Komunikasten

Nafarren %42,7k tokiko aldizkariak irakurtzeko ohitura daukate

nafarroako prentsa
Iturria: Berria.

Tokiko prentsaren presentzia igo egin da azken urteotan Nafarroako gizartean, eta gaur egun, 14 urtetik gorako nafarren %42,7k irakurtzen dute. Publizitatearen diru sarrerak, halaber, %44 igo dira azken lau urteotan. 2004. urtean publizitatetik 112.000 euro jaso zituzten tokiko hedabideek, eta iaz, berriz, 162.784 euro.

Deigarria da, halaber, euskarazko produktuek duten harrera ona. Asterokoen artean, ale gehien argitaratzen dutenen artean, Sakanako Guaixe da laugarrena (12.000 ale), La Verdad Nafarroako Elizak argitaratzen duen aldizkariaren (40.000) eta Erriberako Plaza Nueva (19.000) eta La Voz de la Ribera (17.000) aldizkarien atzetik.

Hamaboskarien artean, berriz, Nafarroan gehien banatzen direnetan Ttipi-Ttapa da bigarren aldizkaria (25.000 ale), Lizarrerriko Calle Mayor argitalpenaren atzean (27.000). Hilabetekarien artean, Ezkaba, Ibaialde, Aldapa, Donibane eta Ze Berri? aldizkariek -euskara eta gaztelania tartekatzen dituzte- 18.000 eta 3.000 ale bitarte banatzen dituzte.

Datu horiexek azpimarra daitezke Nafarroako Gobernuak agindu duen audientziari buruzko ikerketa aztertuta. Berez, gisa honetako lehena da, eta atzo aurkeztu zuten, Iruñean, tokiko prentsari buruz antolatutako jardunaldien barruan. Nabarmentzekoa da, era berean, euskarazko argitalpenek dituzten irakurleen ezaugarriak: 36 urtetik gorakoak dira, ikasketa maila altukoak, eta euskaraz ondo dakite.

Nafarroa osoan, astekariak dira gehien irakurtzen diren aldizkariak, eta hamaboskariak, gutxien.

Tokiko hedabideen egoeraz

Tokiko prentsari buruzko jardunaldiak Nafarroako Gobernuak, Iruña Prentsa Elkarteak eta Nafarpres elkarteak antolatu dute, eta Alberto Catalan Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunak zabaldu zituen. Catalanek tokiko prentsak «herritarrekiko duen gertutasuna» goraipatu zuen, eta «kazetaritza zibikoa» egin behar dela esan zuen.

Jardunaldien barruan, Estanis Alcover Kataluniako Tokiko Prentsaren Elkarteko presidenteak eta Alazne Aiestaran Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak bertako hedabideen egoera aztertu dute. Biek azaldu dute sektorearen profesionalizazioa gero eta handiago dela eta teknologien aldeko apustua gero eta nabariagoa dela. Orobat, hedabide gehienak bertakoa eta kanpokoa uztartzeko ahalegina egiten ari direla azaldu dute.

Ondoren, mahai-ingurua izan zen bi hizlarien artean. Haiekin batera, Joaquin Ortigosa Nafarroako Gobernuko komunikazio zuzendariak eta Nafarpres elkarteko Sandra Goldarazek parte hartu zuten. Ortigosak Nafarroako Gobernuak tokiko prentsaren alde egindako «apustua» nabarmendu zuen. Iaz, eta euskarazko komunikabideei dagokienez, Euskarabideak 310.000 euroko diru saila onartu zuen. 2009. urteko aurrekontuen barruan, baina, 9.567 baino ez daude.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on maiatza 27, 2009 by in Iragarbideak.
%d bloggers like this: