Komunikasten

Komunikazioa interneten bidez

Azken azterketarako ikasten ari naiz eta porfin, gehien gustatzen zaidan gaiarekin hasi naiz: “Teknologia berriak eta publizitatea”. Hortaz, nekiena osatzen eta ordenatzen ari naiz. Era berean, nire buruan kokatzen ari naizena konpartituko dut, hau da, sareratuko dut.

Zer da internet?
Munduko sarean erabiltzen den komunikabide interaktiboa, eduki multimediatikoak dituena eta informatizatua dagoena.

Zer da komunikazio kanpainan?
Off linean egiten diren kanpainetan aplikatzen den prozesua on line kanpainetan erabiltzen da, hots, xede-taldea aztertu, helburuak definitu, sormena garatu, webgunea osatu, interneteko publizitatea eta bitartekoen estrategia egin eta komunikazioaren kontrola egin.
Internet komunikazio kanpainaren beste teknika bat da.

Interneteko prozesuak 4 F omen ditu: fluxua, funtzionaltasuna, feed-back eta fidelizazioa. Komunikazioaren prozesuak interneten, berriz, lau adimen hauek bete behar ditu: erakarri, entretenitu, saldu eta fidelizatu.

Plangintza egiten:

Informazioaren bilketa eta azterketa. Xede-taldearen ezagutza
Xede taldearen ezaugarriak lau hauek izan ohi dira: aktiboa, zorrotza (asko eskatzen duena), indibiduala (pertsonalizazioa) edo tribala (erlazioak bilatzen dituena-facebookzalea alegia).

Xede-taldea definitzeko interneten irizpide hauek erabil daitezke: nabigazio erak, xede-taldearen interes lekuak, xede-taldearekin kontaktatzeko bideak (epostaz, mensesenger, mobilaren zenbakia…).

Internet erlazionatzeko komunikabide egokia da, interakzioa, pertsonalizazioa eta komunikatzeko bide anitz baitauzka. Fidelizazioa lortzeko kanala bada.

Pertsonalizatzeko elementuak: cookie-ak, kontsumitzaileak emandako informazioa, datu-baseak, data-mining, zuzeneko komunikazioak, custumization, P2P sareko informazio arakatzaileak. Kontuz LOPD-LSSICE legearekin (intimitate eskubidea)!

Internautaren profila:
Gizonezkoa (%58a)
25 eta 44 urte bitartekoa
Ezkongabea
Gizarte maila ertaina-altua edo ertaina-ertaina
Goiko ertaineko ikasketak
Ikaslea eta langile kontratatua
Hiritarra
(Harrapatu naute! Baina pssssss, ez dakite emakumea naizela)

Publizitate interaktiboaren helburuen definizioa.
Webgunearen helburuak: trafikoa, marka garatu, aurreztu (banaketa, pertsonalgoa…), bezeroarentzako zerbitzua hobetu, dirusarrerak handitu.

Sormenaren garapena
Berriro ere: erakarri, entretenitu, saldu eta fidelizatu. Gehi ‘R’-en teoria: RELEVANCE (garrantzia), hau da, informazioak eta zerbitzuak bezeroarentzat edo erabiltzailearentzat estimagarriak izan behar direla, eta REWARD (saria), publizitatea jasotzearren sariak nahi dituela alegia.
Kk emaile baten adibidea: http://www.consupermiso.com/

Webgunea: prozesuaren ardatza
Zer da? Dena: enpresa baten eskuorria, produktu eta zerbitzuen katalogoa, iragarbidea, banatzeko kanala, bezeroen premiei erantzuteko bidea, bezeroen komunitatea sortzeko tresna…

Webgunea egiteko prozesua:
1. erabilgarritasuna erabiltzailearentzat eta funtzionalitateak
2. erakusteko edukia erabakitzea
3. zuhaitza definitzea.
4. story board-a egitea
5. programazioa zehaztu
6. timin-a eta hobekuntzen plangintza
7. diseinuaren eta programazioaren garapen integratua
8. testing (frogak)
9. martxan jarri
10. webgunearen publizitatea

Webgunearen aspektu legalak: Enpresaren izena, posta-helbidea eta posta elektronikoa, erregistroaren inskripzioa eta jarduerak administrazioaren baimenak behar baldin badu, zerga-identifikazioaren zenbakia.

Interneteko publizitatea
Trafikoa lortu behar dugu lehendabizi. Horretarako hauek dira bideak:
– interneteko publizitatea
– babesletza
– harreman publikoak
– SEM edo SEO
– email marketina
– marketin birala
– afiliazioen marketina
– advergaming
– advertainment
– mobile mkt
– ohiko publizitatea

• Bitartekoen plangintza
Publizitate euskarriak:
– atari horizontalak (ad terra) eta bertikalak (ad secretariaplus.com)
– bilatzaileak
– on-line hedabideak eta ohikoak
– enpesen webguneak
– webgune tematikoak
– merkataritza elektronikoaren webguneak B2C, B2B
– newsletters eta newsgroups
– txat-ak
– telefonia mugikorra
– …

Interneteko publizitate sareak
http://www.i-network.com/
http://www.doubleclick.com/
http://www.adpepper.com/
http://www.gdm.es/
http://www.adlinkmedia.es/

Media zentralak:
http://www.netthink.es/web/main.htm
http://www.mediacontacts.com/home.php
http://www.optimedia.es/
http://www.universal-interactive.com (webgunea ez dabil ondo)

Testuinguruaren araberako publizitatea:
– Adwords google: babesturiko estekak
– Adsense sistema google (ere bai): erabiltzaileak bisitatzen dituen lekuetan interesatzen zaion publizitatea jartzea (ikaragarria!)
“Los usuarios que hayan visitado el sitio web de un anunciante se encontrarán más adelante con un banner de este anunciante en los sitios de la red de contenidos de Google, AdSense, o en YouTube. Así, por ejemplo, si un usuario se interesa por la colección primavera-verano de una marca, este anunciante podrá presentar a este usuario un banner en diciembre con las rebajas de enero”. Hemendik aterata.

Joerak: mikromediak (adibidez blogak) eta konbergentziak (bilakaerak)

Publizitatearen kontrola. Ebaluazioak eta ondorioak.
Emaitzak kontrolatzeko neurriak:
– inpaktuak
– bisitak eta bisitariak
– hitzgakoaren erabiltzaileak
– adclick, click through rate
– konbertsio-tasa
– bisitaren iraupena
– interakzioen kopurua (informazioaren eskaerak, download, partehartzeak…)
– salmentak
– etekinak (ROI)

Publizitatearen ordainketa modu diferentetan egin daiteke:
– CPM
– CPC: konbertsio kostea. CPA
– PPC: click bakoitzeko kostea
– Tarifa

Zertarako balio du teknika honek batez ere? Brandina egiteko.

EHUko Joseba Etxebarria irakasleak irakatsitakoan oinarrituta. (Bere apunteetan alegia, –por cierto, ia itsu utzi naute-)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on ekaina 16, 2009 by in Iragarbideak.
%d bloggers like this: