Komunikasten

‘El modelo de la nueva agencia’ liburuaren ideia nagusiak

tziar Larrañagak argitaratutakoa publizitarion

1. TODO CAMBIA MENOS LA IDEA. Martin Hazan.

Agentziaren muina ez da aldatuko, hau da, ideiak jarraituko du negozioaren zentrua izaten. Baina, agentzia osatuagoak beharko dira, era guztietako espezialistekin; hauek kontsumitzailea ikertu eta asetu dezaten. Hartzaileek medioekin zer egiten duten jakin nahiko da eta ez medioek zer egiten duten jendearekin.

2. CREATIVIDAD INTERACTIVA, UNA DEUDA PENDIENTE. Fernando Barbella.

Komunikazio interactivo on bat esperientzian oinarritzen da. Komunikazio interaktiboaren erabiltzailea ez da soilik mezuaren transmisiorako helburua, baizik eta bere baitan dagoen esperientzia baten zentrua. Kreatibitate interaktiboa bultzatu behar da hartzaileak borondatez jaso dezan mezu publizitarioa. Eta hau lortzeko mezuaren transmisioak esperientzia interesgarri bat biziarazi behar dio hartzaileari.

3. DIVIDE Y ¿REINARÁS? Mariano Dorfman.

Ideiak jarraituko du oinarria izaten baina estrukturak flexibleagoak izan behar dira, eta prozesua ahalik eta laburrena izatea lortu behar da. Publizitate Agentzia laburrena izatea lortu behar da. Publizitate Agentzia berrietan banaketak ez du tokirik, hartzaileak ez ditu on eta off kontzeptuak desberdintzen jada. Eta agentzia interaktiboak daude prestatuen mota honetako komunikaziorako.

4. ¿CÓMO LLEGAMOS HASTA AQUÍ? Paul Isakson.

Gizartean komunikatzeko erak aldatu egin dira. Orain, iragarkiak egitearekin ez da nahikoa, “hor“ egotearekin ez da nahikoa. Jendeak ez du iragarkiarengan interesik izango; beraientzako baliagarria dela ikusten duten arte edo dibertigarria den zerbaitekin ezusteko ematen dioten arte. Agentziak aldatzen hasi dira, baina aldaketa azkarragoa izan behar da.

5. DEL ONLINE AL OFFLINE. Pedro Panigazzi.

Publizitate agentzia berriaren modeloan, bertako langileek interneten eta internetetik, medio digitaletatik eta medio alternatiboetatik komunikatzen jakin behar dute. Horren ostean, publizitate medio tradizionaletan ere jartzea beharrezkoa ote den ebaluatu beharko litzateke. Beraz, agentziako langile guztiak interneteko partaideak izan behar dira, orain arte telebistako parte sentitzen diren moduan.

6. LA GRAN CONVERSACIÓN. Juan Carlos Lucas.

Agentziak web sozialetara zabaldu behar dira. Internetek ahalbidetzen duen interakzio horretaz baliatu behar dira agentziak. Lan kolaboratiboa bultzatu behar da. Enpresa ireki eta globalak izan behar dira, elkarrizketa zabal baterako prest daudenak.

7. L’ AGENCE ESTE MORT, VIVE L’ AGENCE! Ezequiel Ardigó.

Agentzia berrian denek ezagutu behar dituzte lanerako erabiltzen diren teknologien mugak. Onlineko helburua ez da bisita asko izatea, markaren esperientzia handia lortzea baizik. Audientziarekin konexio bat lortu behar dugu, esperientzia aberasgarri bat izan behar dut. Inbolukratuta sentiarazi behar zaie, eta beraien parte hartzea lortu. Kolaborazioa funtsezkoa da, akats berdinak ez errepikatzeko.

8. UNA COMUNICACIÓN MÁS ABIERTA Y COLABORATIVA. Mariella Alles Grigioni.

Markak entitate irekiak eta komunikaziorako espazioak izan behar dira; interakzio esperientzia bultzatu behar dute. Kontsumitzaileak parte hartu behar du fase ezberdinetan. Iragarle eta agentziaren arteko erlazioak ere kolaboratiboa izan behar du prozesu osoan zehar, ez bakarrik hasieran. Eta beharren arabera, agentziak espezializatuagoak diren beste agentzia batzuetara joko du.

9. EL MANAGEMENTE DE LA NUEVA AGENCIA. Daniel Ferro.

Intuizioa eta informazioaren arteko proportzio orekatua bilatu behar dute agentziek. Helburu garbiak eta zehatzak izan behar ditu agentziak, okerrak momentuan zuzentzeko eta langileak motibatuta izateko.

10. CRÓNICA DE UNA NUEVA AGENCIA ANUNCIADA. Luis Cabrera.

Agentzia modelo berriak flexibleak zian beharko dira eta proiektu eta arazo bakoitzerako erabaki zehatzak hartu beharko dituzte. Negozio arazoak soluzionatzea eskaini beharko dute eta ez bakarrik publizitatea. Lan egiteko era aldatuko da; departamentuak kendu eta taldeak sortu. Eta denek denetarik egingo dute. Medio sozialetan espertoak izan beharko dira agentzia berriak, eta horrela kontsumitzaileen mugimenduei aurre hartu beharko diote.

11. NUEVOS MEDIOS, NUEVA AGENCIA. Matias Cheistwer.

Agentzia modelo berrian barietate handia egongo da: handiak,txikiak, espezializatuak… Baina, profesional aukera zabalena eskaintzen duten agentziek, eta kanpaina medio guztietan inplementatzeko gaitasuna dutenak lortuko dute bezero gehien. Agentziak guztia koordinatu beharko du eta lidergoa hartu.

Liburua hemen daukazue.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on ekaina 12, 2009 by in Artikuluak.
%d bloggers like this: