Komunikasten

Durangoko Azokaren balantzea

Iaz baino bisitari eta salmenta gutxiago izan dira Durangoko 44. Liburu eta Disko Azoka, baina balantze ona egin dute arduradun eta editoreek, oro har. Larunbatean jo zuten behea salmentek, eta azkeneko bi egunetan bizkortu egin dira.
Iaz baino egun bat gehiago izan du aurten Durangoko Azokak, baina horrek ez du berekin ekarri jende kopurua eta salmentak areagotzea. Lehenbiziko egunean ikastetxeetako taldeak izan ziren nagusi, eta egun horretan ez da salmenta handirik izaten.
Larunbatean etorri zen ezustea. Ustekabeko txarra. Larunbata izaki, jendetza handia espero zuten antolatzaileek, eta haien esperoan zeuden saltzaileak. Ordea, jende gutxi gerturatu zen azokara, eta ezinegona sortu zen saltzaileen artean.
Igande arratsaldean hasi zen kontua bere onera etortzen, jendea azokara joatearekin batera. Eta astelehenean etorri zen erabateko aldaketa, gutxien espero zutenean.
ITURRIA: Berria
MUSIKA
Musikaren mundua azken urteetatik ari da jasaten bere krisi partikularra, eta oraingo krisi ekonomikoak areagotu egin du hori. Hala ere, eta egoera kontuan izanik, jaitsiera hainbesterainokoa ez dela uste dute erakusmahaietako arduradunek.
Baga-biga ekoiztetxearen izarra Des-kontrol izan da.
Gaztelupeko Hotsak-en produktu salduenak Esne Zopaken eta Kemen Lertxundiren diskoak.
Elkar: Ruper Ordorikaren, Gariren eta Jean Mixel Bedaxagarreren diskoak saldu ditu gehien Elkarrek.
Gor: Berri Txarrak eta Lendakaris Muertos izan dira Gor diskoetxeak gehien saldu dituenak.

LITERATURA
Liburuen salmentek ere apal behera egin dute.
Alberdania argitaletxeak gehien saldu dituen liburuak: Anjel Lertxundiren Eskarmentuaren paperak, eta Hedoi Etxarteren eta Alain M. Urrutiaren Ihes ederra.
Txalapartak, berriz, Raul Zeliken Lagun armatua eta Iñaki Egañaren Los crímenes de Franco en Euskal Herria 1936-1940.

Pamielaren erakusmahaian, oraindik aurkeztu gabeko liburu batekin izan dute arrakasta. Asun Garikanoren Far Westeko Euskal Herria saldu dute gehien, Fermin Etxegoienen Autokarabana-rekin batera.
Erein:: Jon Arretxeren Xahmaran-ek eta Toti Martinez de Lezearen Nur bildumako liburuek.

Elkar argitaletxea: Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao, Unai Elorriagaren Londres kartoizkoa da, Karmele Jaioren Musika airean, eta Jasone Osororen Ezekiel. Haurren artean, berriz, Pirritx eta Porrotxen azken lana, Irrien lagunak, izan da arrakastatsuena.

Ezustekoa Susa argitaletxeak hartu du, iragan urtean baino gehiago saldu duelako: Igor Estankonaren Iratzeen esporak eta Iñaki Frieraren Zureak egin du izan dira liburu salduenak.

EKINTZAK
100 ekitaldi baino gehiago izan dira bost egunetan, inoiz baino gehiago. Haien guztien artean, Ahotsenea ekimenak antolatutakoak izan dituzte bereziki gogoan antolatzaileek.

Berria
Gara
Deia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on abendua 9, 2009 by in Berriak,Euskara,kontsumoa.
%d bloggers like this: