Komunikasten

Elkarrizketa Amaiarekin: Euskara kontsumitzeko motibazioak

Amaia, Gernika, 21 urte, publizitate eta HH.PP.-etako ikaslea EHUn.
Amaia euskaltzalea da izatez, familia eta ingurugiro euskaldunean bizitzeaz gain, euskara maite du. Hizkuntzarekin duen harremana eta kontsumo ohiturak aztertzeko elkarrizketa egin diot.

Hasteko hitz-jokoa egin dugu. Hitz bat esan eta Amaiak jarraian esandakoarekin harremana dute ahal duen hitz kopuru gehien idatzi behar ditu. Honekin, euskarari buruz gehiegi pentsatu barik zer esaten duen jakin nahi dut.

Ama: aita, familia, errespontsabilitatea, maitasuna, segurtasuna, baloreak
Telebista: gezurra, ikuskizuna, boterea, espekulazioa, entretenimendua.
Etxea: segurtasuna, egoteko gogoa, beroa, lasaitasuna.
Euskara: ama hizkuntza, sentimendua, adierazteko bide bakarra, euskal herria, Gernika, familia, lagunak, ikastola, unibertsitatea, lana, EITB, berria.

Ondoren eguneroko egoerak aipatu dizkiot euskaraz egin ohi duen jakiteko:
Familiartean euskaraz egiten du. Gernikan bizi da eta familia euskalduna da. Gainera hitzen artean lehenengoa ‘ama-hizkuntza’ izan da.
Lagunartean ere euskaraz egiten du. Gernikako lagun guztiek euskaraz egiten dute.
Klasean ere bai. Denekin egiten du euskaraz. Hitz-jokoan ere ‘ikastola, unibertsitatea, lana’ hitzak esan ditu.
Tabernetan batzuetan egiten du. Adibidez, Bilbon gaztelaniaz egiten du, bai tabernetan bai dendetan.
Unibertsitateko idazkaritzan gaztelaniaz egin behar du batzuetan harretako langile batzuk ez dakitelako. Amorrua ematen diola adierazi du. Amaiaren erreakzioa: “jakin behar dute. Askotan aurrean dute ‘hemen euskara egiten da’ kartela baina ez da egia”. Halere, noizbait kexa formalik egin duen galdetu diot eta ezetz esan dit.
Kioskoan egunkaria erosteko ere euskaraz egiten du.

Komunikabideen kontsumoa:
o Prentsa: Gara, Berria, Hitza
o Telebistak: Cuatro
o Internet: wikipedia gaztelaniaz euskaraz ez dagoelako asko, Berria batzuetan.
Amaiak euskara gustoko du, “adierazteko tresna bat da”.

Euskara izango ez bazenu?
Erderaz egin beharko nuke.

Zein erdera?
Katalana –irribarre batekin esan du-
Katalana ez aki baina gustatuko litzaioke ikastea

Zein hizkuntzatan lan egingo duzu?
Lehen lanaren arabera. Erderaz ez naiz ikusten. Euskaraz ikasita zaila da erderaz egitea.

Non egin nahi duzu lan?

EITB edo produktora batean.

Euskarazko publizitatea ezagutzen duzu?

Ez dut euskarazko publizitatea jarraitzen. Ideiak gaztelaniaz bururatzen zaizkigu. Hala gertatzen zaigu sormena ikasgaian iragarki bat asmatu behar dugunean. Iragarkiak erderaz ikusten ohituta baikaude.

Produktuen kontsumoa:
• Liburuak. Gehien gustatu zaion liburua “La sombra del viento” da. Irakurritako azkena “amaren eskuak”, azken hau ersi zuen. “Nahiago dut euskaraz irakurri baina gaztelaniaz gehiago daude”. Liburudendetan erosten ditu liburuak, Gernikako liburudenda batean, Elkarrekoa ez dena. Bi hilean behin erosten du liburu bat. Erositako azken liburua “Contracampo” da, zineari buruzkoa (zinemazalea da). Euskaraz erositako azkena unibertsitateko maisu batek idatzitakoa da, Joseba Barrenetxearena, gerrari buruzkoa, orain dela urtebete erosi zuen.
• Musika. Gustokoena “Berri txarrak” du. Irailean erosi zuen CDa, erosiako azken CDa da. FNACen erosi zuen. Musika erosteko ohitura du, “baina ez hainbeste, oso garestia da”. Internetik asko jaisten du, batez ere musika atzerritarra. “Euskal musikarik ez, dirulaguntza eman nahi diot”.
• Zinema. Euskarazko filmerik ez du ikusi. “EITBko itzultzaileak oso txarrak direla esan nahi dut”.
• Arropa. Euskara erabiltzen duen arropa gustatzen zaio. Euskal Herriko marka bat gustuko du, Skunkfunk, Gernikako dendan erosten du, “baina oso garestia da”.

Euskara kontsumitzen duzu?

Egunero eta orduro. Ahal dudanean euskaraz egiten dut. Erderaz ez dut euskaraz dudan kapazidaderik.

ONDORIOAK
Amaiak azaldutakoa hitz-jokoan agertutako hitz-multzoarekin laburbildu daiteke. Amaiarentzat euskara bere ama hizkuntza da, sentimenduz berarekin lotuta dago, adierazteko duen bide bakarra da, euskal herritar bezala bere identitatea, are gehiago, bere herria den Gernikaren identitatea da. Bere inguruan denek dute euskara; familia eta lagunak. Bere bizitzaren bilakaeran euskara kokatzen du: ikastola, unibertsitatea, lana, EITB (EITBn lan egin nahi baitu). Euskaraz ere informatzen du bere burua: Berria egunkaria.

HURRENGO ELKARRIZKETARAKO

1. Produktuen kontsumoari buruz galdetzen hasi behar naiz, euskarari buruzko lana egiten ari naizela esan barik, horrela euskara erosten diren produktuak zeintzuk diren jakingo dut. Zergatik erosten diren eta zergatik erosten ez diren euskarazko produktuak galdetzen hasi behar naiz, lanaren bigarren atal bat prestatzen hasteko.
2. Hitzen jokoa berriro egingo dut, oso emaitza ona izan du Amaiarekin egindako elkarrizketan.

IDEIA BAT
Euskararen gaia aztertzen ez dut uste ezer berririk deskubritu dudanik motibazioei dagokienez. Hortaz, motibazioak identifikatu ondoren alderantzizko planteamendua egin beharko nuke lana eraginkorra izateko, hau da, euskara benetan hobe saltzen lortzeko. Beraz, euskararen kontsumoa eraginkorragoa izateko bideak bilatu beharko ditut, horretarako jakin behar dut zergatik erosten diren eta zergatik erosten ez diren euskarazko produktuak.

One comment on “Elkarrizketa Amaiarekin: Euskara kontsumitzeko motibazioak

  1. Pingback-a: Zergatik kontsumitzen dugu euskara? « Komunikasten’s Blog

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on azaroa 8, 2009 by in kontsumoa.
%d bloggers like this: