Komunikasten

Re_, ‘Acciona’ konpainiaren kanpaina

reacciona
Aurreko egunetan behin eta berriro ‘Re_’-rekin sortutako hitzen iragarki mordo bat ikusi genituen. Markesinetan nazkatu arte Re_-rekin hasitako hitzak irakurri genituen: Re_educa, Re_inventa, Re_speta… Horrela 250 arte, espainolez, eta 450 ingelesez. Horrekin batera, egunkarietan telebistan izango zen estrenoa iragarri dute behin eta berriro.
Iragarkia telebistan pase bakar batean eman zuten, audientzia altua izan zuelarik. Spotaren eta grafika berriaren bidez ‘Re_acciona’ leloa agertu zaigu, horren atzean ‘Acciona‘ konstruktora zegoela agertaraziz.
Dirudienez, Accionak garapen jasangarriaren aldeko apustua egin du. Ingurugiroaren ardura hartzeko komunikatzeko era berria ere baliatu du, hortaz, kriston inbertsioa egin du publizitatean.
Publizitate kanpaina egiteko misterioa erabili du. Lehendabizi leku guztietara zabaldu du bere mezuaren lehen atala -‘Re_’- zer esan nahi duen argitu barik. Bigarrenez, ikusleak jakinmina noiz hasetu ahal duten esan du egunkarietan jarritako hitzorduaren bidez. Azkenik, spot baten bidez bere erantzukizuna iragarri digu.
Halere, ikuslearentzat ez dago batere argi zer den ‘acciona’. Ezagutzeko gehiago ikertu behar da, nonbait bilatu behar du zertan aritzen den konpainia. Beraz, seguruenik jarraian Accionak ekintzaren bat prest izango du. Behin bere marka ondo posizionatuta duela, zer egin nahi duen komunikatzen has daiteke.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on azaroa 4, 2009 by in Sormena.
%d bloggers like this: