Komunikasten

Sare sozialen erabilpen-gidaliburua

Informazio iturria:Sustatu

View this document on Scribd

Online sare sozialetako datuen pribatasunari eta informazioaren segurtasunari buruzko ikerketa argitaratu dute Espainiako bi erakundek (Inteco eta AEPD), euskaratuta gainera.
Txostena INTECOk (elekomunikazio Teknologien Institutu Nazionala) eta AEPDk egin dute (Datuen Babeserako Espainiar Agentzia).

Dokumentuaren mamia 12. orritik aurrera dago, agente desberdinei egiten zaizkien gomendioetan.

Ikerketak ez du sare sozial jakinik aipatzen, baina aipatzen da erabiltzaile gehienak Espainian adin txikikoak direla, eta hortaz, badirudi Tuenti-ren indarra kontuan hartu dutela hau idazteko. Erabiltzaileentzako gomendioen artean, asko gurasoei zuzenduak daude, adibidez, honako hauek:

* Ordenagailua etxeko eremu komun batean egon behar da.
* Etxean, Interneten erabilerari buruzko arauak ezarri behar dira.
* Gurasoek plataforma mota hauen funtzionamendua eta aukerak ezagutu behar dituzte, bai positiboak zein negatiboak direnak.
* Edukin-blokeatzailea era egokian instalatuta dagoela ziurtatu.
* Adingabeak segurtasun gaiei buruz informatu eta jabearazi.
* Adingabekoei inoiz ez direla online munduan ezagutu duten inorekin geratu behar azaldu, eta egitekotan beti euren guraso edo tutoreekin batera egin behar dutela.
* Adingabeek sare sozialetan bideo eta argazki edukiak kokatzeak eta web kameren erabilerak dakartzan arrisku eta ondorioak ezagutzen dituztela ziurtatu
* Adingabeen erabiltzaile-profila kontrolatu.
* Adingabea bere adinerako gomendatuta dauden orrietara baino ez dela sartzen ziurtatu.
* Adingabeek euren izen osoa erabiltzen ez dutela ziurtatu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on maiatza 1, 2009 by in Eraginkortasunaren baliospena.
%d bloggers like this: