Komunikasten

Euskara kontsumoa: balore pertsonalen teoria bat

BALOREN PERTSONALEN SCHWARTZEN TEORIA
Balorea, hiru giza beharrizan unibertsal motaren errepresentazio kognitiboak dira: organismoaren beharrizan biologikoak, pertsonarteko elkarrekintza eta talde ongizate eta superbizipena. Baloreak, beraz, interes indibidualistak eta kolektibistak, eta hauen konbinazioa, betetzen dituzte. Errealitateari aurre egiteko gizarte ingurugiro batean, banakoek eta taldeek maila kognitiboan errepresentatzen dituzte beharrizan horiek balore zehatz moduan. Baloreak gizarteratzen prozesuaren bitartez transmititzen dira. Hiru beharrizan horietatik, teorikoki, baloreek isla ditzaketen ondoko hamar motibazioak eratortzen dira:

Balore pertsonalek islatzen dituzten motibazio motak (Schwartz 1992) egindako azterketetara aplikatuta:

• Autonorabidea: balore mota honen motibazioa pentsamendu eta ekintza askea da. Itxasoren kasuan euskara kontsumitzeko motibazio bat ‘bereiztea’ da, hau da, inguru erdaldun batean dagoenez, euskalduntzat definitu nahi du bere burua eta taldetik aldendu.
• Estimulazioa: Estimulazio baloreak, aktibazio maila egokia mantentzeko beharrezkoa den barietate beharrizanari dagozkio. Balore hauek islatzen duten motibazioa, eszitazikoa, berritasuna eta erronka da. Berriro ere, Itxasoren kasuan esan dezakegu euskara erronka bat dela eta euskara sustatzea eszitazio bat dela, aurrerapauso bat lortutakoan plazerra sentitzen baitu. Era berean, Anderrentzat erronka bat da euskaraz lan egitea. Anderrek irakaskuntzan lan egiten du eta harrotasunez azaldu zuen gustuko zuela euskaraz ez zeuden apunteak berak euskaratu izana.
• Hedonismoa: Estimulazioarekin estuki lotuta, balore mota honek plazer eta sentsualitate beharrizana suposatzen du. Bertsozale finalean egon zen Naiarak azaldu du bertsoak entzutea gustatzen zaiola, saio horretan disfrutatzen duela. Halaber, Anderri euskal musika entzutea gustatzen zaio.
• Lorpena: Gizarte arauen araberako gaitasuna erakustearen bitartez arrakasta pertsonala lortzearen helburuak definitzen du motibazio hau. Esate baterako, Koldorentzat euskaraz irakasteko gai izatea lorpen bat izan zen, gaur egun kapaza da bere garaian ahalegina egin zuelako.
• Boterea: Botere balioen hela, gizartean estatuz eta izen ona, eta beste pertsonen eta errekurtsoen gaineko kontrola edo nagusitasuna lortzea. Anderrek eta Itxasok aitortu egin dute beren bizitza profezionalean euskarak boterea eman diela, besteen aurretik aukeratuak izan dira euskara jakin izanagatik.
• Segurtasuna: Motibazio eredu hau, oinarrizko beharrizan indibidualtasuna eta taldekoietatik sortzen da. Arriskuaren aurrean babestuta sentitzea, gizartearen, norbera identifikatzen den taldeen, harremanen eta norberaren ziurtasuna, harmonia eta egonkortasunaren helburua ordezkatzen du. Naiara eta Amaia seguruago sentitzen dira euskaraz egiten dutenean, izan ere, gaztelaniak segurtasun falta ematen die.
• Adostasuna: Besteak gogaituko edo kaltetuko dituzten ekintzak eta bulkadak, eta gizarte espektatiben eta arauen kontra doazenak, kontrolatu eta mugatzea, hauxe da balore mota hau definitzen duen helburua. Aztertutakoen kasu gehienetan adostasuna gaztelaniarekin ematen da, hau da, ez da euskaraz egiten besteak ez kaltetzeko. Esate baterako, Anderrek ez du euskaraz egiten bere bikote erdalduna aurrean dagoenean, ezta betidanik euskarazko harremana izan duen lagun edo lankideekin. Koldok, adibidez, euskaraz egiten du koadrilako birekin bakarrik, horiek berari zuzenean euskaraz egiten diotelako. Kasu honetan Koldok euskaraz egiten du bi lagun hauen kontra ez egiteko.
• Tradizioa: Tradizio baloreen motibazioa, kulturak edo erlijioak banakoari inposatzen dizkion ideien eta ohituren onarpena, errespetua eta haiekiko konpromezua suposatzen du. Euskarak tradizioarekin lotura zuzena du. Hala nola, Naiarak edo Amaiak ohituraz eta naturaltasunez euskaraz egiten dutela azaldu dute.
• Borondate ona: Borondate on baloreen motibazioa, sarritan harremanak ditugun pertsonen ongizatea mantendu eta hobetzea da. Borondate onez euskara laguntzen da, euskaraz egiten da hizkuntza ez galtzeko. Hori dela eta, Amaiak internetetik hartu beharrean musika erosten du, hau da, diruz laguntzeko, edota, Naiarak diskriminazio positiboa aipatu eta egitearen alde agertu da.
• Unibertsaltasuna: Balore hauen motibazioa, mundu guztia eta natura ulertzea, estimatzea, onartzea eta babestea da. Euskararen kontsumoan gutxitan agertzen den motibazioa da, halere, noizbait agertzen zaigu. Egindako azterketan Koldo har dezakegu eredu, berak euskara ikasi izanagatik hizkuntzak barneratzen erraztasun gehiago dituela uste du. Koldoren lehentasuna ingelesa ikastea da bere plana mundua zehar bidaiatzea eta mundua ulertzea delako.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on urtarrila 16, 2010 by in Euskara,kontsumoa.
%d bloggers like this: