Komunikasten

Prentsa-jarraipena: Durangoko azoka 1

2009-12-05
Zabaldu ditu ateak

Atzo ireki zituen ateak Durangoko Azokak. Ikastetxeetako ikasle eta irakasleek hartu zuten Landako gunea, goiz partean batez ere. Ohiko Durango, baina berria. Atzo, adibidez, Elkartegian bertso-break-hip hop emanaldia eskaini zuten Iñaki Viñaspre eta Xabier Silveira bertsolariek eta Maisha, Raiko eta beste hip hop abeslari batzuek. Aritz Sound System-ek gidatu zuen saioa. Arratsaldean egin zen irekiera ekitaldia. Andreu Carranza idazle kataluniarrak inauguratu zuen Azoka. Internet izan zuen Carranzak hizpide: “Uniformitateak beldurra ematen dit eta bide horizontalak behar ditugu; gureak bezalako proposamen txikiek sare infinitua aberastu dezaten, gure izatea eta kultur ezberdin hori eskainita”. Gaineratu zuen katalan eta euskal kulturen arteko ezagupena “pobre samarra” dela, “agian indartsuei interesatzen ez zaielako, tartean Estatuek interes handiak baitituzte”. Harremanak sendotzeko Azoka tresna egokia izan daitekeela esan zuen.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:
• Kultur zale, ongi etorri eta ‘benvingut’ 44. Euskal Liburu eta Disko Azokara (Gara)
• Krisia, zer krisi Durangon? (Berria)
• Durangoko Azokaren 44. edizioa ofizialki abian da (Eitb.com)
• Durangoko Azoka (Hamaika telebista)
• Los niños abarrotan la Feria del Libro y Disco de Durango (Deia)

ITURRIA: sareko Argia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on abendua 8, 2009 by in Euskara,kontsumoa.
%d bloggers like this: