Komunikasten

Euskara motibazioak: Elkarrizketa sakona Anderrekin

ANDER, 29 URTE, IRAKASLEA, ARRIGORRIAGA.

HITZ JOKOA
Hitz bat esanez idatzi berarekin lotzen dituzun ahalik eta hitz gehien.
Euskara=
Nire hizkuntza
Zaila: “Nire bikotea kanpokoa da eta berarentzat orain ikastea zaila da”
Bizitza: “Nire bizitzako aspektu gehienetan dago”
Arraroa: “Batzuetan arraroa egiten zait hainbeste erabiltzea gaztelania nire bizitzan”
Musika: “Gustuko dudan musika gehiena euskaraz da”
Bertsoa: “Bertsolarien lana kristona da, oso erakargarria da”
Durangoko Azoka: “Euskararen ikurra daraman toki garrantzitsuenetako bat”
Kultura: “Kultura, hizkuntza, herria, tradizioa, dena bat da”
Herria
Hitza: “Euskararen atalik sinpleena”

Ondoren, hitz bakoitza zergatik bururatu zaion galdetu diot eta alboan azalpenetako aipuak jarri ditut.

NON EGITEN DUZU EUSKARAZ?
Etxean batzuetan. Aitak eta arrebak badakite. Ama, koinatua eta neska lagunarekin ez. Niretzat etxea familia hurbila da, naiz eta bikotearekin bizi naizen. Amarekin euskaraz bakarrik txikitan egiten nuen amaren euskara txakurrak eta umeentzat baita. Neskalaguna eta koinatua, berriz, kanpokoak dira.
Lanean saiatzen naiz ahalik eta gehien hitz egiten baina nire institutuan ikasleen %30ak baino ez du euskaraz hitz egiten. Gasteizen dago eta Lanbide Heziketak ikastetxea da.
Lagunekin, dakitenekin euskaraz egiten dugu, ohitura hori dugunean bai. Erdaldun bat baldin badago ez dugu euskaraz egiten. Adibidez Urtxintxako jendearekin beti euskaraz egiten dut nire neskalaguna ez badago (Urtxintxa eskola aisialdirako taldea da). Arrigorriagako futbol taldekoekin gaztelaniaz egiteko ohitura dut. Unibertsitatekoekin, berriz, batzuekin euskaraz eta beste batzuekin gaztelaniaz.

EUSKARAZKO PRODUKTU, ZERBITZU ETA EKINTZEN KONTSUMOA

Musika:
Hartutako azken CDa oparitu zidaten eta Gariren azkena zen. Ez dut gogoratzen zein den erosi dudan azkena, izan daiteke Gariren beste bat.
Ditudan CD original gehienak euskaraz dira. Internetek jaitsitakoak, ordea, ez dira euskaldunak. Badaude CD batzuk gustatzen zaidana edukitzea, beste batzuk, esaterako Fito, izateko ez dut erosi behar, internetetik har dezaket. Afinitate kontua da.
CDak entzuteko ohitura galdu dut.

Komunikabideak:
Kotxean Euskadi Irratia ala Radio Euskadi entzuten dut. Euskadi Irratia bakarrik noanean entzuten dut eta Radio Euskadi norbaitekin noanean. Seinalea galtzen dudanean Onda Vasca jartzen dut.
Gaueko 12etatik esna baldin banago kirolak Copen eta Radio Popularren entzuten ditut.
20 minutos egunero irakurtzen dut interneten, batzuetan Marca.com ere bai.
Ikastetxean, klase garaian, El Correo, Noticias de Alava eta Berriari bistazo bat botatzen diot.
Ez dut telebistan informatiboak ikusten.

Liburuak
Azkena euskarazlo eleberri itzulia “Q”, oparitu didzkate.
Erosi dudan azkena oparitzeko izan da,“El criador de caballos” izan zen.
Irakurri dudan azkena “El código secreto” izan da.
Euskaraz irakurtzea kostatzen zait ohitura faltagatik. Batzuetan itzulpenak oso densoak izaten dira. Gaztelaniaz errezago irakurtzen bada pereza ematen dit, hori gertatzen zait “Q” nobela istorikoarekin.

Filmak
Zineman ikusitako azkena Agora izan da. Ez dut euskaraz ikusitako azken filma zein den gogoratzen. Baina filmene itzulpenak oso txarrak izaten dira. Gogoan dut orain dela 10 bat urte “Bai nahi dut” ikusi nuela, baita “Kutsidazu bidea Ixabel”.

Ekintzak:
Azkena Durangoko Azoka izan zen baina bertan ez nuen ezer erosi, lehenengo urtea da eskuhutsik ateratzen naizena. Ez nuen ezer ikusi. Aitarekin eta lehengusu katalanarekin joan nintzen.
Bertso finalaren zati bat telebistan ikusi nuen. Neskalaguna egongo ez bazen ikustera joango nintzen.
Korrikan ere parte hartu nuen. Institutu albotik pasatu zen klase orduetan.
Dantza taldeko zonako alardeetan parte hartu dut.
Arrigorriagako jaietan egon naiz.
Urtxintxa eskolako hainbat ekintzatan parte hartu dut, batez ere ikastaroetan.

EUSKALTZALETAZUNA
Euskaltzaletzat jotzen dut nire burua.
Euskaltzalea niretzat euskara bere bizitza arruntean erabiltzen saiatzen dena da.
Euskara komunikatzeko beste bide bat da, baina ez da bakarrik euskarak ematen didan, dena da euskara: euskara, kultura, herria.

ZMET
Euskararekin lotzen dituzun bost irudi aukeratu:
1. 1996an Araba Euskaraz jaialdian Exkixuk emandako kontzertua Amurrion. Euskararen aldeko jaia zen eta bereziki gogoratzen dut 16 urte nituelako eta Exkixu asko gustatzen zitzaidalako.
2. 1997. urteko Bai Euskarari jaia. Taberna batetik ikusi behar izan genuen San Mames topera zegoelako.
3. Nire ikastola zaharra. Lehenengo kantak eta jolasak izan nituen euskaraz.
4. “Kutsidazu bidea Ixabel” liburuaren azala. Euskaraz irakurri dudan libururik onena. Nire neskalagunak euskara ikasten duenean irakurtzea nahiko nuke, ea identifikatuta sentitzen den.
5. Bertsolarien irudia, eskuak poltsikoetan eta puroa ahoan.

MOTIBAZIOAK

• Niretzat erronka bat da euskaraz apunteak pasatzea, euskaraz ez daudelako.
• Egia da euskarak botere bat ematen dizula, zuk kontrolatzen duzun zerbait delako eta besteek ez.
• Auzolandegi batzutan begiraleok baino ez genekien euskaaz eta taldean geundenean horretaz baliatzen ginen .
• Hainbat lanpostuetarako segurtasuna ematen dit.
• Ondarroa bezalako leku euskaldun batera noanean ez dit segurtasun faltarik ematen.
• Tradizioa: ezin dugu euskara galdu, ezin dugu Europa hizkuntza zaharrena galdu.
• Nire hizkuntza da. Badira gaztelaniaz ulertzen ez ditudan gauza batzuk, adibidez gauza teknikoak, dena ikasi baitut euskaraz. Esate baterako matematiketan: ésto hay que biderkatuarlo por ésto. Baita ipuin mitologikoetan ere.

REFLEC ARIKETA
Margotu urarekin adierazita zu eta zure euskararen ibilbidea.

Nire ibaia ibai desberdinen batuketa da, ibaia eta bere adarrak.
Nire bizitza orain arte ikus daiteke.
Urdin argia euskara da. Hasieran nire hizkuntza bakarra zen, 3 urte bete arte. Gaztelaniaz indio baten moduan hitz egiten nuen.
Beste adar batean ikastola, osaba-izeko eta lagunak sartzen dira, ibaia pixkanaka indartuz.
Gero ingelesa sartzen da (berdez).
Adar handia institutura saltoa da. Hor euskara oso gutxi erabiltzen genuen. Supereuskaldunak izan arren, gaztelaniaz egiten genuen. Gaztelaniak okupatzen zuen ibai guztia.
3 gauza eman zizkidan euskarak. Batetik, unibertsitatea. Unibertsitatera bakarrik joan nintzen. Izan nituen lagun berriekin euskaraz hitz egiten genuen.
Adarrik lodiena Urtxintxa da, bertan dena euskaraz egiten dugu. Hirugarrena herri giroan parte hartzea da: dantza taldea eta ja batzordean.
Orain, gutxi gora behera gauzak orekatuta daude. Bizitza erdia euskaraz eta beste erida gaztelaniaz ematen dut.
Etorkizuna margotzen ez naiz ausartzen, ez dakidalako zer gertatuko den.

EUSKARAREKIN LOTZEN DITUEN MARKAK
• Euskal Herrian Euskaraz logoa
• Bai Euskarari Ziurtagiria
• Udaletako Euskara Zerbitzuak
• Hau Pittu Hau konpartsa
• Elkar
• Berria
• Hitza
• Euskaldunon Egunkaria
• Erein
• Oihuka
• Gor
• Metak
• Esan Ozenkin
• Tartalo
• Txalaparta
• Alberdania
• Pamiela
• Elhuyar
• Lur
• Urtxintxa Eskola: Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa
• Euskal Dantzarien Biltzarra
• Durangoko Topagunea
• Euskarabila
• Arrigorriagako Abarrak
• Algortako bizarra lepoan
• Berbaro
• IXA taldea
• Euskaltzaindia
• Aek
• Udal Euskaltegiak
• Bertsozale Elkartea

One comment on “Euskara motibazioak: Elkarrizketa sakona Anderrekin

  1. Pingback-a: Zergatik kontsumitzen dugu euskara? « Komunikasten’s Blog

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on abendua 30, 2009 by in Euskara,kontsumoa.
%d bloggers like this: