Komunikasten

Euskaren kontsumoa: Kalitateak duen eragina


Euskararen_kalitatea

“Euskararen kalitatea. Zertaz ari garen, zergatik eta zertarako” lana 2004 urtean Eusko Jaurlaritzak argitaratutako txostena da. Egileak: Joserra Garzia, Kike
Amonarriz eta Andoni Egaña.

Lan honetan motibazioei buruz aztertutako apurra jasoko dut euskarzko produktuak, zerbitzuak eta ekintzak kontsumitzeko motibazioei buruz garatzen ari naizen azterketarako:

Euskararen inguruko motibazio, jarrera eta iritziez
Gazte gehienek (eta nagusiek ere) funtzio komunikatiboa ematen diete erdarei; euskarari, aldiz, funtzio sinbolikoa eta politikoa. Hizkuntza desberdinen arteko funtzio banaketa zehatza ezartzen dute. Euskararen alde daude, baina praktikan euskararen “estatusa” bere horretan onartzen da. Iparraldean bereziki baserriari eta iraganari lotua da euskara. (I.Mz de Luna eta K. Berri-Otxoa29 ). Testuinguruak eta aukera politikoak eragin zuzena dute gazteen euskararekiko jarreretan.

Euskarazko kultur produktuen kontsumoak ez du, gazte euskaldunen artean, legokiokeen proportzioan gora egin. Ondorioz, euskarazko erreferentzia sinboliko eta errealen hutsunea nabarmena da. (Euskarazko kultur produktutzat, bai euskaraz sortutakoak eta bai erdal hizkuntzetatik itzuli edo egokituak hartzen ditugu hemen).

Motibazioa
Motibazioaz beste txosten bat landuko bada ere, aipatu beharra daukagu motibazioaren puska handi bat hizkuntzaren beraren baitan dagoela.
– Ikasteko moduak, ikasitakoa erabiltzeko aukerak eta beharrak eragin zuzena dute motibazioan eta hizkuntzaren prestigioan.
– Jesus Rubiok30 ondo dioenez, hizkuntza ikasi eta erabiltzean ez badira hiztunaren komunikazio premiak asetzen, hizkuntza tresna kamutsa gertatzen bazaio hiztunari, ongi alferrikakoak izango dira motibazioa lantzeko “kanpotik” egindako gainerako ahaleginak.
– Bistan denez, horrek eskatzen du hizkuntza ikasi eta erabiltzeko gune nagusietan hemen EGOKItasuna esan diogun hori hartu behar dela beti irizpide nagusitzat. Hizkuntzaren tresna izaera jarri lehen planoan, paradigmak-eta bigarrenean utzita, egokitasunaren zerbitzura beti ere.

30 RUBIO, JESUS (2002): Euskararen garabideak. Alberdania. Irun

ONDORIOAK
Motibazioa

– Motibazioari buruz beste txosten bat idatziko bada ere, honako aspektu hau nabarmendu nahi dugu: hizkuntzaren ikasketarekin eta erabilpenaren hobekuntzarekin zerikusia duten plangintza, egitasmo eta sektore guztietan, hemen “egokitasuna” esan diogun horren aldeko giroa sustatu behar da.

Bukatzeko aipatutako “egokitasuna” zer den azaltzeko Ibon Sarasolak azaldutako hiru mailak agertuko ditugu. Hain zuzen, Sarasolak hiru maila aipatzen ditu hizkuntzaren kalitatearen baitan (SARASOLA, IBON (1997) Herri Komunikabideak, III. Jardunaldiak. Arrate. Arco)

Zuzentasuna

Euskaltzaindiaren arauen araberako euskara da zuzena, arau horiek
aplikagarriak diren egoera komunikatiboetan. Ortografia, joskera,
ahoskeran… maila askotan daragi zuzentasunak.

Jatortasuna
Euskararen senaren edo usadioaren araberakoa da euskara jatorra.
“Entrenatzailea zirkunstantzia aurpegiarekin atera zen aldageletatik” euskara
zuzena izan liteke akaso, baina ez da jatorra. “Entrenadorie halamoduzko
aurpegixaz urten zeban bestuarixotik”, aldiz, jatorra da, nazio mailako egoera
formaletarako zuzena ez izan arren. Ideala, esan dugun moduan, zuzena
eta jatorra izatea litzateke.

Egokitasuna
Bere xederako egokia dena da euskara egokia, eta, Mitxelenak zioen bezala,
hizkuntzaren xedea eragitea da batez ere. Egokitasun kontzeptu honetan
txertatzen dugu, beraz, eraginkortasunaren alderdia, nahiz jakin batzuek
(Esnal eta Zubimendik, saterako) guk “jator” esaten diogunari esaten diotela
“egoki”.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on abendua 19, 2009 by in Euskara,kontsumoa.
%d bloggers like this: