Komunikasten

Mondragon Unibertsitatearen marka

Mondragon Unibertsitatearen irudia ona dela deritzot, beren markak indarra du Euskal Herrian. Ostiralean komunikazio arduraduna elkarrizketatu nuen egiten dutena ezagutzeko, eta oso inpresio ona hartu dut. Posizionamendua argia eta marka sendoa dute. Era berean, ekintza erakargarriak eta publikoari egokituak egiten dituzte. Aspaldi lanean ari den hezitzaile talde honek, gainera, MU kultura sustatzen jakin dute. Hortaz, badugu gertu-gertu marka indartsu baten adibide on bat .

Gure txikian, gauzak ondo egiten ere badakigu. Mondragon Unibertsitateak baditu bere bide propioak komunikatzeko. Teknologia berriak ere erabiltzen ditu, hala nola, facebook eta twiter, SMS kanpainak…

Bestetik, gazteentzako ekintza erakargarriak antolatzen saiatzen dira. Abesti bat dute, bideo promozionalak, gazteentzako zenbait ekintza babesten dituzte (mundumira, danbaka) eta euskararen ingurukoak (Kilometroak), komiki bat jarri dute martxan…

Enpresa munduarekin harreman zuzena izaten dute. Beraz, MUk inguruko enpresekin batera hainbat ekintza egiten ditu. Halaber, enpresa ideien lehiaketa bat kudeatzen du.

Unibertsitateak iaz 10 urte bete bazituen ere, aspaldi dabil inguruko jendea hezitzen. Hortaz, unibertsitateak kultura sortu du jadanik. Hori mantendu eta sustatzeko ikasle ohien elkartea sortzeko aukera dute.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on apirila 4, 2009 by in Artikuluak.
%d bloggers like this: