Komunikasten

Buru-mapak

mapaIdeiak ordenatu eta adierazteko buru mapak erabil ditzakegu. Hasteko ideia nagusia erdian jarriko dugu eta jarraian erlazioa duten beste idei-kontzeptuekin lotuko dugu. Ideien mapa egiteak sormenean eta antolakuntzan lagunduko digu.
Orain dela gutxi arte mapak eskuz egiten genituen, hortaz, guretzako baino ez genituen erabiltzen -nik behintzat-. Gaur egun, badira mapak ordenagailuz egiteko tresnak. Horien bidez gure buru-mapen azalpena azkarragoa izango da, hauek epostaz bidali ahal baitira, edo bilera batean proiekta daitezke. Gure buruan daukaguna besteei hobe azaltzeko ere balio dute. Egin proba.
mapingHauek dira buru-mapak ordenagailuz egiteko tresna batzuk:
Xmind. Software askea da. Interneten argitaratzeko aukera ematen du, erraz. Esteka bat sortzen du eta edonork ikus dezake.
Mind manager. Pribatua da baina buru-mapak egiteko oso erabilgarria.

Buru-mapei buruzko informazioa Hik Hasi hezkuntza aldizkarian duzue. Aldizkari honen edukiak irakasleentzako ez ezik, komunikatzaileontzat ere oso baliagarriak dira. Lan bikaina egiten dute Hik Hasikoek. Eskerrik asko.

2 comments on “Buru-mapak

  1. Eleder Aurtenetxe Pildain
    martxoa 5, 2010

    Gaiari buruzko sarrera-artikulu bat Administrazioa Euskarazen argitaratu berri, 23-24 orrialdeetan (hemen klikatu, http://www.ivap.euskadi.net/t59aWar/articulosJSP/t59aVerArticulo.do?R01HNoPortal=true&t59aTipoEjemplar=R&t59aSeccion=11&t59aContenido=1&t59aCorrelativo=1&t59aVersion=2&t59aNumEjemplar=67, eta deskargatuko dizu zeure ordenagailura).

    Eta blog honetan beste gauza batzuk ere bai: http://www.burumapak.blogspot.com

    Ondo izan,

    Eleder
    BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
    http://www.burumapak.blogspot.com
    Twitter: @Eleder_BM

    • komunikasten
      martxoa 12, 2014

      Eskerrik asko!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on urria 22, 2009 by in Sormena.
%d bloggers like this: