Komunikasten

INTROSPEKZIOA: euskaraz kontsumitzen ditudan produktuak

INTROSPEKZIOA- produktuak- 2009ko azaroan nire buruari egindako elkarrizketa.

Kontsumitzen ditudan produktuak. Lehendabizi orokorrean erosten edo kontsumitzen dudana eta ondoren euskaraz erosten dudana aipatuko dut, horrela galdetu nahi baitiet bestelako euskaltzaleei:

Erositako azken liburua.

Ez dut liburuak erosteko ohitura handirik, liburutegietan hartzen ditut.
Orokorrean: “Yoga esencial”, gaztelaniaz, euskaraz ez dagoelako. 2009ko urrian.
Euskaraz: Bilbao-New York-Bilbao, 2009ko otsailean
Irakurritako azken liburua.

Kontsumitutako azken liburua
Liburutegiak izugarri gustatzen zaizkit, bertan hartzen ditut liburuak.
Orokorrean: ‘Ebano’, gaztelaniaz. 2009ko azaroan “Afrika express”. 2009ko urrian.

Zinemako filma
Ez dago euskarazko eskaintzarik. Euskaraz atera diren filmak ikusten saiatzen naiz “Kutsidazu bidea Isabel” ere ikusi nuen. Halere, normalean nire norbaitekin joaten naiz zinemara, eta gehienetan laguntzaileak ez du euskara ulertzen.
Orokorrean: “Buscando a Eric”. 2009ko azaroan.
Euskaraz: “Eutsi”. 2007 urtean.

Arropa
Euskarazko leloak dituzten arropak ditut gustuko. Hiruzpalau baino ez ditut baina asko erabiltzen ditut. Azkena: Fraka batzuk ‘ekodenda’ batean. 2009ko azaroan. “
Euskaraz: Euskaraz bai” leloa daraman kamiseta. 2008ko azaroan.

Musika
Ez ditut CDak erosten. Musika kopiatu egiten dut.
Azkena: Musika frantsesa entzuten dut, hizkuntza ikasten ari naizelako.
Euskaraz: Kepa Junkera eta Mikel Laboa izan dira kopiatu ditudan azkenengoak.
Euskal musikari buruzko irratsaio bat egiten nuen 2007 eta 2008 urteetan.

Komunikabideak:
Orokorrean: Berria. Egunero irakurtzen dut. Horretaz gain, El Pais, El Correo, TB5 monde eta Al Jazeera kontsumitzen ditut.
Euskaraz: Berria, Sareko Argia, Euskadi Irratia, ETB 1

Internet
Bilatzailea, eposta eta ahal dudan guztia euskaraz jartzen dut.
Orokorrean: Nire bloga (komunikasten) euskaraz, Unibertsitateko webguneak (EHU, komunika), facebook Euskaraz: Sustatu, Erabili, ZuZeu, Zabaldu.

Ekintzak/Jaialdiak
Azkena: Zinebi. 2009ko azaroan. Ez nuen euskarazko film bakarra ikusi.
Euskaraz: “Euskal prentsaren etorkizuna”. 2009ko maiatzean.

Euskaltzaletat dut nire burua baina kontsumitzen ditudan produktu gehienak erdaldunak dira. Ahalegina egiten dut euskaraz kontsumitzeko lehentasuna emanez, baina beti ez dut euskaraz eskuratzeko aukerarik. Beste batzuetan, konpainiaren arabera, erdarazko produktu edo zerbitzua aukeratu behar dut, besteak ez dakielako euskaraz.

One comment on “INTROSPEKZIOA: euskaraz kontsumitzen ditudan produktuak

  1. Pingback-a: Zergatik kontsumitzen dugu euskara? « Komunikasten’s Blog

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on abendua 1, 2009 by in kontsumoa.
%d bloggers like this: