Komunikasten

Pertsonalizazioaren eragina


Caceres-ek europako kultur hiria izateko kanpainan ekintza bitxi hau zabaldu du. Caceres news webgunean herritarrek beren izena jar dezakete eta Caceres-en hautagaitza babesten agertuko dira. Pertsonalizazioak eragin handia du gugan.

PERTZEPZIOA
Lehia handia dago merkatuan kontsumitzailearen atentzioa lortzeko. Ingurugiroa marketing estimuluz betetzen den neurrian, pertzepzio iragazkiak gehitzen dira, eta etimuluok gero eta eragin txikiagoa lortzen dute. Ondoren, kontzienteki prozesatuko diren estimuluen aukeraketa edo atentzio fokalizatua eragiten duten faktoreak azaltzen dira.

Atentzioa baldintzatzen duten faktorerik garrantzitsuenetakoak motibazioak eta helburuak dira. Momentu zehatz batean gurekin eta gure beharrizanekin erlazionatzen diren estimuluei begiratzen diegu. Adibidez, kotxe berria erosi ondoren ohikoa izaten da bat-batean kotxe berdinak leku guztietatik ikusteko sentsazioa. Era berean, emakume haurdunek komentatzen dute ordura arte inoiz ez zirela konturatu zenbat emakume haurdun ikusten den kaletik. Garbigailu baten iragarki inprimatua segur aski oharkabean pasatuko zaigu garbigailurik ez badugu behar. Baina garbigailu berria erostekotan bagaude, atentzio fokalizatua emango diegu mezuaren xehetasunei (garbiketa abiadura, edukiera, energia kontsumoa,…). Telefono mugikorren zale amorratu batek ere atentzio kontziente eta borondatezkoa jarriko die telefono mugikorretako iragarkiei. Norbere motibazioarekin lotutako atentzio mota honi ernetasun pertzeptuala deritzo, eta inplikazioak ditu arketingarentzat. Adibidez, gomendagarria izaten da iragarkietan erreferentzia pertsonalak sartzea edo galdera formatua erabiltzea. Aplikazio garrantzitsu bat, beharrizan berriak dituzten kontsumitzaileak identifikatzea eta mezuak bidaltzea da, adibidez, trantsizio aldietan audenak. Etxe berria erostean edo bizitzera beste hiri batera joatean produktu eta zerbitzu askoren beharrizana sortzen da (altzariak, elektragailuak, eskolak, dendak, bankuak,…). Haur baten jaiotza, ezkontza edo dibortzioa ere honen adibideak dira.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on azaroa 23, 2009 by in kontsumoa.
%d bloggers like this: