Komunikasten

Merkatu gomendioak Hitzarentzat

“Badira euskal prentsa kontsumitu arren Irutxuloko Hitza irakurtzen ez duten hainbat donostiar. Hauen iritzia ezagutzea izan dugu helburu merkatu ikerketa honetan”. Kontsumitzaile eta eskariaren ikerketa egin dugu Irutxuloko Hitzaren zabalkundean laguntzeko.

Aurkezpena hemen ikusgai.

Helburu zehaztapena.
Arazoa: Irutxuloko Hitzaren irakurle kopuruak ez du behar bezala gora egiten.
Informazio beharra: Donostiako merkatuaren errealitatea eta Irutxuloko Hitzaren bezero kopuruak ezagutu behar ditugu.

Ikerketa helburuak: bezero potentzialei galdetu zergatik ez duten produktua kontsumitzen eta zer iruditzen zaien. Bezero potentzialak euskarazko bestelako prentsa irakurtzen duten horiek dira.

Informazio iturrien kokatzea.
Iturri primarioak: bezero potentzialekin zuzenean galdetu behar diegu.
Iturri sekundarioak. Errealitate soziolinguitikoari buruzko datu kuantitatiboak, Hitzaren irakurle eta webgunearen bisita kopurua, egindako bestelako merkatu ikerketak.

Informazio primarioa lortzeko prozeduraren diseinua.

Teknika aukeratu. Inkesta
Diseinua. Galderak helburuei erantzuteko diseinatutakoak dira.

GOMENDIOAK
Azterketa egin ostean hauek dira ateratako ondorioak:

→ Irutxuloko Hitza orokorrean euskal prentsa irakurtzen dutenen gustukoa da.
Irakurle potentzialen iritziak nahiko baikorrak dira:
ez 14

ez 11

→ Merkatua saturatuta dago. Tokiko informazioa ematen duten bestelako medioak badituzte: Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa… Baina hauek gaztelaniaz dira.

saturazioa

→ Hitzaren irakurle kopurua igotzeko eskura eman behar zaie xede talde potentzial honi, gustukoa baitaukaten eta gutxi gora behera erdia ordaintzeko prest dago.

ez 8
Irakurleen emaitzak

→ Hitza ez da ia interneten irakurtzen. Hori dela eta egunean bisita kopurua txikia da eta galdetutakoek ez dute bisitatzeko ohiturarik. Halere, %33ak noizbait bisitatu du.
Sin título-6 copia

→ Harpidetza kobratzen has daiteke Irutxuloko Hitza, bestelako Hitzek bezala.

Sin título-9 copia


Merkatuaren aukerak

Guztira, Donostian 176.207 biztanle daude. Horietatik, % 33a erdalduna, hortaz, gure merkatuan bezero potentzialak 118.006 biztanle dira (euskaldunak eta ia euskaldunak). Orain arte Hitzak eguneak 3.000 irakurle ditu gutxi gora behera, hortaz, merkatuan badira beste 114.856. Datu honetan ez dugu kontuan izan Donostian lo egin ez duten arren, lan edo ikastera egunero joaten direnak ez baitugu neurtzerik.

Bezero potentzial kopurua handia da: 114.856 biztanle.

Auzoka
Auzoetan dagoen banaketari dagokionez, aipagarria da bezero gehienak Gros eta Amara berri auzoetan daudela.
auzoka
Hauek dira Eustateko 2006ko euskaldun kopuruari buruzko datuak auzoka.

→Hortaz, bezeria altua duen eta oso ondo kokatuta dagoen erdialdean egin beharko genuke ahalegina hurrengo marketin planean.

Erdialdetik Donostiar gehienak ibiltzen direnez produktuaren notorietaterako lagungarria izango da.

Hau da erdialdea mapan:
Donostia erdialdea

Bezeroei buruzko informazio osatuagoa lortzeko Irutxuloko Hitzak etorkizunean bideratzen dituen komunikazio ekintzetan datuak eskuratzeko bideak jarri beharko lituzke, ez baititu bere bezeroen datuak. Lehendabizi bere oinarrizko datu guztiak jaso behar ditu, hau da, nor den (izena, abizena, helbidea, adina, generoa eta abar) eta kontaktatzeko bidea (telefonoa eta eposta).

Halaber, bestelako informazioa ere jaso beharko litzateke. Esate baterako, euskararen maila. Adibide bezala merkatu ikerketa honetan jasotako datu bat daukagu. Irakurle ez direnen artean %20 gutxi gora behera ia euskalduna zen, hau da, ez zen euskaldun osoa. Irakurleen artean, berriz, ia denak euskaldun osoak dira.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on maiatza 20, 2009 by in Merkatu Ikerketa.
%d bloggers like this: