Komunikasten

Euskara Bilbon

Bilboko biztanleriaren erdiak euskaraz daki Eustateko 2006ko datuen arabera. Guztira 165.693 biztanle gara, hortaz, egin kontu. Asko gara!
Euskaldun kopuruaren bilakaerak gora egiten jarraitzen du baina gero eta motelagoa da.

Informazio iturriak: Eustat eta III. Mapa soziolinguistikoa (Eustat-HPS)

Datu kuantitatiboak:EUSTAT

Bilboko biztanleriaren erdia erdalduna da eta beste erdia euskalduna. % 46 euskalduna edo ia euskalduna da. Ehuneko hau txikiagoa da Bizkaia osoarekin alderatzen badugu, herrialdean erdaldunen kopurua %7a baino ez da.
Beraz, Bilbon guztira 165.693 euskaldun gara.
Datu hauek Eustatek jaso zituen 2006 urtean.

Era berean, azaldu beharra dago Bilbon euskaldun gehienek ez dutela euskara ama hizkuntza. Hortaz, etxean oso gutxik mintzatzen dira euskaraz. Ama hizkuntza erdara izatearen arrazoia Bilbon kanpotik etorritako jende ugari dagoela dugu.

III Mapa soziolinguitikoan jasotako grafikoa Bizkaian jaio ez direnen jaioterriari buruz. (2001eko INEko datuetan oinarrituta)

Euskaldunen kopuruen bilakaera positiboa belaunaldi berriei esker gertatzen da. Horrela ikus dezakegu III: mapa soziolinguistikoan jasotako ondorengo grafikoan.

Eustatek egindako Bizkaiko datuei buruzko bi grafiko hauetan ere belaunaldi berrien ekarpena ikus daiteke.

Bilbo Euskal Autonomi Erkidegoko beste hiriburuekin konparatuz gero hazkunde motelagoa duela esan dezakegu.

Auzoen arabera

Informazio iturria: Bilboko Udaleko euskara sailak aztertu eta argitaratutako grafikoak.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on ekaina 16, 2009 by in Euskara.
%d bloggers like this: