Komunikasten

Motibazioen helburua, garrantzi pertsonala eta portaera

Motibazioa helburu bat lortzera bideratuta dago. Kontsumitzailearen motibazioak, era berean, garrantzi pertsonal bat du, eta ondorioz, portaera jakin bat.
Hona hemen aztertutako pertsonen portaeren azterketa, helburua eta garrantzi pertsonala kontuan izanda:

ITXASO
• Helburua: bereiztu eta identifikatu.
• Garrantzi pertsonal handia du euskarak.
• Portaeran islatzen da bizitza pertsonalean zein profesionalean.

AMAIA
• Helburua ez dago nabarmendua, modu naturalean egiten du euskaraz, hizkuntza baita adierazteko bide bakarra.
• Garrantzi pertsonal handia du bere inguruan ere hala delako. Bere ama hizkuntza izateaz gain bere ingurua euskalduna da.
• Portaeran islatzen da, bere bizimodua eta kontsumoa euskara lehenesten baitu.

NAIARA
• Helburua: Euskararekin identifikatzen delako eta bere herriko hizkuntza delako egiten du euskaraz.
• Garrantzi pertsonal handia du bere identitatearen parte delako.
• Portaeran ere islatzen da

ANDER
• Helburua: euskal kultura maite du bere herria delako.
• Garrantzi pertsonal handia du euskarak baina garrantzi handiagoa du bere bikotearekin komunikatzea, azken honek ez daki euskaraz.
• Portaera: bikotea ez dagoenean euskara kontsumitzen du, baina dagoenean ez.

KOLDO
• Helburua: bere kultura maite du.
• Garrantzi pertsonal ertaina du, beste hizkuntzak gailentzen baitira, lehendabizi ingelesa bidaiatzeko, eta ondoren gaztelania komunikatzeko hizkuntza duelako.
• Portaera: ez du euskara asko kontsumitzen.

Egindako azterketak orden horretan egin dira, kasualitatez portaeraren graduazioarekin bat egiten dute. Lehenengo hiruretan portaeran euskara kontsumoa nabaria da, laugarrenean, berriz, garrantzi pertsonal handia izan arren euskararen helburua gainditzen duen beste motibazioa gailentzen da, maitasuna kasu. Azkena, ordea, portaeran ia ez da islatzen euskarak garrantzi pertsonal txikiagoa duelako pairatutako zailtasunak dira eta.

Hortaz, orokorki esan daiteke, euskara kontsumitzeko motibazioa egon badagoela, baina beste motibazioak maila altuago batean baldin badaude, portaeran islatzen da, hortaz, euskara gutxiago kontsumitzen da.

Portaeran islatua izateko, lehentasuna izan behar du garrantzi pertsonalean. Normalean, garrantzi pertsonalean kontuan izaten da beste motibazioen pisua.

Bestetik, esan beharra dago, elkarrizketatutako guztiak euskaltzaletzat hartzen dutela bere burua, beraz, euskararen aldeko jarrera eta motibazioa dute.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on urtarrila 16, 2010 by in Euskara,kontsumoa.
%d bloggers like this: