Komunikasten

Ideiaren zain: Ilea erortzearen kontrako txanpua

txanpuak
Publizitate sormena lantzeko ilea erortzearen kontrako txanpu baten iragarkia asmatu beha dugu.
Udazkenean ilea jausten da. Ekiditen duen txanpu baten izena titularra asmatu behar dugu.
BRIEFINA
– Produktua: ilea ez erortzeko txanpua. Produktuaren izena asmatu
– Marketin helburua: produktu berria merkatuan sartu eta erosleak lortu
– Komunikazio helbura: txanpua ona da ilea mantentzeko. Nahastu daiteke beste txanpu guztiekin.
– Targeta: 25 urtetik gorako mutilak
– Aurrekontua:librea
– Hedabideak: grafika.
– Epea: urriak 15

Hortaz, hementxe nabil ideia pare bati buelta ematen eta egoera aztertzen.
– Produktua. Merkatuan dauden beste produktuen izenak horrelakoak dira: Pilexil, Zication, Kavel, Naturaleza y vida, Tricoioox, Triconails, Kaidax, Revive, Vigorance…
– Targeta: 25 urtetik aurrera gizonek ilea galtzen hasten dira, hortaz, gure xede-taldea 25-35 urte bitartean egongo da, aurrerantzean jada ilea galdu baita gehienengo kasuetan. Era berean, 25 urteren ostean adinaren krisia etorri ohi da. Beraz, gure komunikazioan gaztetasuna mantentzearen ideia zabal dezakegu.
Halaber, ilea erortzeak segurtasun falta dakar. Irudi ikerketen arabera burusoilek konfiantza gutxiago ematen digutela. Hona hemen beste ezaugarri bat: segurtasuna.
Gaztetasuna eta segurtasunarekin batera indarra nabarmedu behar da, harreman estua du aurreko ezaugarriekin eta zuzena ile erorketarekin.
Nola bizi da gure xede-taldea? norekin?
Gehien bat bikotea duten gizonak dira, familia izateko zorian agian. Kontuan izan beharrekoan…

Badauzkat bat pare bat idei…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on urria 6, 2009 by in Sormena.
%d bloggers like this: