Komunikasten

Salmenta sustapena ON LINE

Internetek ere kontsumitzaileari produktua edo zerbitzua aurrean jartzeko aukera eskaintzen du. Izan ere, promozioak egiteko kanala dugu. Neurgarritasunaren eta merketasunaren abantailak dituzte on line egindako sustapenak. Desabantaila, berriz, logistikaren kontrola da, ezin baitira fisikoki momentuan produktuak gerturatu, ezta zerbitzuak beti ere.

Webgunean bertan, blogetan, sare sozialetan edo bestelako plataformetan (youtube, euskaltube…) egin daitezke salmenta sustapenak.


Laginak interneten

Produktuak probatzeko eta bezeroaren nahiak eta beharrak ezagutzeko ere bideak dira interneten. Adibidez TRND plataformak kontsumitzaileei produktuak probatzeko aukera ematen die. Produktua doan izaten dute beren iritziaren truke.

Ekintza honen bidez, produktua xede taldera gerturatzeaz gain, ikerketarako tresna bat da eta ahoz ahoko sustapena sustatzen du.

Funtzionamendua: zure afizioekin doan kategoria bat aukeratu behar duzu, adibidez teknologia. Plataformak produktu bat utziko dizu probatzeko eta erabili beharko duzu. Ondoren zure iritzia eman beharko duzu eta zure lagunei komentatu.

Ordainean, produktua jasoko duzu eta antzeko produktuen eskaintzak eta informazioa jasoko duzu.


Sare sozialetan

Sare sozial erabilienak Facebook eta twitter ditugu. Liderra oraindik Facebook dugu, egunean 700 mila erabiltzaile berri izaten baititu.

Territorio Creativo-ko 2010eko apirilean argitaratu berri duen “Estudio sobre Markentin en Medios Sociales en España” ikerketaren arabera sare sozialak erabiltzen dituzten iragarleen %53ak fidelizazio ekintzak burutzen ditu eta %11ak onlinen saltzen du.

Hortaz, salmenta sustapen ekintzak burutzen dira: fidelizazioa, kupoiak, sariak, deskontuak, produktu osagarriak, leialtasunaren sariak…

Hona hemen adibide batzuk:

Zozketa: Trend Mikro
http://www.fearlesswebsweeps.com/
AlterSeekers agentziak egina

Zozketa bat egin zuen Trend Micro enpresak. Parte hartzeko ‘jarraitzaile’ bilakatu behar ziren facebook eta twitter erabiltzaileak. Ondoren beren software bat jaitsi behar izan zuten beren datuak emanez. Sariak asteburu pasak ziren.


Lehiaketa:
Vitamin water (coca cola) http://www.glaceau.com/
AlterSeekers

Vitamin water produktu berriak Frantzian ekintza komunikatiboa egin zuen facebook-en bere izen berria asmatzeko. Facebook-en izenak proposatu behar ziren, irabazleak 3.500 euro jasoko zituelarik.

Era berean, packaginean facebooken logoa txertatu zuten fan gehiago izateko.

Bideo kreazio lehiaketa

Eyeka-k marka eta sare sozialen arteko sari banaketak antolatzen ditu. Erabiltzaileek hainbat markek egiten dituzten lehiaketetan parte har dezakete.
Adibidez Renault Zero Emisions-ek lehiaketa jarri du abian gazteentzako kotxea promozionatuko duen bideo-kreazioa egiteko, horrela, biralitatea lortuko du erabiltzaileen parte hartzearekin. Trukean irabazleak diru-kopuru bat jasoko du.
http://www.facebook.com

Deskontuak:

Agentziak editatutako liburua erosteko %50eko deskontua eskaintzen du AlterSeekers agentziak beren orrialdearen ‘jarraitzailea’ bihurtuz gero.

Jokoa + deskontua:

Arropa katalogo honetan joko baten bidez deskontuak ematen dira. Bideo bat agertzen zaigu hainbat dantzari eta arropekin, gustatzen zaigunaren gainean klik egin behar dugu horren deskontua ezagutu eta eskuratzeko.
http://danceoff.jayjays.com.au/


Zerbitzu osagarriak
Easyjet-ek facebook bidez zerbitzu osagarria eskaintzen du. Hegaldiak zuzenean profiletik erosteko aukera ematen du webgunean sartu barik. “Holiday Planer” aplikazioaren bidez erabiltzaileak berarentzat eta bere lagunentzako bidaiak eros ditzake.
Aplikazio honen bidez Easyjet-ek sare sozialean presentzia izatea lortzearekin batera, jarraitzaile gehiago izango ditu bere profilean.

http://www.facebook.com

ITURRIAK
http://www.trnd.es/
http://www.mediazbiz.com/page/2/
http://fr.eyeka.com/
http://www.adverblog.com/
http://www.box.net
http://etc.territoriocreativo.es/
http://www.hellozeworld.com
http://danceoff.jayjays.com.au/
http://www.glaceau.com/
http://www.fearlesswebsweeps.com/
“Vender má sen internet”, David Boronat eta Esther Pallarès. Gestion 2000

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on apirila 25, 2010 by in Artikuluak,Marketina.
%d bloggers like this: