Komunikasten

Aek marka: introspekzioa

Kontsumoaren psikosoziologia
Marka: Aek

18 urte nituenean euskaltegian matrikulatu nintzen. Aukeraketa egiteko bi marka izan nituen kontuan: Udal euskaltegia eta Aek. Aek-ri buruzko irudi informazio gehiago eta iritzi oso ona izan arren, azkenean Udal Euskaltegian matrikulatu nintzen gehien axola zitzaidan atributuan gailendu zelako, hau da, merkeena zelako.

Hona hemen nire introspekzioa:

MARKA GOGOAK
Esan bezala, euskaltegian matrikula egiteko erabakia hartu nuenean bi marka izan nituen gogoan:
• Udal euskaltegia
• Bolintzu euskaltegia (Aek)

MARKA IRUDIA
Hona hemen nuen marka irudia:

Aek-ren ezaugarriak (niretzat): euskalduna, kalitatezkoa, didaktikoa, modernoa, jostagarria, gaztea, alaia.

Atributuak
Zerbitzuarenak: kalitatea, euskalduna, didaktikoa.
Zerbitzuarenak ez direnak: prezioa, lekua (urrun), modernoa, gaztea, alaia.

Marka nortasunarekin lotutako ezaugarriak zerrendatu: euskalduna, abertzalea, hezitzailea, aberatsa (hizkuntza), gaztea, kalitatezkoa, garestia, modernoa, alaia, dibertigarria.
Pasioa: aberatsa.
Sotisfikazioa: kalitatezkoa, modernoa.
Emozioa: alaia, dibertigarria.

Onurak
• Funtzionalak: kalitatezkoa, didaktikoa
• Esperientzialak: jostagarria, alaia (Lagun batek bertan ikasten zuen eta oso ongi pasatzen zuela kontatzen zidan)
• Sinbolikoak: euskalduna, gaztea

Aktitudeak

Aktitude eredu batukaria

= – 8 aktitude negatibo leuna

Gertutasuna:
• Uste dut Aek euskaltegia etxetik gertu dagoela (gezurra -3, egia +3) = -3
• Euskaltegia etxetik gertu izatea garrantzitsua da niretzat (guztiz kontra -3, guztiz ados 3) = 2

Prezioa
• Uste dut Aek merkea dela -2
• Prezioa niretzat garrantzitsua da 3

Kalitatea
• Aek-k kalitatezko klaseak ematen ditu 3
• Kalitatezko klaseak inportanteak dira niretzat 2

Dibertsioa
• Aek-n ikastea dibertigarria da 2
• Niretzat inportantea da 2

Portaera asmoaren teoriak
Ekintza arrazioturen teoria

Arau subjetiboa (Aitak uste duena)
• NC Uste normatiboa: Aitak prezioa merkea izan beharko litzatekeela uste du (guztiz ados) 3
• Besteen nahiak betetzeko motibazioak: Zein neurritan egin nahi duzu zure aitak uste duena? (Erabat) -3

SN= – 3x (-3)
SN= – 9
Hortaz, jokatzeko asmoa = (-6) + (-9)
Jokatzeko asmoa = -54
Jokatzeko asmoa oso negatiboa

Portaera planifikatuaren teoria
Gertutasuna /urruntasuna
• Kontrolari buruzko usteak: Aek euskaltegia nire etxetik urrun dago: guztiz ados, 3
• Kontrol faktoreen boterea: Nahi izanez gero, egunero joan ninteke: egia 3
PBC= 3 x 3
PBC= 9
A= (-3) x 2 = – 6
B= -6 x 9
B= 3 Aktitude positiboa. Urrun egoteak ez du nire aktitudea baldintzatzen.

Marka elkarketaren indarra
Euskaltegia aukeratzeko beharra sortzerakoan “Aek” markak indar handia izan zuen bere lehiakideari buruz baino informazio gehiago bainuen:
• Korrika jaialdiarekin identifikatzen nuen
• Aizu aldizkaria ezagutzen nuen
• Aitak bertan lan egin zuen

Marka elkarketen bakantasuna
Aek oso ongi posizionatuta zegoen nire buruan, salmenta proposamen berezia baitzuen. Baina niretzat aitaren azken hitzak pisu handia zuen, berak ordaindu behar baitzuen ikastaroa.

Elkarketa partekatuak
Udal euskaltegiarekin hainbat ezaugarri partekatzen zuen Aek-k, produktu kategoria berakoak direlako:
• Euskalduna
• Kalitatezkoa
• Didaktikoa
• Herrikoa
• Urrun dagoena

ERABAKIAK HARTZEKO PROZESUA

ARAZOAZ OHARTTZEA
Arazoa: euskara maila hobetu behar nuen. Euskara irakasgaia ez nuelako gainditu.
Egungo egoera: euskara mailak behera egin zuen. Institutuko beste ikaskideekin konparatuta okerrago neraman.
Egoera ideala: eskolan bezala euskara maila egokia izatea, ikaskideen parekoa, gainditzeko arazorik gabe.

INFORMAZIO BILKETA
Aita eta lagunekin hitz egin nuen. Aitak udal euskaltegia gomendatu zidan. Berak prezioak eta dirulaguntzak galdetu zion norbaiti. Era berean, aita Aek-ko irakaslea izan zen aspaldi, gau eskoletan, eta oso esperientzia ona izan zen berarentzat.
Lagunak: Saioa udako lagunak Bolintxun (Aek) ikaste zuen eta oso pozik zegoen, oso ongi pasatzen zuen klasean.

Bi euskaltegien kokalekua ere behatu nuen. Biak etxetik urrun zeuden. Udal Euskaltegia pixka bat urrunago zegoen.

ERABAKIA


Eredu atributuanitza

Aek: 3 x (-1) + 1 (-2) + 2 x 1 + 4 x 2 = 1
Habe: 3 x (-2) + 1 x 2 + 2 x 2 + 4 x 0 = 0
Alde txikia izan arren, Habe aukera ez da gailentzen, hortaz, autoritatearen gomendioak baldintzatu zuen erabakia.

Diferentzia aditiboaren eredua

1 Habe
2 Habe
3 Aek
4 Aek
Atributu garrantzitsuenetan Habe da nagusi.

Markaz markako arau ez konpentsatzaileen arabera, erabakia eredu konjunktiboarekin hartu nuen, hau da, garrantzia eman nion informazio negatiboari (prezioa).

ERABAKIAREN OINARRIA justifikatu beharra izan zen, hau da, autoritateari azaldu behar nion zein zen aukerarik onena eta autoritatearentzat prezioa erabakigarria zen.

One comment on “Aek marka: introspekzioa

  1. Pingback-a: Aek marka « Komunikasten’s Blog

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on maiatza 9, 2010 by in kontsumoa.
%d bloggers like this: