Komunikasten

Topagunearen marka berria = bilgunea

dibujoTopaguneak irudia berritu du. Irudia gizartaratzeko denbora behar izango du. Halere, aurkeztu berri duen momentu honetan barrukoek ezagutzen duten testeatu dugu.
11
Topaguneko 10 bazkidek egin dute jada post-testa. Emaitza oso ona izan da. Marka ezagutzeaz gain, ondo baloratu dute eta esan nahi duena ulertu dute. Hortaz, irudi berria zabaltzeko barne-komunikazioa ondo egin delakoan gaude. Irudi berria hedatzeko ekintza ugari egin ez diren arren, galdetutako %73ak jada zenbait alditan ikusi dute eta % 27ak askotan. Halaber, aipatu beharra daukagu elkarte inplikatuenak direla azkarren eta hoberen erantzuten dutenak. Beraz, gure emaitzan neurri horretan baloratu behar ditugu.
21
Dirudienez, gehienek Topaguneak antolatutako ekitaldiren batean edo interneten izan du markaren berri. Oraindik kanpo komunikazioa sakon landu gabe dagoenez, komunikabideetan ez ditu inork ikusi. Era berean, bik karteletan ikusi dutela esan dute.
32
Erantzun duten elkarteen inplikazioa oso altua dela suposatu arren, 3k onartu dute ez dutela aurreko logoa gogoratzen. Irudi zaharra ezagutzen zutenen artean 3k esan dute ez zegoela berritzeko beharrik eta beste 6k berritu behar zela.
41
Denek erantzun dute irudi berri egokia edo oso egokia dela. Era berean, gehienei asko gustatu zaie. Inork ez du esan ez zaiola gustatzen.
51 61

Markak trasmititzen duenaren inguruan, erdiak bilgunea edo elkargunea adierazten duela esan dute. Dinamikoa eta anitza delakoan ere badaude. Gaur egunekoa eta hurbila ezaugarriek izan dute puntuazio baxuena.
Oharretan logo zaharra serioegia zela aipatu dute. Oraingoa atseginagoa dela deritzote.
71
LABURBILDUZ
Oso emaitza onak jaso ditugu, bazkideek ezagutzen baitute irudi berria eta ulertu baitute ‘bilgunea’ adierazteko ikurra dela.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on apirila 24, 2009 by in Eraginkortasunaren baliospena.
%d bloggers like this: