Komunikasten

Liburua: PROPAGANDA – Edwar Bernays

propagandaPropaganda” liburua 1927 urtean Edwar Bernays estatu batuarrak idatzi zuen. Bernays Harreman Publikoetako gurua izan zen. Autorea famatua egin zen emakumeak propagandaren bidez erretzen hasi arazteagatik.
Liburuaren bidez, propagandaren botera azaltzen du. Gizartearen pentsaeraren estruktura deskribatzen eta manipulatzeko mekanismoa azaltzen du.
Eredua Estatu Batuetakoa eta aitzinekoa izan arren, oraindik egunekoa eta gure gizarteari aplikagarria da.

KAOSA ANTOLATZEKO
Propagandaren bidez masa-gizartea antolatzen da. Jendartea oso zabala da, masa bat da. Gobernuak jendartea manipulatzen du. Gizarteak ikusten ez ditugun agintari horiek behar ditu, antolatzeko beharrezkoak baitira.
Gobernua alderdi politikoen bidez antolatuta dago, horrela lortzen baita hautagaien sinplifikazioa. Normalean bi hautagairekin sinplifikatzen da.
Herritarrok ezin ditugu materia guztiak aztertu, hortaz, liderrak behar ditugu. Liderren erabakiak onartzen ditugu, interes publikoko aferetan zein moraletan. Horiekin batera, erabiltzen dituzten bideak ere onartzen ditugu.
Propagandaren bidez gizarteak zituen aukera amaigabea sinplifikatzen da. Lehiakortasun askea liderren eta propagandaren bidez antolatzen dira.
Era berean, gizartea taldeetan antolatuta dago. Talde hauek agintarien mezuak era pertsonalizatuan jasotzen dute. Halaber, taldeak elkar harremanetan daude. Azken finean, demokraziak taldearen pentsaera antolatu eta masa pentsaera sinplifikatzen du.

PROPAGANDA BERRIA
Esan bezala, gizartea taldeetan banatuta dago, eta talde hauek beraien artean harremanetan daude. Demokraziak taldearen pentsaera antolatzen du eta masaren pentsamendua sinplifikatzen du. Gizartearen alfabetizazioarekin batera propaganda sortu da. Propaganda hitzak esanahi asko dauzka baina eraldaketa tristea pairatu du, sentsu ezkorra jaso baitu.
Propagandak gure aferak baldintzatzen ditu. Esate baterako: berri gehienak propaganda dira atzean iritzi publikoan eragina duten pertsonak daudelako. Pertsona askoren pentsamendua diziplina daiteke. Hain handia da eragina, talde batek erresistentzia jar dezakeela. Taldeek estereotipo bat hartuko dute.
Gure gizarte antolaketan onarpen publikoa beharrezkoa da. Horretarako, propaganda erabiltzen da. Eragiteko ahalmena duenak sektore baten aitzindari izan ahal izango da. Zenbait pertsonen energia aktiboa publiko orokorrak ideia berriak izateko bultzatzaileak izango dira.

PROPAGANDISTA
Ikusten ez dugun gobernuak masaren iritziak eta ohiturak kontrolatzen ditu. Propagandistak funtzio hauek betetzen ditu. Propagandistak enpresak publikoentzat interpretatzen ditu, eta publikoa aztertzen du enpresa berriak sortzeko. Harreman Publikoetako profesioa bizimodu modernoaren konplexutasunarengatik eta boterea iritzi publikoaren ingurua antolatu izanagatik sortzen da.
Harreman Publikoen aholkulariak ideia bat publikoari helarazten dio komunikabide eta gizarte-taldeen bidez. Bere lanaren lehen pausua bezeroaren eta publikoaren arteko problemak antolatzea eta onartzeko aukera identifikatzea da. Bigarrena, bezeroaren publikoaren azterketa egitea da. Lanpostuaren izena Harreman Publikoen aholkulari edo zuzendaria bada ere, batzuetan idazkaria, lehendakariordea edo zuzendaria izaten da. Kasu guztietan bere aholkuek eragin handia dute lan egiten duen taldean

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on azaroa 8, 2009 by in HH.PP:.
%d bloggers like this: