Komunikasten

Euskarazko eskaintzari buruzko azterketak

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak hainbat azterketa egin ditu euskarazko produktu eta zerbitzuen inguruan. Euskaldunok euskaraz kontsumitzeko dugun aukera murritza agerian utzi zuen Kontseiluak argitaratutako hainbat azterketen ostean. Zinema aretoak, jogurtak, ur botilak, ardoak eta museoen eskaintza aztertu zituen. Hona hemen egindako lanaren laburpen bat.

Euskaldunon kontsumo ohiturak ezagutu baino lehen euskarazko eskaintza zelakoa den jakin behar dugu.

Zinema aretoak

Kontseiluak zinema-aretoetako hizkuntzaren erabilerari buruzko azterketa egin du. Euskal Herri osoko 29 areto aztertu ondoren, euskararen lekua oso txikia dela ondorioztatu du2006 urtean zehar euskarazko zinemak aurrera egin badu ere, ‘Kutsidazu bidea Ixabel’ eta ‘Nömadak TX’ filmekin adibidez, Euskal Herriko zinemetan atzerrian egindako pelikulen eskaintza oso murritza da. “Aztertutakoen aukera apur horretan umeentzako filmak dira nagusi”, azaldu zuten. Horretaz gain, 10 filma arrakastatsuenen artean, Kontseiluak ez du ‘euskara arrastorik’ aurkitu.

Horren bidez, zinemetan Kontseiluak hizkuntza-eskubideak nabarmen urratzen direla ondorioztatu zuen. Araudiaren arabera, Iparraldean hau horrela izan ez arren, Nafarroan eta EAEn legez aitortua da euskara berezko hizkuntza dela:

Hizkuntza eskubideen deklarazioa.
12. artikulua. Gizaki orok eskubidea dauka alor publikoko jarduera guztiak bere hizkuntzan egiteko, baldin eta bera bizi den lurraldeko hizkuntza propioa bada.
45. artikulua. Hizkuntza komunitate oroko eskubidea dauka lurraldeko hizkuntza propioak toki nagusia har dezan kultur gertakarietan eta zerbitzuetan, hala nola, liburutegiak, bideotekak, zinemak, teatroak, museoak, artxiboak, informatika ekoizpena, folklorea, kulturaren industriak eta kultur bizitzatik eratorritako beste gertakari guztiak.

Euskal Herriko 29 zinema-aretoren artean, Gipuzkoa da emaitza onenak izan dituena; okerrenak, ordea, Iparraldeko hiru probintziak. Halaber, badira Kontseiluak bereziki zoriondu dituen aretoak, “eredugarria da beren portaera”, txalotu dute arduradunek. Hain zuzen ere, Mungiako Torrebilela aretoa eta Beasaingo Usurbe antzokia dira euskaldunon hizkuntza-eskubideekin begirunez jokatzen duten areto bakarrak. Era berean, Oñatiko kultura-etxeak eta Basauriko Sozial Antzokiak puntuazio ohargarria lortu dute.

Huts egiten duten artean hauek daude: Gasteizko Guridi, Usurbilgo Cineboz, Miarritzeko Le Royal, Hazparneko Haritz Barne, Baionako CGR, Angeluko Oscar, Donapaleuko Argitzen, Iruñeko Saide Carlos III, Iruñeko Golem La Morea, Tuterako Cinemax Oscar eta Vianako Las Cañas. Horiek guztiek, ez dute puntu bakar bat ere lortu da.

Azterketa egiteko, Kontseiluak hainbat ezaugarri kontuan hartu ditu: zinema-aretoen webguneak, giza baliabideak (eserlekuzaina, txartel eta litxarreria-saltzailea), espazioa (sarreran, irteeran zein komunetan ageri diren argibideak) eta zinemetan banatzen diren doako aldizkariak; “webguneak, giza baliabideak, guneak eta aldizkari gehienak erdaldunak dira
Zinema-aretoen ahttps://komunikasten.wordpress.com/wp-admin/media-upload.php?post_id=597&type=image&TB_iframe=true&width=640&height=476zterketa hemen.


Ur botilen azterketa:

Euskarazko produktu eta zerbitzuen azterketak. 15 ur mineralen etiketak aztertu ondoren, Kontseiluak euskaren erabilera urria dela ondioroztatu zuen. Badira Euskal Herrian ekoizten diren urak, hala nola, Insalus, Uralai,
Alzola edo Betelu ezagunenak; baina, batek ere ez du bere
etiketa euskara hutsean agertzen. Alzolak eta Beteluk euskaraz zer edo zer azaltzen badute ere, beste biek gaztelania hutsean etiketatzen dute euren informazioa. Webguneei dagokienez ere beste horrenbeste esan dezakegu: presentzia urria du euskarak. Izan ere, Alzola eta Insalus markak baino ez baitira euskara, beste hizkuntzekin modu orekatuan, hedatzen dutenak. Beteluk, bestalde, ez du webgunerik eta Uralaik gaztelania baino ez darabil sarean.

Ur botilen azterketa.

Ardoen azterketa
ardoaArdoei dagokienez, Kontseiluak hiru izendapen desberdinetako, Errioxa www.
riojawine.com-,Nafarroa-www.vinonavarra.cometa Irulegi hain zuzen ere, 12 produktu izan ditu aztergai. Izendapenen inguruan azaldu beharra dago, Hegoaldeko
biek, Errioxa eta Nafarroa alegia, euren berezko etiketa, gaztelania hutsean dutela eta ardo ekoizleek ezin dutela etiketa hau moldatu. Dena dela, etiketa honetaz gain, ekoizleek bere etiketa propioa jartzen diote ardo botilari. Iparraldearen kasuan, ordea, Irulegi izendapenak ardo ekoizleen esku uzten du izendapenaren informazioa emateko era.

Aztertutako 12 produktuetatik 9tan agertzen da neurri batean edo bestean ingelesa etiketetan.
Euskara berriz, bi etiketetan besterik ez da agertzen. Beraz, ingelesak euskarak baino askoz ere presentzia handiagoa du etiketetan nahiz eta Euskal Herrian ere saltzen diren produktuak izan. Aztertutako Hegoaldeko ardo ekoizle guztiek erabiltzen dute neurri batean edo bestean hizkuntza bat baino gehiago, Iparraldekoak aldiz, elebakarrak dira, hau da, frantsesa besterik ez da ageri haien produktuetan.Webguneetan ere, frantsesa bakarrik azaltzen da.

Oro har, webguneei dagokienez, aztertutako 12 ardandegietatik, bederatzik dute webgunea. Horietatik 7tan ageri da ingelesa, beste 7tan gaztelania, 5etan frantsesa, hirutan alemana eta bitan bakarrik euskara: ‘Marques de Riscal’ ( w w w. m a r q u e s d e r i s c a l . c o m ) e t a A r o a r e n (www.aroawines.com) webguneetan hain zuzen ere.

Enpresek ez dute ez Hegoaldean ezta Iparraldean ere euskaraz etiketatzera derrigortzen dituen inolako arautegirik eta ondorioz, salbuespenak salbuespen, euskararen presentzia hain gurea den produktu honetan hutsaren hurrengoa da.

Ardoen azterketa osorik.

Museoen azterketa.

Jogurten etiketen azterketa.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on abendua 1, 2009 by in Euskara,kontsumoa.
%d bloggers like this: