Komunikasten

Goian bego azaroaren 25a

Helburua: Emakumeen Indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dela eta gizartea sensibilizatu genero indarkeriaren aurka.

Publikoa: 16 eta 40 urte bitarteko emakume eta gizonak.

Bidea: prentsa idatzia.

Kanpainaren irudia: emakume batek eskuz egindako egutegi bat. Egun batzuetan bere bikotearekin gertatutakoa azalduko du. Harremanean gora beherak izaten dira, gizonak batzuetan maitasuna ematen dio eta besteetan jipoiak.

Kanpainaren leloa: Goian bego azaroaren 25a.

AZALPENA:
Indarkeria pairatzen duen emakume baten egutegia islatzen du kanpaina honek. Maiteminduta hasi den harremana da, baina jarraian indarkeria pairatzen du emakumeak, bikoteak loreekin edo opariekin jipoiez damutu dela azaldu arren, behin eta berriro bortizkeria erabiltzen du emakumea erail arte. Bukaera ere errealitate gordinaren isla da, emakumearen hilketa gertatzen da azaroaren 25ean, hain zuzen ere, Emakumeen Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean bertan. “Goian bego azaroaren 25a” leloak emakumeari eta egunari egiten dio erreferentzia. Batetik, genero indarkeriaren ondorioz erail dituzten emakumeei “goian bego” esaten dio iragarkia. Bestetik eta bereziki, eguna desegartarazi beharko genukeela aipatzen du esaldi osoak “goian bego azaroaren 25a”.

EGILEAK:
Xabier Otamendi: 1988ko abenduaren 4an jaioa. Azpeitia du bizitokia. Publizitate eta harreman publikoetako lizentziaturan azken urtea burutzen ari da. 2008ko udan Berria egunkarian praktikak egin zituen hiru hilabetez, gero baita ordezkapen bat ere. .

Itxaso Ferreras: Gaur egun Publizitatea eta Harreman Publikoetako laugarren maila burutzen ari da. Kazetaritzan lizentziatua EHUn 2002. El Correo, Radio Euskadi, Canal Bizkaia eta Gaztezulon besteak beste lan egin du. Komunikazioan lanean aritu da azken 6 urtetan, Confebaskeko komunikazio teknikari bi urtez eta Kontseiluan komunikazio buru azken lau urtetan zehar. Gaur egun Mugarik Gabeko Medikuak erakundean komunikazioan laguntzen ari da.

Helburua: Emakumeen Indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dela eta gizartea sensibilizatu genero indarkeriaren aurka.

Publikoa: 16 eta 40 urte bitarteko emakume eta gizonak.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on azaroa 25, 2009 by in Sormena.
%d bloggers like this: