Komunikasten

Zergatik kontsumitzen dugu euskara?

Identifikazioa, kultura, bereizkeria, sostengua, zailtasuna eta galera ekidin dira euskara kontsumitzeko motibazioak

Bilbo Handiko bost pertsonei egindako azterketa sakonaren ostean zazpi motibazio hauek agertu dira: identitatea, kultura, bereiztu, sostengua, zailtasuna eta galera. 21 eta 29 urte bitarteko bost euskaltzale hauek euskararen kontsumoaren motibazioen hurbilpen bat izateko balekoak dira. Hain zuzen ere, Itxaso, Amaia, Naiara, Ander eta Koldo izan dira aztertuak.

Motibazio guztiek alde positiboak zein negatiboak dituzte:

Identitatea

Batez ere motibazio positiboa da. Gehienek Euskal Herria aipatu dute. Askok bere herriaren izena aipatu dute (Itxasok Basauri eta Amaiak Gernika kasu). Inguruko pertsonek garrantzi handia dute motibazio honetan, horregatik, familia eta lagunak behin baino gehiagotan agertu dira. Honekin lotuta ama hizkuntza, herria, sentimendua, ume garaia, betidanik, ohitura eta nire hizkuntza agertu dira.

Identitatea motibazio positiboa izan arren, bere alde negatiboak ere agertu dira:a bertzaletasuna, politika, bazterkeria eta aurreiritziak.

Kultura
Kulturak eta identitateak bat egiten duten motibazioak dira. Baina kulturaren kasuan aipatutako gehienak positiboak izan dira, behin baino ez baita kultura ezkor baloratu.

Positiboak: Herria, musika, liburuak, tradizioa, herri giroa, Durangoko Azoka, bertsoa, afinitatea, euskal kultura eta bizimodua.
Negatiboak: folklorea, hain zuzen ere, folklorea ez dela euskal kultura azaltzeko aipatu zuen Koldok.

Bestetik, kultura motibazioan kontsumo produktuan azaldu direla aipatu beharra dago lan honen bigarren atalerako duen garrantziarengatik.

Bereiztu
Bereizteko ere euskara kontsumitzen dugu, hau ia kasu guztietan positibotzat hartu da: lana, euskalkiak, gipuzkeraz

Sostengua
Euskara sostengatzeko ere egiten dugu euskara kontsumitzeko hautua: euskara sustatu, dirulaguntza, diskriminazio positiboa

Halere, behin agertu da sostengatzeko motibazioaren alde negatiboa. Naiararen hitzetan izan da: errealitatea

Zailtasunak

Motibazio negatiboa izan arren, behin positibotzat hartua izan da, erronka bat izateagatik. Halere, zaila izateak kontsumoaren kontra egiten du: ezin euskaraz egin, zaila ez dakitenekin, erdaldunak daudenean ezin,galbana, itzulpen txarrak eta zaila ulertzen gaztelaniaz eskaintza handiago dagoelako.

Galera:
Galtzeko arriskua elkarrizketatutako gehienek aipatu dute. Motibazio negatiboa da galera: pasibotasuna, errua, gurasoak ez lagundu izana, ez erabili, maileguak erdaratik, hitzak galtzen dira.

Komunikazioa
Euskara komunikatzeko tresna bat da eta hori gustuko dute aztertutakoek: adierazteko bide bakarra, motibazioa, bizitza, hitza

Pare batek gaztelaniaz komunikatzeko zailtasuna dituztenez, euskara kontsumitzeko motibazio hauek aipatu dituzte: erdaraz kapazitaterik ez edo gaztelaniaz gaizki

MOTIBAZIOEN HELBURUA

Motibazioa helburu bat lortzera bideratuta dago. Kontsumitzailearen motibazioak, era berean, garrantzi pertsonal bat du, eta ondorioz, portaera jakin bat.
Hona hemen aztertutako pertsonen portaeren azterketa, helburua eta garrantzi pertsonala kontuan izanda:

ITXASO
• Helburua: bereiztu eta identifikatu.
• Garrantzi pertsonal handia du euskarak.
• Portaeran islatzen da bizitza pertsonalean zein profesionalean.

AMAIA
• Helburua ez dago nabarmendua, modu naturalean egiten du euskaraz, hizkuntza baita adierazteko bide bakarra.
• Garrantzi pertsonal handia du bere inguruan ere hala delako. Bere ama hizkuntza izateaz gain bere ingurua euskalduna da.
• Portaeran islatzen da, bere bizimodua eta kontsumoa euskara lehenesten baitu.

NAIARA
• Helburua: Euskararekin identifikatzen delako eta bere herriko hizkuntza delako egiten du euskaraz.
• Garrantzi pertsonal handia du bere identitatearen parte delako.
• Portaeran ere islatzen da

ANDER
• Helburua: euskal kultura maite du bere herria delako.
• Garrantzi pertsonal handia du euskarak baina garrantzi handiagoa du bere bikotearekin komunikatzea, azken honek ez daki euskaraz.
• Portaera: bikotea ez dagoenean euskara kontsumitzen du, baina dagoenean ez.

KOLDO
• Helburua: bere kultura maite du.
• Garrantzi pertsonal ertaina du, beste hizkuntzak gailentzen baitira, lehendabizi ingelesa bidaiatzeko, eta ondoren gaztelania komunikatzeko hizkuntza duelako.
• Portaera: ez du euskara asko kontsumitzen.

Egindako azterketak orden horretan egin dira, kasualitatez portaeraren graduazioarekin bat egiten dute. Lehenengo hiruretan portaeran euskara kontsumoa nabaria da, laugarrenean, berriz, garrantzi pertsonal handia izan arren euskararen helburua gainditzen duen beste motibazioa gailentzen da, maitasuna kasu. Azkena, ordea, portaeran ia ez da islatzen euskarak garrantzi pertsonal txikiagoa duelako pairatutako zailtasunak dira eta.

Hortaz, orokorki esan daiteke, euskara kontsumitzeko motibazioa egon badagoela, baina beste motibazioak maila altuago batean baldin badaude, portaeran islatzen da, hortaz, euskara gutxiago kontsumitzen da.

Portaeran islatua izateko, lehentasuna izan behar du garrantzi pertsonalean. Normalean, garrantzi pertsonalean kontuan izaten da beste motibazioen pisua.

Bestetik, esan beharra dago, elkarrizketatutako guztiak euskaltzaletzat hartzen dutela bere burua, beraz, euskararen aldeko jarrera eta motibazioa dute.

INPLIKAZIOA

Kontsumitzailearen motibazioak inplikazioa deritzon egoera edo esperientzia psikologikoa dakar. Aztertutako bost kasuetan inplikazioaren maila honakoa izango dela aurreikus dezakegu:

• Inplikazio egonkorra, hau da, epe luzean irauten duen objektu edo jarduera batekiko interesa. Itxasok, Amaiak eta Naiarak dute inplikazio egonkorra. Halere, denboran zehar bizitzan zerbait aldatuta, inplikazioa ere alda daiteke, baina bestelako kasuetan baino zailagoa izango da aldaketa ematea.
• Egoerako inplikazioa, hau da, denboraldi baterako interesa. Koldorentzat denboraldi batean euskararekin inplikatuta egon zen, berak azaldutako unibertsitate garaian eta Bai euskarari taldearekin parte hartu zuenean kasu.
• Inplikazio kongnitiboa: kontsumitzailea helburuarekin lotutako informazioaz pentsatu eta prozesatzeko interesatuta dago, eskaintzaz ikasi nahi du. Komunikabideen aukeraketan ikus dezakegu inplikazio hau. Adibidez, Itxasok eta Naiarak Berria egunkaria lehenesten dute bere prentsa-kontsumoan hizkuntzarengatik. Halere, biek hartzen dituzte beste komunikabide batzuk Berrian agertzen den informazioa osatzeko. Kasu honetan helburua lehendabizi euskarazko informazioa jasotzea da, herrikoa Naiararen kasuan eta euskarari buruzkoa Itxasorenean. Izan ere, aurretik arrazoitutako aukeraketa bat da.
• Inplikazio afektiboa: kontsumitzailea energia emozionala inbertitzen du edo sentimendu indartsuak ditu eskaintza batekin lotuta. Inplikazio afektibo hau aztertutako kasu guztietan ager daiteke. Adibidez, Durangoko Azokara baldin badoaz aztertutako bost pertsona hauek, euskarazko produkturen bat kontsumitzeko portaera izan dezakete afektiboki euskararekin duten loturaren indarra dela eta. Denek maite dute euskara eta une jakin batean sentimendu hau, helburu batekin bat egiten duenean inplikazioa azalduko dute. Esate baterako, Anderrek kontatu zidan Durangoko Azokan izan zela. Berarik irakurtzea gustatzen zaio, baina gaztelaniaz irakurtzea nahiago du. Halere, aurrean nobela historiko bat izan zuenean erosi zuen. Baina orain, nobela hori irakurtzeko zailtasunak ditu, ‘pereza’ ematen diola esan zuen.

KONTSUMITZAILEEN BEHARRIZANAK
Beharrizan tipologikoari dagokienez honela kategoriza daitezke: sozialak eta ez sozialak; eta/edo funtzionalak, sinbolikoak eta hedonikoak.

Euskara, hizkuntza ba izanik, beharrizan soziala da batik bat. Aztertutako pertsona gehienek komunikazioa, hitza, familia eta lagunak aipatu dituzte bere kontsumo motibazio lez.

Euskarak ez du beharrizan funtzionalak asetzen, oso gutxitan konpondu baidezake kontsumo arazo bat. Baieztapen froga bezala har dezakegu Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak egiten dituen zerbitzu eta produktuen azterketa (ikusi blogean). Kontseiluak zinema, ardoak, ura eta jogurtak bezalakoen euskarazko kontsumo aukerak egindako azterketetan, euskaraz kontsumitzeko aukera eskasia ondorioztatu zuen. Bost pertsona hauei egindako elkarrizketetan ere, eskasia hau aipatua izan da behin eta berriro. Hala nola, gehienek euskarazko pelikularik ez zutela ikusten onartu zuten ‘gustuko dituzten filmak’ euskaraz ez daudela justifikatuz. Era berean, euskaraz ez ikusteko beste arrazoi bat ‘itzulpen’ txarrak izan da. Hortaz, euskarak oso gutxitan bete dezake beharrizan funtzionala.

Euskarak, ordea, beharrizan sinbolikoak asetzen ditu, hau da gure burua nola pertzibitzen dugun eta nola nahi dugun besteek pertzibitzea islatzen dute. Naiarak euskara herriarekin lotu du egindako elkarrizketetan. Era berean, gaztelania ‘elitista’ den giro batean erabiltzen dela aipatu zuen noizbait, hain zuzen ere, tabernetan erabiltzen zuen hizkuntzari buruz mintzatu ginean. Naiarak onartu zuen Bilboko Gran Via bezalako giro ‘elitista’ batean gaztelaniaz egiten zuela, “nahiz eta askotan euskaraz badakite”, giro ‘herrikoian’, berriz, euskara erabiltzen zuen. Hortaz, Naiararentzat euskarak herrikoitasuna eta gertutasuna islatzen du, eta bere behar sinboliko hori asetzen dio.

Bestetik, beharrizan hedonikoak ere bete ditzake euskarak, hau da plazer sentsorial nahia asetzen du. Elkarrizketa gehienetan ‘euskaraz bizi’ plazerra agertu zaigu. Esate baterako, Anderretzat euskal musikaren kontsumoa plazer bat da.

BALOREN PERTSONALAK (SCHWARTZEN TEORIA)
Balore pertsonalek islatzen dituzten motibazio motak (Schwartz 1992) egindako azterketetara aplikatuta:

• Autonorabidea: Itxasoren kasuan euskara kontsumitzeko motibazio bat ‘bereiztea’ da, hau da, inguru erdaldun batean dagoenez, euskalduntzat definitu nahi du bere burua eta taldetik aldendu.
• Estimulazioa: Berriro ere, Itxasoren kasuan esan dezakegu euskara erronka bat dela eta euskara sustatzea eszitazio bat dela, aurrerapauso bat lortutakoan plazerra sentitzen baitu. Era berean, Anderrentzat erronka bat da euskaraz lan egitea. Anderrek irakaskuntzan lan egiten du eta harrotasunez azaldu zuen gustuko zuela euskaraz ez zeuden apunteak berak euskaratu izana.
• Hedonismoa: Bertsozale finalean egon zen Naiarak azaldu du bertsoak entzutea gustatzen zaiola, saio horretan disfrutatzen duela. Halaber, Anderri euskal musika entzutea gustatzen zaio.
• Lorpena: Esate baterako, Koldorentzat euskaraz irakasteko gai izatea lorpen bat izan zen, gaur egun kapaza da bere garaian ahalegina egin zuelako.
• Boterea: Anderrek eta Itxasok aitortu egin dute beren bizitza profezionalean euskarak boterea eman diela, besteen aurretik aukeratuak izan dira euskara jakin izanagatik.
• Segurtasuna: Naiara eta Amaia seguruago sentitzen dira euskaraz egiten dutenean, izan ere, gaztelaniak segurtasun falta ematen die.
• Adostasuna: Aztertutakoen kasu gehienetan adostasuna gaztelaniarekin ematen da, hau da, ez da euskaraz egiten besteak ez kaltetzeko. Esate baterako, Anderrek ez du euskaraz egiten bere bikote erdalduna aurrean dagoenean, ezta betidanik euskarazko harremana izan duen lagun edo lankideekin. Koldok, adibidez, euskaraz egiten du koadrilako birekin bakarrik, horiek berari zuzenean euskaraz egiten diotelako. Kasu honetan Koldok euskaraz egiten du bi lagun hauen kontra ez egiteko.
• Tradizioa: Hala nola, Naiarak edo Amaiak ohituraz eta naturaltasunez euskaraz egiten dutela azaldu dute.
• Borondate ona: Hori dela eta, Amaiak internetetik hartu beharrean musika erosten du, hau da, diruz laguntzeko, edota, Naiarak diskriminazio positiboa aipatu eta egitearen alde agertu da.
• Unibertsaltasuna: Euskararen kontsumoan gutxitan agertzen den motibazioa da, halere, noizbait agertzen zaigu. Egindako azterketan Koldo har dezakegu eredu, berak euskara ikasi izanagatik hizkuntzak barneratzen erraztasun gehiago dituela uste du. Koldoren lehentasuna ingelesa ikastea da bere plana mundua zehar bidaiatzea eta mundua ulertzea delako.

AZTERKETAK

Itxaso = errekonoziomendua
Itxaso, ni neu naiz. Aztertzailearen introspekzioa egitetik hasiera eman diot azterketari.

Lotura hauetan ikus ditzakezue azterketaren emaitzak:
– Introspekzioa
Produktuak
ZMET
Motibazioen mapa

Amaia = adierazteko bide bakarra
Amaia aztertutako pertsona gazteena da.

Hemen irakur daiteke bere elkarrizketa osorik.

Naiara = identitatea
Naiararentzat identitateak eta herriak pisu handia du.

Hemen eta hemen ikus daitezke Naiararekin egindako bi elkarrizketak.

Ander = kultura =herria
Kultura eta herriarekin lotu du Anderrek euskaraz.

Hemen dago Anderrekin egindako elkarrizketa sakona.

Koldo = euskal kultura
Koldorentzat euskara bere kulturaren osagai bat da, baina euskarak ez du beste hizkuntzek baino garrantzi pertsonal askoz handiagorik; beti ere, aztertutako bestelakoekin alderatuta.

Hemen dago Koldori egindako itaunketaren emaitza.

ERABILITAKO TEKNIKAK

Motibazioei buruzko informazioa lortzeko hainbat teknika erabili ditut. Hasteko, hitz joko bat egin dugu. Hitz bat esanez berarekin lotura duten beste batzuk idatzi behar izan ditu elkarrizketatuak. Horretarako, elkarrizketatuak ezin zuen jakin zertarako izango zen itaundua. Ariketa honen bidez oso emaitza interesgarriak eta eraginkorrak agertu dira.

Ondoren, euskaraz noiz egiten duen, zeinekin eta zein produktu kontsumitzen dituen galdetu dut. Galera hauen bidez portaera eta jatorriari buruzko informazioa jaso dut.
Pertsonaren euska-ibilbidea jakiteko reflec teoriaren ariketa bat erabili dut. Elkarrizketatutakoei beren euskara uraren bitartez marrazteko eskaera egin diet. Elkarrizketatutakoaren esperientzia ezagutzeko oso metodo egokia izan da.

Teknika proiektiboa erabiltzen saiatu naiz, baina emaitzak ez dira oso eraginkorrak izan. Landderinaren bidez, berriz, oso erantzun interesgarriak jaso ditut.

Bukatzeko, aipatu beharra dago, bestelako teknikak erabiltzen ere saiatu naizela aurrera begira lana osatzeko. Adibidez, Anderri egindako elkarrizketan markei buruzko zerrenda bat egiten eskatu nion aurrerantzean euskarazko produktu eta zerbitzuen kontsumo portaerak jaso nahi ditudalako.

OHARRAK:
Euskara kontsumoa azterketa honetan erabilpena eta ekintza, produktu edo zerbitzuen kontsumoari egiten dio men.
Lana egiterakoan hainbat adituren lanak kontuan batu ditut. Baina lan horien emaitzak lanaren bigarren atalean erabiltzea erabaki dut, batez ere, portaerak aztertzen dituelako.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on urtarrila 16, 2010 by in Euskara,kontsumoa.
%d bloggers like this: