Komunikasten

Marketina gorilak babesteko

gorilla copia
Ugandako mendietako gorilak babesteko marketin kanpaina abiatu du elkarte batek. Horretarako Friend a gorilla izenaren bidez sare sozialetan komunikazioa egiten asmatu dute. Nahi duenak Ugandako gorilen laguna izan daiteke dolar baten truke.
Sare sozialen indarra baliatu dute mundu osoan mendiko gorilaren desarpenaren arriskua zabaltzeko. Zehazki, modan dugun facebook erabiltzen ari dira. Erabiltzaileak dolar baten truke lagun berria izango du eta lagun horri gertatzen zaionaren berri izango du sarearen bidez.
Kanpaina orokor baten ekintza bat baino ez da facebooken abiatutakoa, eta arrakasta handienetakoa seguruenik.
Kanpaina osoaren euskarria webgune bat da, friendagorilla.org. Gune honetan Gorilen egoerari buruzko azalpenak emateaz gain, facebooken bidez aitabitxi edo amabitxi hartutako gorilen eguneko egoera azaltzeko bideoak jarriko dira, facebook lagunak zer egiten ari den erakusteko. Horretarako, Ugandako mendietan kamerak jarri dituzte.
Bestetik, publicitia ere baliatzen ari dira, esate baterako, ipar-amerikako aktore famaturen bat eraman dute Ugandara animaliekin egoteko. Oraingoz, American Pie filmeko protagonista bertan izan da, gorilekin aurrez aurre.

Ugandako mendiko gorilak laguntzeko burututako ekintza originala deritzot, horregatik sartu dut Komunikasten blogean. Interesgarria da egiten ari diren teknologia berrien erabilpena. Gaur egun, sare sozialak pil pilean daude. Halere, iritsiko da beraiekin nazkatzeko unea, jada gehiegi dira heltzen zaizkigu publizitate mezuak, kontuz, beraz, egiten dugun erabilpenarekin.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on urria 1, 2009 by in Marketina.
%d bloggers like this: