Komunikasten

Koldo: euskara = euskal kultura

HITZ JOKOA
Hitz bat esanez idatzi berarekin lotzen dituzun ahalik eta hitz gehien.
Hitzaren alboan jarritako azalpena ondoren eman du, bukatutakoan, galdetu diodanean ea zergatik idatzi duen.

Euskara=
Jasoa: hainbatetan entzun dut “euskara jasoa” ondo hitz egiten dutenen artean. Euskaltzaindia. Euskaraz ondo hitz egiteko asko falta zait. Herrietan hitz egiten den euskara da euskara polita.
Hizkuntza
Lana: euskaraz lan egiten dut normalean
EGA: jasoaren aurkakoa. Gaur egun beharrezkoa da. Teleberriko hizkuntza artifiziala iruditzen zait.
Umeak
Geroa: Umeak hitzarekin lotura du. Umeek ez badute ikasten euskara galduko litzateke.
Gaia: lanean beti ateratzen zaidan hitza da, ez zait gaztelaniaz ateratzen.
Liburua: ez dakit zergatik esan dudan, ez baitut euskaraz irakurtzen.

Euskaltzalea=
Ni neu
Irakaslea
Bertsolaria
Ikasleak
Literatura
Jakituna


Euskaltzaletzat hartzen duzu zure burua?

Bai

Zergatik da zuretzat inportante euskara?
Ez dakit. Bestela, galtzen da.
Bertako kultura maite dut. Uste dut ez dela beste kulturen detrimentua izan behar.

Nolakoa da euskara maite duen pertsona bat zure aburuz?
Ez zait pertsonen inguruan aurreiritziak izatea gustatzean.
Euskaraz hitz egiten badakite euskaldunak dira.

Nolako da euskaltzalea den pertsona bat?
Euskara eta euskal kulturarekiko zaletasuna duen bat.

Jarri euskaran zuretzat eredu den pertsona baten adibidea.
Zuriñe, nire arreba. Egunero erabiltzen duelako, printzipioz pertsona guztiekin. Eta euskal kulturarengatik egiten dituen gauzengatik: sorgintzulo gaztetxean kalegirak adibidez.
Euskal kultura ez da euskal folklorea (txalaparta, bertsolariak).

Zer da euskal kultura?

Urtetan zehar, folkloreak eragina izanda, zona geografiko batean sortu den bizimodua, ingurua ulertzeko modua.

Nolakoa da Zuriñe?
Nire arreba txikia da. Arkitektura ikasten dabil. Okupa moduan bizi da nahi duelako. Berak filosofia bat dauka eta aurrera eramaten du.

Zergatik da zuretzat inportantea euskal kultura?
Txikitan irratian Asturiasen bablea hitz egiten zuen azken pertzona hil egin zela entzun nuen. Gauzak hain erraz galdu ahal direla pentsatzeak odola irakiten jarri zidan.

Zergatik da zuretzat inportantea euskara ez galtzea?
Hizkuntza galtzen bada kultura galtzen delako. Bertako gauzak adierazteko hitzak behar dituzu. Kultura horren adierazlea da.

Zergatik da zuretzat garrantzitsua euskara erabiltzea?
Ez galtzeko.
Gaur egun bablea gaztelaniarekin nahastuta dago, ez dakigu zein den zein.
Garaia aurrera doa. Hainbeste mailegu izaten dira euskara ez delako erabiltzen. Halere, ez da txarra maileguak izatea. Adibidez katalana, egunero erabiltzen denez, dependentzi ahori moztu du.

Hizkuntza artifiziala aipatu duzu, zer esan nahi duzu horrekin?
Bizkaieraz eta gipuzkeraz entzuten nuen. Behin ere gurasoekin Iparraldean dagoen Urdazubira joan ginen txikitan. Bertako hizkuntza desberdina zen, ez genuen ulertzen. Oso zaila da.
Euskalkiak ezberdinak dira geografikoki aldenduta daudelako. Bat ikasi behar bada batua ikasten dugu baina hitz asko galtzen dira.

Lehen “euskara polita” aipatu duzu, zer da zuretzat euskara polita?
Ume garaikoa, ulertzeko gai nintzenekoa. Euskaraz hitz egiteko traketsa nintzen txikitan.
Unibertsitatean hasi nintzen euskaraz hitz egiten Gipuzkoako lau laguneri esker. Bizkaitarrek ez zuten euskaraz hitz egin nahi. Bizkaitarrentzat batua ez zen polita. Bizkaieraz egiten ez bazenuen ez zuten zurekin euskaraz hitz egiten.
Nafarroakoentzat, berriz, gipuzkera polita da.
Nire eskolan bi klase batu zituzten. Abusu eta Txurdinako ikastetxeek ikasleak batu nahi izan zituzten, batetik guraso espainoletako umeak eta bestetik euskaldunak batzeko ahaleginak egin zituzten. Euskaldunetakoek ez zuten nahi beren umeek maila galtzeko beldur zirelako. Niri bazterkeri hutsa iruditzen zait. Halere, bildu gintuzten eta ondo atera zen.
Euskaraz egiteko automotibatu behar zara “Automotibatzen ez bazara, lo llevas fatal”.

Automotibazioa garrantzitsua iruditzen zaizu?

Unibertsitateko lau neska hauek motibatu ninduten, lehen ez bainuen euskaraz hitz egiten. Beti esaten dut beraiek irakatsi zidatela euskara. Halere, euskaraz ondo hitz egiteko asko falta zait.

Zergatik egiten duzu euskaraz?
Euskal Herrikoekin komunikatzeko Euskal Herritik kanpo, besteek ez ulertzeko.

Zeintzuk dira dakizkizun hizkuntzen lehentasuna?

1. Ingelesa: ikasi behar dudalako
2. Esuskara: komunikatzeko eta irakasteko gai naiz
3. gaztelania: ikasi nuen lehen hizkuntza da, misteriorik ez duena. Perfekto hitz egiten dut, akats bat egin gabe.

Zergatik ez duzu euskaraz egiten?
Nire arrebarekin ez dut euskaraz hitz egiten gure harremana gaztelaniaz hasi zelako. Berak erraztasun bat du, bere ingurua euskalduna du.
Nire errealitatea alderantzizkoa da. Nire koadrilan bik baino ez dakite euskaraz. Besteek, jakingo dute, baina gaztelaniaz egiten dugu.
Bakarrik koadrilako lagun batekin egiten dut euskaraz eta beste birekin. Hiru horiek abertzaleak dira.

Euskara eta abertzaletasuna lotzen dituzu?
Beraiek lotzen dute, nik ez. Beraiek euskaraz hitz egiten didate.

Zeinekin egiten duzu euskaraz?
Lanean: ezagutzen ditudanekin eta harremana mantentzen badugu euskaraz da, ordezko moduan bainago. Baina azkenengoan A ereduetan egin dut lan.
Egia esan, nagusiekin gaztelaniaz egin ohi dut eta besteekin euskaraz.
Familia: ezinezkoa da euskaraz egitea. Aita Burgosekoa eta Ama Errioxakoa dira, 10 eta 20 urterekin etorritakoak. Biak hasi ziren euskaltegian. Amak urtebetera ezinezkotzat hartu zuen. Aitak, berriz, sei urte eman zituen. Maila hartu zuen baina bere euskara oso artifiziala eta motela zen. Ez genion lagundu, eta azkenean galdu du. Errua gurea da.

Zein onura ematen dizu euskarak?
Sozialean komunikazioa ematen dit eta hizkuntza berak, beste hizkuntza guztiek bezala, bere gramatika ikasi izanak, linguistikoki onuragarria da, beste hizkuntzak ikasteko erraztasuna ematen didalako.

REFLEC
Marraztu zure buru eta euskara uraren bitartez:


Komiki baten moduan marraztu dut, tenporalitatea islatzeko. Iturri bera da hiru garaitan.
1. hotza, oso hotza. Ez dago berorik
2. epeltzen da, baina ez asko
3. azkena ur beroa da, epela. Bertan igeri egitekko giroa sortzen da, ur nahikoa dago, baina ez gehiegi, ez itotzeko. Ni igeri egiten nago.
Ura euskara da, iturria, berriz, euskarak ematen dizuna. Era berean, iturria gurasoak izan daitezke, D ereduan matrikulatu izanagatik, edo irakasleak, edo unibertsitateko lagunak, edo gizartea.

KONTSUMOA
Erositako azken liburua

Gaztelaniazko Paulo Freireren bat.
Ez dut euskarazko libururik inoiz erosi. Baina ez dago nik irakurtzen ditudanak euskaraz.

Ikusitako azken pelikula
Ez da euskaraz izan. Baten bat ikusi dut noizbait baina ez dakit esaten zein. Lanean derrigorrez euskaraz ikusi ditut.
Gustatzen zaizkidan pelikulak ez daude euskaraz.

Entzuten duzun musika
Euskaraz erositako azkena Mikel Laboarena izan zen duela hilabete batzuk Bilbon jartzen duten azoka batean. Normalean, musika deskargatzen dut eta ingelesez izan ohi da.

Parte hartutako euskararen aldeko azken ekintzak
Azken aldian ez dut parte hartzen pribatuak baitira gehienak eta ez doaz nire filosofiarekin. Adibidez: Ibilaldia.
Garai batean talde batean parte hartu nuen, uste dut orain dela 3 edo 4 urte izan zela. Taldea Bai Euskarari zelakoan nago.
Jada ez dut parte hartzen gauza gehiegi gustatzen zaizkidalako eta ezin dudalako dena egin.

2 comments on “Koldo: euskara = euskal kultura

  1. Pingback-a: Zergatik kontsumitzen dugu euskara? « Komunikasten’s Blog

  2. Pingback-a: 2010 in review « Komunikasten’s Blog

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on urtarrila 14, 2010 by in Euskara,kontsumoa.
%d bloggers like this: