Komunikasten

Introspekzioa: euskara

Kontsumo psikosoziala ikasgaian gai bat aukeratu behar izan dugu azterketa egiteko. Asko interesatzen zaigun gaia aukeratu behar dugunez euskara hautatu dut, noski!
Lehendabiziko pausua gure burua aztertzea da. Hortaz, hasteko esan beharko nuke euskarak ere nire kontsumoa markatzen duela. Adibidez: euskarazko komunikabideak jarraitzen ditut (Berria, Euskadi Irratia, Sustatu, Argia, Bizkaia Irratia, Zu Zeu…) eta euskarazko zerbitzua lehenesten dut (Bai Euskarari Ziurtagiria duten enpresak eta arreta euskaraz ematen duten dendak eta tabernak).

Zeintzuk dira ematen dizkizun onurak?
• Euskaraz bizi
• Euskara sustatzeko argumentu gehiago
• Nire euskara hobetu
• Lehiatzeko esparru txikiagoa eta ezagunagoa
• Bereizketa
• Errekonozimendua
• Identitatea
• Lagunak

Euskarak batez ere onura sinbolikoa da niretzat:onarpena, taldekidetza eta lorpena eskaintzen dit nire izaera sozialean. Ez sozialean, berriz, lorpen pertsonala da niretzat, ni jatorri erdaldunekoa bainaiz.

Balore pertsonalen teoriari dagokionez niretzat euskara hau da:
• Adostasuna
• Tradizioa
• Segurtasuna
• Boterea
• Lorpena
Hau baita nire izaera profezionala.

Halere, maila pertsonalean bestelako izaera izaten saiatzen naiz. Hauek dira nire buruari ematen dizkiodan baloreak:
• Borondate ona
• Unibertsaltasuna
• Autonorabidea
• Adostasuna
• Tradizioa
balore pertsonalen teoria copia

Baloreen azalpena:
Autonorabidea: pentsamendu eta ekintza askea: aukeratzea, sortzea eta arakatzea. Kanpotik inposatutako mugek behartuta ez egotea.
Estimulazioa: barietatea, eszitazioa, berritasuna eta erronka.
Hedonismoa: plazer eta sentsualitatea.
Lorpena: Gizarte arauen araberako gaitasuna erakustearen bitartez arrakasta pertsonala (eta beraz, gizarte onespena) lortzea. Lorpen baloreek gizarte onespen nahia erakusten dute. Norberak definitutako bikaintasun maila lortzeko motibazioa, berriz, auto-norabide baloreei dagokie.
Boterea: estatus eta izen ona gizartean, eta beste pertsonen eta errekurtsoen gaineko kontrola edo nagusitasuna.
Segurtasuna: arriskuaren aurrean babestuta sentitzea, gizartearen, norbera identifikatzen den taldeen, harremanen eta norberaren ziurtasun, harmonia eta egonkortasuna.
Adostasuna: Besteak gogaituko edo kaltetuko dituzten ekintzak eta bulkadak, eta gizarte espektatiben eta arauen kontra doazenak, kontrolatu eta mugatzea.
Tradizioa: kulturak edo erlijioak banakoari inposatzen dizkion ideien eta ohituren onarpena, errespetua eta haiekiko konpromezua.
Borondate ona: sarritan harremanak ditugun pertsonen ongizatea mantendu eta hobetzea.
Unibertsaltasuna: mundu guztia eta natura ulertzea, estimatzea, onartzea eta babestea.
Klasera ekarri euskararekin lotzen dituzun hiru irudi:

1.- Aitarengatik datorkit euskararen zaletasuna
aita copia

2.- Euskararen normalizazioan lanean hasi nintzanean Xabier Mendiguren izan zen nire eredua.
xabier

3.- Hau nire profil profesionalean erabiltzen dudan ikurra da. Komunikazioa euskaraz. Jarraian, nik komunikazioa euskaraz sustatzeko egindako ekintza bat.
komunikazioa
ekitaldia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on urria 16, 2009 by in kontsumoa.
%d bloggers like this: