Komunikasten

Euskararen kontsumoari buruzko elkarrizketa: Naiara

NAIARA
25 urte
Sopela
Ikasketak: zientzia politikoak eta emakumeen garapenari buruzko masterra Eskozian.
Lanbidea: GKE batean genero ikuspegitik.

HITZ JOKOA
Euskara: hizkuntza, berbak, komunikatzea, jendea, gurea, x-ren soinua, Euskal Herrikoa, berdea, kalea, etxea, kantuak, gogoetak, umeak, jolasak.

Hiru gai nagusitan banatu du euskara kontziente izan gabe. Hasteko, hizkuntza bat dela identifikatu du, berbez osatuta eta komunikatzeko balio duena. Jarraian, jendea aipatu du hizkuntza horren protagonista delako, baina ez edozein jendea, baizik eta gurea. Gure hizkuntza honek ‘x’ izkiaren soinu berezia du. Hizkuntza Euskal Herrian kokatu du, berdea den toki batean. Halere, beste agertoki batzuk identifikatu ditu, hain zuzen ere, kalea eta etxea. Jarraian, gogoetak aipatu ditugu, ez dakigu zergatik, ezta zerekin duen lotura. Gogoetan hitzaren ostean umeen, jolasen eta kantuen esparrura joan da.

PRODUKTUEN KONTSUMOA
Erosi duen azken liburua:
Palestinari buruzko liburua eta Nafarroari buruzko nobela bat. Biak euskaraz, eta biak Durangoko azokan duela bi egun erositakoak.
Aurretik erosi dituen azken liburuak “La impaciencia del Erizo” eta “Bilbao-New York-Bilbao” izan dira. Udan erosi zituen. Bat gaztelaniaz eta bestea euskaraz.

Irakurri duen azken liburua
Ingelesez irakurri ditu azken bi liburuak, biak Paul Austerrenak “New York triology” eta “Brooklig foollies”. “Autore berekoak irakurtzen ditut, batekin hasten naizenean, horrekin jarraitzen dut”. Urriko azken astean bukatu zuen irakurtzen.
Euskaraz irakurri zuen azkena Kirmen Uriberena izan zen. Lagun batek gomendatu zion, “Mirenek gomendatu zidan, Miren nirekin Durangoko azokara etorri den laguna da. Liburua oso ondo zegoela esan zidan. Asko gustatu zitzaidan, baina gehiago espero nuen oso ondo zegoela esan zidatelako”. Irailean irakurtzen bukatu zuen.

Zineman ikusitako azken filma
Zine jaialdietara joateko ohitura du. Zinebin Unicefeko dokumental bat ikusten egon zen. Aurretik ere “Ingenieros Sin Fronteras” GKEk egindako dokumental bat ikusi zuen.

Euskaraz ikusitako azken filma
Emakumezkoei buruzko zinema-jaialdi batean “Sukalde kontuak” ikusi zuen.
Txikia zenean piratei buruz ikusitako filma bat ere gogoratzen du. “Lehen Getxoko antzokian euskarazko film asko ematen zituzte”.
Nomadak TX pelikula ikusi duela ere gogoratu du.

Ikusitako filmak
“Azken bolandan ez ditut ordenagailuan edo DVDan ikusten”.
Erositako azkena “Itsasoaren alaba” filma izan da, Durangoko Azokan erosi dut. Borondatearen truke ematen zuten pelikula, “kutxa bat jarri zuten eta jende guztiak bilete bat sartzen zuen, gutxienez 5 eurokoa, askok 10 eurokoa sartzen zuten. Hortaz, prezioa soziala zen”.

Musika
“Azken bolandan ez ditut erosi, deskargatzen ditut batik bat”.
“Orain entzuten dudana Norbegiako neska baten diska da, lagun batek bidali zidan epostaz”
Euskaraz hartu dudan azkena “Esne beltza” da, “Eskoziatik etorri berria nintzenean eskuratu nuen”, abuztuan. (Naiarak azken bi urteak Eskozian eman ditu).

Komunikabideen kontsumoa interneten
1. Berria da bere orrialde nagusia
2. El País
3. Público
4. Gara
5. The Guardian
6. Indimedia
7. Al Jaazira

Prentsa idatzia
Ez du erosten baina igandeetan gurasoen etxean irakurtzen ditu, Público, El País eta Berria. Gurasoak Berria harpidedunak dira.

Kultur ekintzak
• Zinebi
• Mundu bat GKE-ren urteurrena ospatzeko dokumentalak ikustera joan zen.
• Emakumeentzako zinema erakustaldia
• Larunbatean martxa batean egon zen, aldaketa klimatikoari buruzkoa
• Egunkariaren alde

Euskararen aldeko kultur ekintzak
• Korrikan azkenengoz orain dela 3-4 urte egon zen.
• Asteburuan bertsolaritza finalera joango da
• Durangoko Azoka
• Trikitrixa jaialdia, “ez dakit hau euskararen aldekotzat hartu behar duzun”

Naiaren ingurua erdi-euskalduna da. Etxean ama Bilboko euskaldun berria da. “Ni jaio aurretik hasi zen euskara ikasten, orain dela 7 urte EGA atera zuen. Baina asko galdu du. Nire ama oso aktiba zen euskararen mugimenduan. Baina ikusten duzunean zure esfortzuek ez dutela etekinik ba etxean utzi zuen euskaraz egiteari. Orain dela 5 urte utzi zion”. Ama ingeleseko irakaslea da, “lankideekin euskaraz egiten du”. “Aditzak ez ditu ondo erabiltzen”.

Aita, berriz, euskaldun zaharra da, Sopelakoa. Orain alfabetatzen ari da perfilak ateratzeko. “Gustua hartu dio euskaltegiari”. “Urte askotan zehar, aititek eta amamak nahiago zuten euskara ez erabiltzen ez bazuten, maisuek zigortzeko jipoitzen zituzten”.

Neba gaztea du, 20 urtetakoa. Arreba eta aitarekin euskaraz egiten du. “Lagunekin uste dut ezetz”. Euskaraz irakurtzen du eta euskarazko musika du gustuko. Ikasketetan ikasgai gehiago ditu erdaraz euskaraz baino.

One comment on “Euskararen kontsumoari buruzko elkarrizketa: Naiara

  1. Pingback-a: Zergatik kontsumitzen dugu euskara? « Komunikasten’s Blog

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on abendua 15, 2009 by in Euskara,kontsumoa.
%d bloggers like this: