Komunikasten

Naiararen motibazioak: euskara = identitatea

Bigarren elkarrizketa sakona egin dut Naiararekin motibazioak aztertzeko. Horretarako zenbait teknika erabili ditut: Proaktiboa eta laddering. Era berean, beharizan sozialei guruzko itaunketa ere egin dugu.


Irudian argi ikus daiteke zeintzuk diren Naiararen motibazioak eta zeintzuk diren positiboak eta zeintzuk negatiboak.

Naiara, bigarren atala:

TEKNIKA PROIEKTIBOAK
Zer da euskaltzalea izatea?
• Euskararen garrantziaz konturatzea.
• Euskaraz bizi nahi izatea
• Jarrera proaktiboa izatea

Jarri euskaltzale baten adibide
a.
Itxaso (elkarrizketatzailea). Euskaraz bizitzen saiatzen zarelako, horren inguruan egiten duzulako lan, horren inguruan ezagutu nahi duzulako, aurretik horren inguruan lan egin duzulako. Gainera, euskaldun berria izateak ez du ezin duzula esan nahi.

Zergatik da euskara zuretzat garrantzitsua?
• Gure kulturan dagoelako.
• Euskara izateak garena egiten gaituelako.
• Euskararen galerarekin harremana du.
• Ez da gauza sinboliko huts bat.
• Identitatearen parte bat da.

Zergatik da zuretzat garrantzitsua jarrera proaktiboa izatea?
Euskararen egoera dela eta. Euskara jakin arren eta euskararen alde egon arren, aukerarik errazena erdarara jotzea da.
Pasibotasunak galerara eramaten gaitu. Motibazio plus bat behar duzu.

LADDERING
Zergatik joaten zara urtero Durangoko Azokara?
Pertsonalki abenduarekin lotzen dut, txikitatik eraman naute. Egun batean aitarekin eta beste batean lagunekin joaten naiz.
Atera diren lan berriak ikustera noa. Bertan beste lekuetan topa ezin diren gauzak aurki daitezke, argitaletxe txikiak edo herri mugimendua kasu.
Baina kontrako jarrera ere badut, ematen baitu euskaraz merkatu handia dagoela eta ez da hori urtean zehar gertatzen. Diskriminazio positiboa ulertzen dut baina kontsumismoa bultzatzen da.
Txikitan euskarazko libururik ia ez zegoen, eskolako fitxak euskarara itzuli behar ziren. Orain, berriz, produkzio handia dago, erreala ez den produkzioa. Halere, badakit errealitate haren izaeraren sostengua dela.
Ni kontsumitzailea naiz baina neurri gabeko kontsumismoaren kontra nago aldi berean. Horrek, kontraesana sortzen dit.
Jendearen motibazioa zein den badakit, kontzientea naiz. Adibidez: Bertso finalean BEC betetzen bada erreafirmazio bat egiteko da, bertsoak zailak eta aspergarriak izan baitaitezke.

Zergatik da zuretzat garrantzitsua identitatea?
Nor zaren hortik ateratzen duzulako. Identitatea amankomun baten parte gara. Identitate nazionalaren parte hizkuntza da. Hau ere gatazka politikoarekin lotzen da, mobilizazio irreal batekin. Bagarela esan behar dugu beti.

Zein da gatazka politikoaren eta identitatearen arteko lotura?
Zelako saltsan hasi naizen…
Iruditzen zait pertzepzio hori dagoela, lotura hori egiteko joera dagoelako. Euskal Herrian gertatzen den edozer gatazka politikoaren kutsua hartzen du onerako zein txarrerako. Onerako mobilizazioa bultzatzen duelako. Eta txarrerako gatazkarekin banaketak sortzen direlako. GKE-etan ere banaketa hori gertatzen da. Ez da gauza bera Amnistia Internacional, Estatuko GKE bat edo herriko beste bat.
Hauxe bera gauza guztiekin gertatzen da. Esate baterako, ez da gauza bera Atxagaren ala Sarrionandiaren azken liburua irakurri. Horrenbeste kuestionatzen da, ez dugula benetan estimatzen bere balioa. Egia esan, pixka bat ezkorra naiz.

Zer esan nahi duzu euskara zure hizkuntza dela diozunean?
Euskaraz bizitzeko gaitasuna dudalako.
Baditut Ondarruko lagunak adibidez, zeinek espero dute Bilbon bakarrik euskaraz itz egitea. Ez naiz ezkorra, baina bizi garen errealitatea hartu behar dugu kontuan.

Zergatik da inportantea euskara zure hizkuntza izatea?
Euskara nire naturarekin lotzen dut, nire inguruarekin. Beste hizkuntzak erabiltzen ditudan arren, beti daukat euskara, nire ama hizkuntza da.
Eskubideei dagokionez, ofiziala den neurrian erabiltzeko aukera dut. Halere, ez da beti betetzen, orain dela gutxi Eusko Jaurlaritzaren beka batzuen inguruan helegite bat jarri behar izan dut Buletin ofizialean euskaraz zegoen informazioa berritu ez zutelako, eta horren ondorioz, bekaren eskaera gaizki bidali behar izan nuelako.

Zergatik ikasi zenuen unibertsitatean euskaraz?

Naturala iruditzen zaidalako. Eskolan eta institutuan beti euskaraz egin dudalako. Gainera, gaztelaniaz beti izan naiz txarra.
Bestetik, txikitatik A eredukoei nahiko nazka nien gaiztoak zirelako. Gaiztoak zirenak eta erretzen zutenak baitziren.
Gaztelerazko klasearekin hasi ginean andereñoa ez zitzaidan batere gustatzen eta kateatzen hasi nintzen. Ez nuen hizkuntza maite.

Baina Erasmusen joan zinen?
4. mailan ez genuen euskaraz ikasteko aukerarik, hortaz, atzerriko hizkuntza batean ikasi behar banuen nahiago nuen ingelesez egitea.
Bueltatu nintzenean bi ikasgai hartu nituen gaztelaniaz eta hori positibotzat hartu nuen nire gaztelania hobetzeko.

BEHARIZAN SOZIALAK
Zein hizkuntzatan hitz egiten duzu aurrean erdaldun bat dagoenean?
Koadrilan erdaldun bat daukagu, euskara ikasi nahi ez duena. Besteekin euskaraz hitz egitea naturala da. Sistema dela eta, egia da, gaztelania ere erabiltzen dugula.
Erdalduna den lagunarekin gaztelaniaz hitz egiten dut. Hortaz, orain gure komunikazio hizkuntza gaztelania da. Badira pertsona zehatz batzuk zeinekin euskaraz egiten dut.

Zein hizkuntzatan hitz egiten duzu giro euskaldun batean?
Euskaraz. Incluso, erdalduna den lagun hau aurrean dagoenean ez zait egitea inporta. Berak ez du ahalegin berezirik egiten. Non bizi zaren jakin behar duzu.

Non egiten duzu euskaraz?
Gero eta joera handiagoa daukat jendea euskaraz erantzungo ez didala pentsatzeko. Lehen edozein tokitan euskaraz egiten nuen: supermerkatuan, pertsona berri bat ezagutzen duzunean…

Nola bereizten duzu euskaraz egiteko taberna bat ala euskaraz ez egitekoa?
(Bilboko) Someran bai, nahiz eta leku askotan ez dakiten. Alde Zaharrean bai.
Algortan bet.
Baionan, depende zein tokitan. Frantsesez galdetuko nuke ea euskaraz dakiten.
Gran Viako kafetegi batean ez nuke egingo, hori ere gezurra izan arren nire aitaren euskaltegikoek euskaraz egiten baitute tabernan Gran Vian.
Iruditzen zait euskara herrikoiagoa dela, elitista baino.

Zergatik da zuretzat inportantea euskara herrikoia izatea?

Ez da berez horrela, baina horrela pertxibitzen dut nik.
Niretzat inportantea izango litzateke elitearekin identifikatzea. Beno, Donostian bai, euskararekin lotuko nuke.

Zergatik esan duzu gatazka politikoa negatiboa dela?

Politizazio horrek zailago egiten duelako.
Euskaraz bizitzea desinformatua egotea izan daiteke, adibidez EHU edo Eusko Jaurlaritzaren webgunean sartzean ez dago informazio osoa euskaraz. Askotan informazio desegokia, dena ez da egongo edo ez da eguneratua egongo. Hau gertatzen bada, orduan, gaztelaniara joko duzu.
Gaztelaniaz, denbora aurreztuko duzu, eroso edo praktikoagoa izango da.
Halere, zenbait herri oasi linguistikoak dira eta euskaraz erosoago bizi daitezke.
Bi hizkuntza daudenean bat indartsuagoa da. Horretarako egiten da diskriminazio positiboa. Horretarako behar dugu jarrera proaktiboa.
Euskaraz hautu bat egiten duzu. Adibidez, Durangoko Azokan euskaraz bizitzen ari zara eta oso eroso zaude. Baina ez dugu itsutu behar eta pentsatu dena horrelakoa denik.

LABURPENA

Galera, pasibotasuna, erreafirmazioa

Identitatea, kultura, natura/ingurua, ez da gauza sinboliko hutsa, ohitura (Durangoko Azoka), erreafirmazioa, gaitasuna

Naturala, betidanik, gaztelaniaz gaizki, A eredukoak gaiztoak, gaztelania ez dut maite, atzerriko hizkuntza, erdalduna oztopo, non bizi zaren jakin behar duzu, sistema

Identitatea: garenaren parte / identitate amankomuna = identitate nazionala =/ gatazka politikoa

Herrikoai, ez elitista, nire herrian euskaraz, hiriburuan gutxiago, elitearekin identifikatzea (+),

Politizazioa, zailago, desinformatuta egon, informazio desegokia, ez da dena egongo, ez da eguneratua egongo, denbora aurreztu, erosoagoa, praktikoagoa, hautu bat,

Proaktiboa, motibazioa, diskriminazio positiboa, errealitatea, sostengua

Errealitatea, elebitasuna, hizkuntza bat bestea baino handiagoa, gaztelania, sostengua, eskubidea

One comment on “Naiararen motibazioak: euskara = identitatea

  1. Pingback-a: Zergatik kontsumitzen dugu euskara? « Komunikasten’s Blog

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on urtarrila 4, 2010 by in Euskara,kontsumoa.
%d bloggers like this: