Komunikasten

Bilboko hizkuntza-politikaren hutsuneak


Bilboko euskararen egoera ez da bakarrik euskaldun kopuruen datu kuantitatiboekin neutzen, hizkuntza-politikan egiten dena eta egiten ez dena ere izan behar da kontuan. Hori dela eta, Kontseiluak 2006an Bilboko udalaren hizkuntza-politikaren neurketa ekarri ditut gogora.

2006. urtean Kontseilua 66 udalerrien hizkuntza-politikaren azterketa egin zuen, horien artean Bilbokoa. Horretarako udalerrien hizkuntza-politika ebaluatzeko neurgailu moduko bat sortu zuen, udal bakoitzaren hizkuntza-politika ebaluatzeko aukera emateaz gain, haien artean alderaketa egiteko aukera ematen zuena.

Beharbada ebaluazioaren alde ikusgarriena udal bakoitzari jarritako nota da. Baina notatik haratago ebaluazioa bera dago, hau da, horretan bildutako informazioa.

Ebaluazioa egiteko udalen hizkuntza-politika neurtzeko hainbat arlo hartu ziren kontuan, oro har, hizkuntza-politikaren ardatzak definitzen ohi dutenak. Arlo horien azterketa item ezberdinen azterketarekin osatu ziren.
Item horien helburua elementu ezberdinen inguruko informazioa biltzea da.

Ebaluazio sistema honekin ezin da tokian tokiko zehaztapenen guztiak bildu. Argazki orokor bat egiten da, Euskal Herriko udalerri guztietarako balio duena.
Hortaz, hortik kanpo Udalaren hizkuntza-politikarekin lotutako beste elementu batzuk egon litezke, tokian tokiko azterketa zehatz batean jaso litezkeenak.

Zernahi den ere, ebaluazio honek estrategikoak diren elementu nagusien inguruan oinarrizko informazioa eskaintzen du eta horrek abiapuntu egokia eskaintzen digu.

Egindako ebaluazioan, betiere, elementu positiboak eta negatiboak egon daitezke. Kasu honetan eta lehenengo urrats moduan —ekonomiagatik edo— hobetzekoak diren elementuen bilduma egin dugu.

HOBETZEKO ELEMENTUAK
1. Erabaki orokorrak
• Ordenantzarik ez.
• Euskararen aurrekontua oso baxua (%0,5era ez da iristen).

2. Hizkuntza paisaia
• Kaleetan ikusten den errotulazioan inkoherentziak: erdara lehentasunezkoa, erdara hutsezko errotuluak…
• Udaletxe barruko errotulu informalak erdara hutsean.
• Obren errotulazioan euskararen presentziarik ez.

3. Udal langileak
• Arau-markoak langile elebakarrak kontratatzea ahalbidetzen du.
• Langile berrien kontratazioan, lanpostu gutxitan eskatzen da langile
elebidunak.
• Herritarrei zerbitzua euskaraz eskaintzea ahalbidetuko lukeen
plangintza dago, baina soilik langile batzuei dagokie.
• Udaltzaingoaren artean elebidun gutxi.
• Osoko bilkuretan materiala erdara hutsean aurkezten ohi da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on ekaina 17, 2009 by in Euskara.
%d bloggers like this: