Komunikasten

INTROSPEKZIOA: nire euskararen ibaia

Honakoa ni eta euskara gara ibai batean azalduta. Reflect teoria aplikatuz egindako ariketa da. Bertan, nire eboluzioa islatzen dut uraren bidez. Reflect teoria Paulo Freirek asmatutakoa da eta talde-azterketak egiteko balio du.

ARIKETA: Margotu zu eta euskara ibai baten bidez adierazita.
MARRAZKIAREN AZALPENA: Nire herritik sortutako ibaia margotu dut. Basauriko etxe altuak eta grisak dira. Basauri handia, itsusia eta erdalduna dela uste dut. Bertan, nire aita dago, berarengatik dut nik euskararekiko adeitasuna. Nire aita Leonekoa da, bere familiarekin Balmasedara etorri zen bizitzera aitite trenean lanera etorri zelako. Aitak eta aitaren familiak ez zekiten euskaraz. Aita nagusitu zenean euskara bere kabuz ikasten hasi zen. Gu txikiak ginean AEK-ko gaueskoletan ematen zituen klaseak. Nire etxean, aitak eta nire ahizpak dakite euskaraz. Ama Euskal Herrikoa izan arren, ez daki euskaraz, ez zioten ikasten utzi. Etxean euskaraz egiten genuen, amak ulertzen zuen baina berak erderaz egiten zuen.
Basauritik erreka gora doa, pixkanaka handituz. Gailurrean Kontseilua dago, bertan izan baitut euskaraz bizitzeko aukera. Orain dela 5 urte Kontseilutik deitu ninduten komunikazioburua izateko. Niretzat erronka handia izan zen eta Donostian euskaraz bizitzeko aukera eman zidan.
Orainaldian ur laku bat margotu dut. Bertan nabil orain bueltaka, formakuntza prozesu batean.
Gehiago ikasi ondoren itsasora iritsiko gara nire euskara eta biok. Itsasoa zabala eta lasaia da, bertan euskaraz normaltasunez egin dezaket.
Itsasoa miresten dudan zerbait da. Nire bizilekua itsaso alboan egon behar du, Euskal Herrian. Itsasoa ni naiz, bertan islatzen dut nire burua. Itsasoa=itxaso=Euskal Herria: euskara eta familia.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on abendua 8, 2009 by in kontsumoa.
%d bloggers like this: