Komunikasten

Aek marka: Adrian

Adrian, 38 urte, Bilbo

Adrianek orain dela 8 urte Bilbon bizi da. Bere jatorria Lima da (Peru). Euskara ikaste hasi zen orain dela 3 urte. Zuzenean Aek-n matrikulatu zen lagun baten gomendioa jarraituz. Oso irudi ona zuen eta dauka euskaltegiaren inguruan.

2007an matrikulatu zen, baina 2 urtez joan da euskaltegira. Oraindik matrikulatuta dago. Halere, orain ez da klasera joaten.

Zergatik hasi zinen euskara ikasten?
Euskarak nire burua garatzeko balio zuelako, lan aukera gehiago izateko. Era berean, hizkuntzak gustatzen zaizkit.

Zein maila lortu duzu?
5. urratsa arte heldu naiz. Elkarrizketa xume bat manten dezaket. Halere, hitz egiteko oso zaila da.

Aurten ezin izan dut jarraitu lanarengatik, eta gainera ingelesa orain niretzat lehentasunezkoa da.

Zergatik Aek?
Lagun batek hitz egin zidan Aek-ri buruz. Dinamikoagoa zela azaldu zidan, hau da, irakasleak gauza gehiago egiten dituela ikasleekin, ekintza gehiago daude.

Zer nolako harremana duzu lagun horrekin?
Benetako laguna da. Orain dela bost urte ezagutzen dut. Berak bertan ikasi zuen. Oso ongi pasatzen zuen. Ez zion galbana ematen klasera joateak.

Zuretzat klaseak dinamikoak izatea garrantzitsua da?
Bai, asko.

Zein informazio begiratu zenuen euskaltegia aukeratzeko?
Pauso hauek jarraitu nituen: Lehendabizi lagunaren gomendioa izan nuen. Gero interneten begiratu nuen, publizitatea jaso nuen eta Aek-ra joan nintzen.

Zein informazio bilatu zenituen interneten?
Interneten Aek-ko webgunean sartu nintzen. Ordutegiak, prezioak eta ekintzak behatu nituen. Era berean, Gabriel Aresti euskaltegiaren webgunean sartu nintzen baina oso informazio gutxi zeukaten sarean.
Habekoa ere begiratu nuen baina informazioa desordenatuta zegoen, ez nuen oso ongi ulertu.

Zein publizitate jaso zenuen?
Publizitatea jaso nuen Aek-ren inguruan. Iragarkian txakurtxo bat agertzen zen zen, aurpegiaren alde bat txuria eta bestea beltza zuen. Zati bat euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Txakurrak kuriositatea eragin zidan.

Eta noiz hartu zenuen erabakia?
Azkenik, Aek-ra joan nintzen galdetzera. Nire etxe aurrean dago. Neska batek oso harrera ona egin zidan. Euskaraz agurtu ninduen baina azaldu nionean ez nuela ulertzen informazio guztia gaztelaniaz eman zidan.

Zein informazio izan zenituen kontuan?
Lehendabizi ordutegiak galdetu nituen. Bigarrenez, ekintza egutegia eskatu nizkion.

Eta prezioa?
Prezioak ez zuen erreparatu ordaindu behar izan nuen arte. BBKren bidez erraztasunak izan nituen.

Esan Aek-ren ezaugarriak:
– alaitasuna
– argitasuna
– giro ona
– kultura: Euskal Herriko mapa bat ikusten dudan bakoitzean Aek datorkit burura
– “Un, dos, tres” TB programa: klaseko dinamika bat zelako
– festak
– gertutasuna denon artean. Ez dago diferentziarik irakaslearekin adibidez
– berotasuna

Onurak
– euskaraz pixka bat dakit
– euskal kultura ezagutu nuen: azokak, barnetegiak, Santa Ageda
– lagunak egin nituen barruan

Zeintzuk dira alde negatiboak:
– gehiegi lasaitzen usten gintuzten. Adibidez ordutegiarekin, jendea berandu heltzen zen. Niretzat eragozpen bat zen, galderak egiten zituztelako

Hortaz:
ONURAK
Funtzionalak: lan-aukera (“Nire burua garatzeko”)
Esperientzialak: dibertsioa, lagunak (“giro ona”)
Sinbolikoak: euskal herritarra izan (“euskal kultura ezagutu”)

ATRIBUTUAK
Zerbitzuarenak: dinamikoa (ekintzak)
Zerbitzuarenak ez direnak: alaia, argia, gertua, beroa.

INFORMAZIO BILKETA ETA ERABAKI PROZESUA
1. Pertsonak: lagun baten gomendioa.
2. Internet: informazio bilketa.
3. Publizitatea: etxean jasotako Aek-ko iragarkia.
4. Zuzeneko arreta: Aek-ra gerturatu.

One comment on “Aek marka: Adrian

  1. Pingback-a: Aek marka « Komunikasten’s Blog

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on maiatza 18, 2010 by in kontsumoa.
%d bloggers like this: