Komunikasten

“Komunikazioa, berrikuntzaren kudeaketarako tresna estrategikoa”

Di-da-k bigarren urtez antolatutako KOM jardunaldietan Pili Kaltzada, Innobasque-ko komunikazio zuzendariak “komunikazioa, berrikuntzaren kudeaketarako tresna estrategikoa” hitzaldia eman zuen, aurten berrikuntzaren europar urtea dela aitzaki.

Hona hemen hitzaldiaren bideo labur bat.

Eta hemen hitzaldiaren laburpena:

Aldaketa garaia da, edo garaileen garaian gaude.
Berrikuntza teknologia bada, baina ez bakarrik. Berrikuntza gehiago da: talentoa, kreatibitatea… ere bada.

Hasteko Linux-en iragarkia jarri digu komunikazioan arriskua hartu behar dela azaltzeko. Arauen kontra egiten duenak burua altxatuko du. Aurretik zeuden arauek ez dute funtzionatzen.
Krisi garai honetan arauak apurtzen duen lehena garailea izan daiteke.
Linux-en iragarkia:

Enpresek dituzten arazoetako asko komunikazio arazoak dira. Baina ez dira guztiak. Ez dago komunikazio bat, baizik eta asko. Orekan datza bertutea.
Hortaz, aurreikusi behar dugu gure enpresan sortuko den egitura, etorriko dela, alegia.

Orain arte, enpresek prozesu errepikakorrak, hau da mekanikoak, ondo egiten dituzte. Baina: Prozesu poliedrikoak ezagutzen ditugu? Badakigu plaza globalean hitz egiten? Entzuten?
Etorkizun globalizatu horretan gure enpresaren identitatea topatu behar dugu. Lehen ez genuen laberik gabeko ezkerraldea imaginatzen, adibidez, baina gaur egun egoera aldatu egin da.

Gizarte, ekonomia eta harremanen- esparrua aldatu egin da, konplexuago bihurtu da.

Ohiturak, tresnak, prozesuak, ekintzak… aldatu egin dira:
• Hartzaileak aldatu egin dira.
• Gure erakundea aldatu egin da.
• Geu aldatzen ari gara etengabe.
Beraz, komunikazio-sitema aldatu behar da.

Aldaketa horren adibide garbia dugu Google bilatzailearekin. Google gaur egungo trena inportanteenetarikoa da. Bilatzaile honetan adibidez Ikea jarrita lehenengo hiru aipamenetan informazio korporatiboa agertzen da. Laugarren erreferentzia jada wikipediarena da, hau da, erabiltzaileek sortutakoa. Bosgarrenean, berriz, erabiltzaile kabreatu baten iritzia agertzen zaigu. Hortaz, Ikeak egin duen ahalegina ikaragarria izan arren, bezeroaren iritzia agertzen da.

Gizarte-ehundura aldatu egin da eta gure komunikazio inguru horretara egokitu behar da. Hiru elementu Web 2.0an uztartzen dira: jendea, prozesua eta teknologia.

cluetrainAldaketaz jabetzek 95 aldaketa proposatzen dizkigute http://www.cluetrain.com –en. Hauek dira horietako batzuk:
• Merkatuak elkarrizketatzea (“merkatuak elkarrizketak dira”)
• Merkatuan pertsonak daude, ez sektore demografikoak. Honetan oso kontuan izan behar dugu segmentazioaren garrantzia.
• Gizakien arteko elkarrizketetan gizaki-ahotsa behar da.
• Merkatu globaletan, langile globalek komunikazio-bide globalek erabiltzen dituzte.

Osorik irakurtzeko hemen sartu.

Merkatuek enpresek baino gehiago dakite.
• Gaur egun enpresaren hizkuntzak ez du inor erakartzen.
• Enpresak zuzenean hitz egin dezake merkatuarekin.
• Hizkuntzak urrundu edo hurbildu gaitezke.
• Aldi berean, bi elkarrizketa gertatzen ari dira enpresa barruan, beste merkatuak. Adibidez, lagun batek bere lan egiten duen enpresaren produktu bat ez kontsumitzeko aholkatzen badit nik ez dut sekula produktu hori erosiko. Enpresak ezin du ezer egin horren aurrean nire portaera aldatzeko.
• Era berean, bertako hizkuntza erabiltzea hurbilpen sistema izan daiteke, gure kasuan euskara hurbiltzeko bidea izango da.

Bezeroarentzako/zuretzako ideia berriak ditugu, behar ditugu. Zurekin hitz egin nahi dugu produktuaz.

pili-kaltzadaBerrikuntza irekia behar da (open innovation). Berrikuntza ireki behar diegu eragile guztiei, barruko nahiz kanpokoei. Posible da? Bai, lehen ez genituen lanabes kolaboratiboak ditugulako.

Adibide moduan Pilik Lego aipatu zuen. Legok produktu onenak garatzeko bezeroei galdetzen die zein nolako produktua nahi duten.
Gauza bera egiten dute beste enpresa batzuk. Esate baterako, Nike-k zure zapatilak sortzeko aukera eskaintzen dizu.

Azken finean, oreka bilatu behar dugu. Horretarako hiru gomendio:
• Komunikazio-intentsitate handiko guneak errentagarri bihurtu.
• Entzun-ikusi eta parte hartu.
• Molde berrietara egokitu.

Koherentziaren paradima:
• Identitatea: “zer gara”, “zer egiten dugu”-n baino lehen.
• Irudia: “nola ikusten gaituzten”, askotan “zer garen” hori baino garrantzitsuagoa.
• Kultura: “nola egiten dugun” askotan “zer egiten dugun baino garrantzitsuagoa.
• Komunikazioa: “nola helarazten ditugun aurreko atributu guztiak”.

Aurrera jarraitu baino lehen argitu beharra dago informazioa komunikazio prozesuaren parte bat baino ez dela, berez ez du komunikazioa sortzen.

Baina orduan, zer gertatuko da komunikazio tradizionalarekin?
Pili Kaltzadak guru baten aipua ekarri du gogora erantzuteko: “gure gizarteak ez ditu periodikoak behar, periodistak behar ditu.
Argumentu hau frogatzeko 2008ko “Estudio y comunicación” inkestaren emaitzak laburbildu ditu:
• Erredakziora iristen diren prentsa-oharren %85 baztertzen da.
• Egunero bataz beste 69 prentsa-ohar iristen dira erredakzioetara.
• Hortaz, %12 baino ez da erabiltzen.
Zeintzuk dira prentsa-oharren akatsak?:
• Publizitatean oinarritzen dira.
• Funtsezko informazioa ez da lortzen.
• Kazetariek ez dutela denbora nahikorik oharrak aztertzeko. Beraz, bi aukera dituzte. Batetik, osorik argitaratu, eta bestetik, baztertu.
• Datuak baino adierazpenak bilatzen dituzte, hau da, giza-ahotsa nahi dute.
Zeintzuk dira kazetariek erabiltzen dituzten iturriak?:
• Posta elektronikoa.
• Elkarrizketa pertsonalak.
• Kazetariaren denbora horrela banatzen da: %38,7 ordenadore aurrean, %22,9 telefonoa atenditzen.
• Albiste bat lantzeko 6 ordu ematen dituzte bataz beste.

Ondorioz, komunikazio integralera jo behar dugu. Komunikazio ireki horrek pisoa hartzen ari da. Hortaz, komunikazio tradizionaleko marketin, komunikazio gabineteak, komunikabideak eta euskarri korporatiboei gaur egungoak integratu behar diegu. Batetik, gizarte sareak eta elkarrizketak. Bestetik, kalitate-zirkuluak, internet-intranet, blogak eta lanabes berriak.

Enpresa baten barruan denok egiten dugu komunikazioa. Komunikazio plan integrala egiteko kudeaketa-eredutik abiatu eta lantalde guztietara zabaldu behar dugu, komunikazio-taldeak bilakatuz. Plan integral horretatik gure misioa eta orientabideak aterako ditugu ondoren estrategiak lerroratzeko.

Ondorioz, komunikazio integralera jo behar dugu. Komunikazio ireki horrek pisoa hartzen ari da. Hortaz, komunikazio tradizionaleko marketin, komunikazio gabineteak, komunikabideak eta euskarri korporatiboei gaur egungoak integratu behar diegu. Batetik, gizarte sareak eta elkarrizketak. Bestetik, kalitate-zirkuluak, internet-intranet, blogak eta lanabes berriak.

Enpresa baten barruan denok egiten dugu komunikazioa. Komunikazio plan integrala egiteko kudeaketa-eredutik abiatu eta lantalde guztietara zabaldu behar dugu, komunikazio-taldeak bilakatuz. Plan integral horretatik gure misioa eta orientabideak aterako ditugu ondoren estrategiak lerroratzeko.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on apirila 2, 2009 by in Eraginkortasunaren baliospena,Jardunaldiak.