskaz egiten denean. Adrianen kasuan, berriz, euskara ikasten hazteko beharra izan da arazoak, berak ez baitzekien ezer.

Egoera ideala kasu batzuetan “euskaraz bizitzea” da, esate baterako Gorka eta Itxasoren kasuan. Iñaki eta Saioaren kasuan euskaraz naturaltasunez aritzea da nahi zuten egoera. Adrienen kasuan, ordea, euskaraz maila oinarrizko batean komunikatzea eta besteek esaten dutena ulertzea.

Adrian eta Saioaren kasuan euskara aspirazio bat da, Itxaso eta Iñakirentzat, berriz, espektatiba bat, azken bi hauek ikasten hasi baino lehen euskara maila egokia baitzuten.

Informazioaren barne bilaketa
Elkarrizketatuek buruan zuten informazio, sentimendu eta esperientzietan oinarrituta hasi zuten informazio bilaketa. Esaten baterako, Adrianek lagun baten esperientzia gertu sentitzen zuen eta honek eman zion informazioa oso ongi barneratu zuen. Bestetik, Iñakik amaren eta amamaren esperientziak zituen gogoan. Amak Aek-ko gau-eskoletan ikasi zuen euskaraz, Amamak, berriz, ez zuen ongi hartu bere garaian euskara zerbait txarra zelako. Azaldu beharra dago Amamak guda garaia bizi izan zuela, hortaz, euskara debekatuta zegoen. Amak, amamak galdutako hizkuntza berreskuratzeko helburuarekin hasi zen Basaurin sortu ziren euskara klaseetara joaten.

Nolako informazio gogoratzen da?
Orokorrean, marka gogoratzen da barne informazio bilketan, hau da, Aek. Aek-ren marka hobespena oso indartsua da eta marka familiarra da.
Bigarrenez, atributuei erreparatzen zaie, bereziki dibertigarria eta metodologia aurrerakoiak dituela gogora ekarri dutelarik elkarrizketatuek.
Inguruko jendearen esperientzia ere funtsezkoak dira erabakia hartzeko, hala nola, familiako norbaitenak (Saioaren neba) eta lagunena (Iñakiren kuadrila).

Kanpo informazio bilaketa
Erosketa aurreko bilaketa gehien bat pertsonarteko bilaketaren bidez egiten da. Batzuetan, arazoa sortu aurretik norbaitek bere esperientzia kontatu digu, horregatik barne bilaketa informazio hori gogoan dugu. Beste batzuetan, arazoa sortzen denean besteen iritzia galdetzen dugu, Itxasok adibidez hala egin zuen beharra sentitu zuenean. Hau da, aitaren esperientzia ona gogoan zuen baina euskaltegira joateko beharra sortu zenean lagun bati galdetu zion.
Bilaketa independentea bereziki interneten burutzen da, ikerketa honen emaitzen arabera. Adrianek informazioa osatzeko euskaltegien webguneetara jo zuen.

Zenbat informazio bilatzen da?
Motibazioaren arabera egiten da bilaketa. Adibidez, Saioak ez zuen gehiegi bilatu egokitzat eman zuen lehenengo aukera hartu zuelako. Basauriko bestelako elkarrizketatuak, berriz, kontuan hartzeko multzoan bi euskaltegi baino ez zituzten, Habe eta Aek.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on maiatza 19, 2010 by in kontsumoa.
%d bloggers like this: