Komunikasten

On line saltzeko PERTSUASIOA

Hitzaldia: ON LINE SALTZEKO PERTSUASIOA (eta eurotan neurtzen da) Esther Pailares. Multiplica-ko Internet Consultant, Bartzelona.

Esther Pailares, “Vender más en Internet” liburuaren autorea da, David Boronatekin baterea. Pasadan astean “On line saldu” jardunaldietan interneten saltzeko hainbat gako azaldu zituen.

Hasteko, gaur egungo gakoa bisiten konbertsioa dela aurreratu zuen, “ez ditugu bisita asko behar, konbertsioak behar ditugu”. Beraz, eskaintzen dugun produktu edo zerbitzua erosiko duen bezeroak bilatu behar ditugu. Konbertsioa lortzeko, berriz, pertsuasioa ezinbestekoa da.

Konbertsioa neurtu behar da. Horretarako, google analytics erraminta erabil dezakegu, baina haratago joan nahi badugu, momentuan bezeroaren portaera azter dezakegu Google Website Optimizer programaren bidez.

Erosketa bultzatzeko gure webguneak optimizatu behar ditugu. Adibidez: ‘orain erosi’ botoia jarri beharrean ‘ saskian sartu’ botoia jarri, hobeto funtzionatzen duelako.

Pertsuasioaren 7 ardatzak:
o Marka posizionatu: balio duena lehenengo inpresioa da.

o Sinesgarritasuna

o Pertsuasioaren arkitektura: marketina gehitu gure informazio arkitekturari.

o Konbertsioa egiteko eduki eta funtzionalitate gakoak

o Copyak: eraginkorrak diren hitzak

o Klika lortzen duten akzio-deiak

o Urgentzia sentsazioa sortzea: orain ala inoiz ez

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on abendua 1, 2009 by in Jardunaldiak,Marketina.
%d bloggers like this: