Komunikasten

Internet iragarbide

Penetrazio eta perfilak:
Jada 17,9 milioi dira internauta daude Espainian, biztanle guztiarekiko %46,8ko penetrazioa beraz. Frekuentzia altua du gainera, erabiltzaileen %92a gutxienez, astean behin sartzen baita bertan.
– %81a etxetik konektatzen da
– %28a lanetik konektatzen da
Sexuaren arabera:
-%56,6 gizonezkoak
-%43,4 emakumezkoak
Adinaren arabera:
– 14-19 urte: %12,3
– 20-24 urte: % 11
– 25-34 urte: %27,6
– 35-54 urte: % 14,3
– 55-64 urte: %7,4
– 65etik gora: %5,3
Klase sozialaren arabera:
– Altua: %15,1
– Ertain-altura: %22,3
– Ertain-ertaina: %44
– Ertain-baxua: %16,2
– Baxua: %2,4
Ondorioz, esan dezakegu honakoa dela interneteko erabiltzaileen perfila:
– Gizonezkoa, 25-34 urte bitartekoa eta ertain-ertainekoa.

IRAGAR-INBERTSIOAK

Zenbat. Urtez urte, inbertsio-rankina. Inbertsio-xarea

Infoadex-ek egiten duen publizitate inbertsioaren 2009ko txostenaren arabera, komunikabide guztien inbertsioak bera egin du aurten, internetena izan ezik. Honek gorako joerarekin jarraitzen du.

Urtez urteko inbertsioaren hazkundea %26,5ekoa izan da. Zehazki 610 milioi euro inbertitu dira (iaz 482,4 milioi euro inbertitu ziren).

Hau da inbertsioen eboluzioa urtez urte:

internet eboluzioa
Iturria: infoadex 2009ko txostena

Inbertsioak alorka

Garraiobideak, bidaiak eta turismoa sektorea da gehien inbertitzen duena, 2008an gastatutakoaren % 14a izan zen. Hurrengoak telekomunikabideak eta finantzak dira.

ingresos por anunciante
Iturria: Interactive Advertising Bureau, ‘2008ko txostena’

Gainera, garraioak, turismoa eta bidakiak sektoreak gero eta gehiago inbertitzen du. Ikusi azken urteotako bilakaera:

comparativa anual sectores
Iturria: IAB Spain “Quien es quien en la publicidad interactiva en España 08’

Formatuari dagokionez gehien formatu integratuetan inbertitzen da gehien, hauek babestutako linkak dira batez ere, baina badira banerrak, botoiak, zigiluak, orrialde-apurtzaileak eta zeru-harraskariak ere.

modelo de contratación
Iturria: Interactive Advertising Bureau, ‘2008ko txostena’

Iragarle-rankinak

Hauek dira gehien gastatzen duten markak:

ppales anunc
Iturria: Interactive Advertising Bureau, ‘2008ko txostena’

IOPE institutuak publizitatearen notorietatea neurtzen du. Bere azken ikerketan Interneteko rankinari dagokionez ING bakua izan da liderra, era berean, telekomunikabidetako beste konpainiak ere agertzen dira rankinaren goikaldean: Orange, Telefonica, Ya.com. Lehenengo 10en arten Vueling, Audi eta ‘musika eta kontzertuak’ deritzoten atala daude.
Iturria: http://www.tns-global.es

INTERNETEKO IRAGAR-FORMATUAK

Formatu integratuak

Banner:
Interneteko iragar formatu hau, web orri batean txertaturiko iragarki bat dela esango genuke. Normalean, gehien ordaintzen duen iragarlearen iragarkia izaten da, eta bisitariak iragarlearen web orrira erakartzeko irudiak izaten dira.
Bannerrak azken finean irudiak dira (animaziodun GIF irudiak edo JPEG estatikoak) edota Flash, Shockwave eta Java bezalako teknologia bidez sortutako animazioak.Hauen formatu ohikoena horizontala eta 468×60 pixeletakoa da, beste formatu eta neurri ugari aurki daitezkeen arren.
Bisitari batek banner gainean kilkatzea erabakitzen badu, iragarleak erabakitako web orrira joaten da zuzenean. “Click through” deitu oi zaio kontzeptu honi. Banner jakin baten gainean jendeak zenbat aldiz klikatu duen jakiteko, CTR (click throught ratio) tasa erabiltzen da. Hau da, banner jakin hori, zenbat aldiz agertu den kontuan hartuta (formatua itsatsita dagoen web orria bisitatu dutenen kopurua), bertan zenbat aldiz klikatu den kalkulatzen da, ehunekoa ateraz. Tasa normala, % 0,1 eta % 1aren artean izan ohi da, nahiz eta kanpainaren arabera datuak aldatu daitezkeen.

Beste alde batetik, Banneraren antzera jokatzen duten formatu gehiago badaude. Honakoak dira berauek eta berauen ohiko nehurriak:

– Etxeorratza (Rascacielos): Bertikala – 120×600, 160×600: gif, flash, jpeg.

-Orri lapurrak (Robapágina): 300×250, 200×200: gif, flash, jpeg. Peso: 20k.

-Botoia: 120×60, 120×90, 120×120, 150×60, 150×150, 180×150.

-Lotura testuak: Beste testu edo web orrira batekin lotura burutzen duen

Patrozinioa:
Patrozinioak, marka edo enpresa konkretu bat, web orri bateko edukiekin lotzea lortzen du. Honi esker, irudi jakin bat eta notorietatea lortzea ditu helburu patrozinatzaileak.

-Patrozinio orokorra: Iragarleak bere mezua web orrian txertazeko ordaintzen duenean esanten da, beste enpresen publizitatearen artean berea ere agertzen delarik.

-Patrozinio esklusiboa: Web orri bateko toki konkretu bat patrozinatzeari deritzo. Normalean, zati edo sekzio hori publiko objektibo bati zuzendurik egongo da. Horrela, markaren irudia hobetu nahi dute patrozinatzaileek.

-Bartering edo post patrozinatuak: Kasu honetan dirua edo produktuak eskaintzen dizkiote enpresek medioei beren produktuagatik hitz egitearen truke.

Rich media banner:
Eduki dinamikoak dituzten formatuak dira hauek. Horretarako teknologiak eskaintzen dituen abantailez baliatzen direlarik.
-Formatu dinamikoa: Flash teknoligia erabili ohi da kasu honetan. Bisitariarekin nolabaiteko interakzioa lortzen da horrela.
-Bbideo formatu estandarra: Kasu honetan ere, flash teknologia erabiltzen da. Honi esker, bideoak erakus litzake iragarleak, adibidez, telebistako spota.
-Bideo formatu aberastua: Bideo formatu estandarretik haratago doa sistema hau, eta bisitariari publizitatearekin interaktuatzeko aukera ematen dio.

Pop-up leihoak:
Interneteko bisitariak berak jakin gabe eta nahi gabe derrepentean agertzen zaion leihoa litzateke honakoa. Interneten nabigatzen ari dela agertzen zaio, eta nahi duenean ixteko aukera ematen dio, beraz, bere esku geratzen da horrekin jarraitu edo ez. Formatu nahiko baztergarria da, izan ere, jendea nahiko nazkaturik dago hauetaz.

Pop-under leihoak:
Beste formatuaren berdina dela esango genuke, baina kasu honetan, irekitzen dugun leihoaren atzeko aldean agertzen zaigu publizitate leihoa. Beraz, ikusten ari garen leihoa kendu arte ez dugu ikusiko berria.

Layers edo shoshkelesak:
Pantailan libre ibiltzen den formatua da honakoa.

Kortinillak edo intersititialsak:
Web orrialde bat kargatzen ari den bitartean agertzen den formatua litzateke. Orri osoa hartzen du normalean, eta ez da denbora askoan egon ohi izaten. Bestalde, bertan jarraitu nahi duenarentzat lotura bat eskaintzen da.
INTERNET

PUBLIZITATEAREN KOMERTZIALIZAZIOA

Eskaerak egiteko moduak. Kontratazio-motak
Online bidezkoa den publizitatea kontratatzeko, hainbat aukera eskaintzen ditu internet-ek. Horien artean gehien erabiltzen direnak, honako hauek dira, besteak beste: click, denbora, inpresioa eta erregistroaren bidezko kontratazioa.

Inpresioen bidezko kontratazioa
Banner-ari dagokion prezioa erabakiko da lehendabizikoz. Diru kopuru hau, azalduko den euskarriaren araberakoa izango da, eta hemen ere kontutan hartuko dira euskarri horren atala zein den, euskarri hau aukeratzeko hartutako erabakiak, etabar.

Aukera honen bitartez, egindako bisita eta kontaktuak ordainduko liratezke soilik, eta ez bereganatutako tokia.

Gauzak horrela, inpresioen inguruko hainbat baliospen egingo lirateke, eta, gerora, diru kantitate bat adostu inpresio bakoitzerako.

Inpresioak: inpresioak, ondorengo hauek izango liratezke: edozein kontaktu, kontsulta edota bisita, alegia, publizitate mezua edota edozein banner daraman orrialdera egindako bisitak. Pertsona bakarrak web gune honetara egindako bisita, bat baino gehiago izan daiteke, izan ere, orrialde berean, banner edota publizitate mezu ezberdinak aurki ditzazke.

Bisita edota erabiltzaile bakarrak: denbora tarte jakin batean, web gune zehatz bat hainbatetan bisitatu duten erabiltzaileak izango liratezke.

Bisitak: hauek sarbide (sarrera) izena izan ohi dute. Datu honek zera adierazten du: web gune orrialde zehatz bat zenbat aldiz izan den bisitatua.

Denboraren bidezko kontratazioa
Gure euskarrian denbora tarte jakin batez (dela aste batzuk, hilabeteak edota gure marketing ekintzak irauten duen bitartean) mantenduko den kontratazioa litzateke. On line bidezko babes gisa ere defini dezakegu.

Ekintza osoarengatik diru kopuru zehatz bat ordainduko genuke. Inpresioaren kopuruak ez luke garrantziarik izango, baina bai ordea gerora lortutako audientziak, honetan oinarrituko baitugu gure kontratazioa.

Click-aren bidezko kontratazioa
Gure kanpaina gauzatu baino lehen, click-aren bidezko prezio negoziatua adostu beharko genuke. Kontratatutako euskarriak beregain hainbat konpromezu hartuko ditu, hala nola; adostutako erantzunak (click-ak) lortzeko beharrezkoak diren inpresioak burutuko ditu.
Click: publizitatea daraman ekintzan ziztatzea izango litzateke, horrela banner-a ireki eta iragarlearen “site”a modu zuzenean bisitatuz.

Click Throught: eraginkorrak suertatu diren click-ak izango liratezke, helmuga den orrialdea guztiz deskargatu denean, alegia.

Click-aren kostua: iragarlearen website bisitatzen duten click-en kostua litzateke. Kanpainan zehar egindako click-en inbertsioaren bidez kalkulatuko genuke honen balioa.

Erregistroaren bidezko kontratazioa
Erregistro bakoitzari dagokion prezioa adostuko genuke lehendabizi, eta, gerora, emandako erregistro guztien bidez kalkulatuko litzateke kontratazioa. Euskarriak beregain hartuko du iragarlearekin batera adostutako erregistroak gauzatzeko beharrezkoak diren inpresioak sortarazteko ardura.

Erregistroa: erregistro bat zera izango litzateke: erabiltzaileak hainbat datu pertsonal eskaintzen dituenean. Gehienetan posta elektronikoa eskatu ohi da, gerora hainbat informazio bidaltzeko erabiliko dena.

AD TRACKING

Ad tracking delakoak erabiltzailearen ekintzak erregistratu eta aztertzen ditu. Baina horretarako, ondorengo 3 baldintza hauek eman beharko dira:

1. Ekintzaren erregistroa nolabait justifikatzeko edo, erabiltzaileak iragarkietako batean klick egin beharko du, eta klikatze horrek bideratzen duen webgunera joan beharko da jarraian.
2. Inolako ekintzarik egiten ez badu ere, hurrengo 30 egunetan zehar erabiltzailetzat erregistratua egongo da.
3. Click-aren bitartez berriro web gunera bueltatu daiteke.

3 baldintza hauek beteko balira, Ad Tracking-ak ekintza gordeko luke. Baina, kontran, baldintza hauetako bat ez balitz beteko, ekintzak ez luke aurrera egingo, eta ez litzateke gordeko.

TAG edo ETIKETA

HTML-ak definitzen duen tag edota etiketa, zera izango litzateke: laburbilduta dagoen testu bat, zeina “haundiagoa” eta “txikiagoa” zeinuen artean kokatzen den: .

Datuen erregistroan erabiltzen dira, web gune baten orrialdean txertatzen dira eta aipatutako orrialdea deskargatzean aktibatzen dira.

5 motatako etiketak daude:

1. Testuaren presentazioa kontrolatzen duten etiketak
2. Irudien presentazioa kontrolatzen dituztenak
3. Hiperloturak kontrolatzen dituztenak
4. Formulario berrien sorkuntza baliatzen duten etiketak
5. Multileihoak irekitzea baliatzen dutenak

INTERNETEKO IRAGAR INDARGUNE ETA AHULGUNEAK

Interneten erabilera asko hazi da azken urteotan(publizitate inbertsiok medio honetan baino ez dira igo azken aldian). Hori, bere aldeko puntu garrantzitsua dela esan genezake. Izan ere, Telebistaren saturazioa eta prezioen handitzea ikusita, normala da iragarleak medio berriak bilatzen hastea, batez ere marketing inbertsioak jaisten hasi diren honetan.

Penetrazioa, kobertura eta afinitate handiko medioa dugu honakoa. Target ezberdin ugari harrapatzen ditu, eta gazteen artean kasik guztiak ibiltzen dira bertan. Gaur egun, adin gehientsuenetakoak ibiltzen direla interneten esatera ausartu gintezke. Segmentazio ahalmen handia dauka internetek. Beste medio askoren aldean, publiko objektiboarengana iristeko erraztasuna dauka honek. Gainera, paper garrantzitsua jokatzen du hainbat eta hainbat kontsumitzaileren bizitzan. Beraz, hainbat pertsonengana errazago iristea ahalbidetzen digu.

Daukan interaktibitatea ere oso positiboa da publizitaterako. Internetek, iragarle eta kontsumitzailearen arteko harremana sustatzen lagun lezake, epe laburrean, ertainean edo luzean, ondoren, bere produktu eta zerbitzuen eskaintzak era pertsonalagoan egiteko.

Kreatibitateak ez du mugarik, eta interneten lan asko egin da berau garatzeko. Aurretik aipatu ditugun formatuekin asko landu liteke sormena, eta oraindik ere beste hainbat sortuko direla esatera ausartu gintezke. Gainera, internetek marka potentziatzea eta produktuaren ezaugarriak azaltzea ahalbidetzen du. Honakoa ezinezkoa litzateke internetek eskaintzen duen interaktibitaterik gabe.

Produktuaren inguruko informazio osoa eskaintzen duen tokia da internet. Beraz, norbaitek erosketak egin aurretik informaziorik eskuratu nahiko balu bertan izango luke (promozioak…)

Aipatu behar da, telebista kontsumitzen den medio nagusia izanda ere, pixkanaka behera doala, eta interneten kontsumoa, berriz, gora doala. Beraz, denborarekin beharrezkoa izango da interneten gehiago inbertitzen hastea datuek erakusten duten bezala.

Interneten alde onak azaldu ditugun arren, esan beharra dago alde txar asko ere badituela. Izan ere, enpresa handiak ez dira oso seguru sentitzen interneten inbertitzerako orduan. Johonson & Johonsoneko Pablo Galianak esan zuen bezala, “telebistan kanpaina indartsu bat burututa emaitzak ikusten dira, baina interneten burututakoan ez hainbeste”.

Egunean zehar publizitate pila bat jasotzen dugu, eta interneten ere hala dela ikusita, jende askorengan nolabaiteko atitude negatiboa sor lezake marka konkretu batekiko. Gainera, esan behar da interneteko publizitate askorekin ez garela ohartu ere egiten. Hau da, banneren kasuan adibidez, bisitarien %0,1ak eta %1ak klikatzen du bere gainean datuek diotenez, beraz, ezin genezak esan oso eraginkorra denik. Gainera, ez dakigu behin bannerean klik egin ondoren, web orria zenbat jende egoten den beharrezkoa den denboran begira. Esan liteke, bannerekiko itsu bilakatu garela (neurri batean bada ere, papereko medioekin gertatu den antzera).

Interaktibitatearen abantailez hitz egiten jardun dugun arren, praktikan ikus liteke ez dela horrelakorik pasatzen. Kasu batzutan ongi funtzionatu dezakeen arren, askotan enpresei ez zaie gehiegi interesatzen kontsumitzailearen iritzia. Beraz, parte hartzeko hainbat muga jartzen dira. Besteak beste, enpresek ez dituzte kontsumitzaileek bidalitako mezuak erantzuten hainbat kasutan.

Azkenik, esan behar da internet erabiltzen dutenen kopurua gora doan arren, gizartearen zati handienak ez duela gehiegi erabiltzen internet. Askok ez dakite erabiltzen, beraz, guzti hauek ez lirateke inoiz ere harrapatuko.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on maiatza 27, 2009 by in Iragarbideak.
%d bloggers like this: