Komunikasten

Olentzerorentzat

Olentzero ogi puska maitia,

Aldez aurretik barkamena eskatu nahi dizut gabonetan bakarrik zurekin gogoratzeagatik. Aurten niretzako zerbait eskatu beharrean, guztiontzako opari bat eskatu nahi dizut.

Egiten duzun lanari buruz pentsatzen egon naiz, eta buelta mordo bat eman ostean zera ondorioztatu dut: Euskal Herriko ume eta nagusi guztientzako opariak egiten gure basoen eta industrien material pilo bat xahutzen dituzula. Uste dut, gehiegikeriaz gastatzen dituzula gure baliabide naturalak.

Hori dela eta, aurten baliabideak gastatu beharrean oinarrizko opari bat banatzea eskatzen dizut. Zertarako behar ditugu ba hainbeste bideo-kontsola, lurrin, jostailu, aparatu elektroniko eta abar?

Nire uste apalean, aurten jendeari gogorarazi behar diozu kontsumismoak gure baliabide naturalekin bukatuko duela, gabonetan garrantzitsuena ez direla gauza materialak.

Horretarako, ogi puskak banatzea proposatzen dizut. Opari sinboliko honen bidez jendeari gogoraraziko diozu benetan garrantzitsuena dena badaukagula.

Nire oparia denon oparia egingo duzulakoan: OGI BERRI ON!

Ogi puska bat

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on abendua 17, 2009 by in Sormena.
%d bloggers like this: