Komunikasten

Aek marka: Saioa

Saioa 27 urteko basauritarra da. Orain dela urte asko ikasi zuen Aek-n bere ezagunen gomendioa jarraituz:

ATRIBUTUAK:
Zerbitzuarenak: moldagarria
Zerbitzuarenak ez direnak: dibertigarria eta gaztea

ONURAK
Materialak: material egokiak (adibidez: gustatzen zitzaizkion musika taldeen kantak)
EsperientziaK: ongi pasatu
Sinbolikoak: gaztea

INFORMAZIO BILKETA
Oso laburra izan da, inguruko pertsonen gomendioa baino ez zuen behar izan.

ERABAKI HARTZEA
Markaz markako eredu ez konpentsatzailea: Egokitzat jotzea.
Egokitzat jo zuen lehen markarekin geratu zen.

Elkarrizketaren zati bat:

– noiz ikasi zenuen Aek-n?
Orain dela 11 urte matrikulatu nintzen Bolintxu euskaltegian. Ordutik denbora luzea igaro da. Jada ia ez dut ezta gogoratzen eta euskara ere ez dut gehiegi erabiltzen.

– Zergatik aukeratzu zenuen Aek?
Nire inguruko jendea Aek-ra joaten zelako. Egia esan, ez nuen gehiegi pentsatu behar izan. Segurua zen, besteek ongi hitz egiten zuten.

– Beste euskaltegiren bat ezagutzen al zenuen?
Badakit beste bat zegoela baina ez genuen kontuan izan.

– Norbait ezagutzen zenuen? Nork?
Bai, nire lagun-taldeko jendeak bertan ikasten zuen. Nire nebak ere bertan ikasten zuen euskara garai horretan. Are gehiago, bere neska Aek-ko irakaslea zen. Neska jatorra zen.

– Neba nagusia da?
Bai, nik baino 3 urte ditu, ertaina da. Ni txikiena naiz.

– Neurtu -3 (ez zait axola) eta + 3 (oso garrantzitsua da niretzat) bitartean zenbat axola zitzaizun nebaren iritzia?
+1
Neba nagusia zenez kontuan izaten nuen nik eta nire amak, baina lagunen iritzia gehiago inporta zitzaidan.

– Neurtu -3 eta +3 eskalan lagunek pentsatzen zutenaren garrantzia zugan?
+ 3. Lagunekin egon nahi nuen klasean.

– Neurtu -3 eta +3 gurasoen iritziak zuen garrantzia zugan?
+2. Beraiek ordaindu behar zuten euskaltegia, eta beraiek nahi zuten nik euskara ikastea.

– Neurtu -3 eta + 3 zure nebaren neskalagunaren iritziak zugan zuen garrantzia?
+ 3. Oso neska jatorra zen.

– Deskribatu Aek:
Dibertigarria, gaztea, amoldagarria…

– Hortaz, ongi pasatu zenuen euskara ikasten?
Ongi pasatu nuen ikaskideekin, bai.

– Ikaskideak ere gazteak ziren?
Bai, nire adinekoak, baina baita nagusiagoren bat ere.

– Zergatik uste duzu moldagarria zela?
Gure beharretara moldatzen zituztelako materialak, gure gustuetara ere bai. Hau da, gustatzen zitzaizkigun musika-taldeen kantak eta interesatzen zitzaizkigun gaiei buruz hitz egiten genuen.

MARKA ANTZEMAN
Marraztu Aek-ren logoa:

One comment on “Aek marka: Saioa

  1. Pingback-a: Aek marka « Komunikasten’s Blog

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on maiatza 17, 2010 by in kontsumoa.
%d bloggers like this: