Komunikasten

Emakumeak publizitate femeninoa egiteko

Orain dela gutxi EHUn egindako “Comunicar en femenino” jardunaldietan emakumeen beharra azpimarratu zuten, batez ere, beste emakumeei gauzak saltzeko.
¿Sortzaile emakumezkoek hobe konektatzen ote dute andre kontsumitzailearekin? Jesús Alonso. AdWomen-en sustatzaile eta http://www.adwomen.org blogaren editorea. Ansolo y la Compañía-ren zuzendaria. Bilbo.
Oinarrizkoa ematen duen printzipioa gogorazi zuten, hau da, emakumeak behar dira beste emakume baten buruan sartzeko, emakumeek bakarrik pentsatzen dute emakumen moduan, emakumeok beste emakumeekin hitz egiten dute batik bat.
Ez, ez dute kristona deskubritu, baina mundu matxista honetan publizitatea ere gizonek egin dute betidanik, hortaz, gure buruan sartzen saiatu dira produktuak saltzeko.

Hona hemen adwomen webgunearen arduradun baten hitzak.

Emakumea iradoki, emozionatu, konbentzitu. Rebeca Rodríguez Rus. Idazlea eta publizitate-erredaktorea. Madril
Zuzenean enpatiari buruz hitz egin zuen Rebeca Rodriguezek bere hitzaldian. Osorik ikusgai dago hemen 45 minututik aurrera.

Adibide hauek jarri ditu eredu bezala:

Rebekak emakumeen merkatuaren indar ekonomikoa azpimarratu zuen, hau da, emakumeak kontsumitzaile potentzialak dira, beraz, oso xede talde interesgarria da publizitaterako. Bere hitzetan: “nesken tontakeriak izango dira, baina gure lelokeriak ere badira”.

Komunikazioa femeninoan. Gemma Cernuda i Canelles. Peix&Co-ren fundatzailea eta RethinkHer-eko zuzendaria. Bartzelona.

Gemmak dekalogo bat osatu du emakumeen ikuspegitik. Bere ustez, orain arte egin den komunikazioa ez da emakume baten begiradan pentsatuz egin.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on martxoa 21, 2010 by in Jardunaldiak,Marketina.
%d bloggers like this: