Komunikasten

Euskara kontsumitzaileen beharrizanak

Beharrizan tipologikoari dagokienez honela kategoriza daitezke: sozialak eta ez sozialak; eta/edo funtzionalak, sinbolikoak eta hedonikoak.

Euskara, hizkuntza ba izanik, beharrizan soziala da batik bat. Aztertutako pertsona gehienek komunikazioa, hitza, familia eta lagunak aipatu dituzte bere kontsumo motibazio lez.

Euskarak ez du beharrizan funtzionalak asetzen, oso gutxitan konpondu baidezake kontsumo arazo bat. Baieztapen froga bezala har dezakegu Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak egiten dituen zerbitzu eta produktuen azterketa (ikusi blogean). Kontseiluak zinema, ardoak, ura eta jogurtak bezalakoen euskarazko kontsumo aukerak egindako azterketetan, euskaraz kontsumitzeko aukera eskasia ondorioztatu zuen. Bost pertsona hauei egindako elkarrizketetan ere, eskasia hau aipatua izan da behin eta berriro. Hala nola, gehienek euskarazko pelikularik ez zutela ikusten onartu zuten ‘gustuko dituzten filmak’ euskaraz ez daudela justifikatuz. Era berean, euskaraz ez ikusteko beste arrazoi bat ‘itzulpen’ txarrak izan da. Hortaz, euskarak oso gutxitan bete dezake beharrizan funtzionala.

Euskarak, ordea, beharrizan sinbolikoak asetzen ditu, hau da gure burua nola pertzibitzen dugun eta nola nahi dugun besteek pertzibitzea islatzen dute. Naiarak euskara herriarekin lotu du egindako elkarrizketetan. Era berean, gaztelania ‘elitista’ den giro batean erabiltzen dela aipatu zuen noizbait, hain zuzen ere, tabernetan erabiltzen zuen hizkuntzari buruz mintzatu ginean. Naiarak onartu zuen Bilboko Gran Via bezalako giro ‘elitista’ batean gaztelaniaz egiten zuela, “nahiz eta askotan euskaraz badakite”, giro ‘herrikoian’, berriz, euskara erabiltzen zuen. Hortaz, Naiararentzat euskarak herrikoitasuna eta gertutasuna islatzen du, eta bere behar sinboliko hori asetzen dio.

Bestetik, beharrizan hedonikoak ere bete ditzake euskarak, hau da plazer sentsorial nahia asetzen du. Elkarrizketa gehienetan ‘euskaraz bizi’ plazerra agertu zaigu. Esate baterako, Anderretzat euskal musikaren kontsumoa plazer bat da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on urtarrila 16, 2010 by in Euskara,kontsumoa.
%d bloggers like this: