Komunikasten

Efikazia, sormena ala inbertsioa?

Publizitatearen helburua ideia, produktu edo zerbitzu bat saltzea da. Horretarako, zein elementu dira garrantzitsuagoak: eraginkortasuna, sormena ala inbertsioa? Eraginkortasuna. Baina efikazak izateko beste biak ere oso kontuan izan behar ditugu.

Publizitatea, zertarako?

Ideia, produktu edo zerbitzu bat saltzeko, oro har.

Egun, eraginkortasuna baloratzen da batik bat, hau da, publizitate ekintzaren efikazia. Efikazia: Helburua lortzeko kapazitatea da.

Enpresa munduan efikaziaren garrantzia goraipatzen hasi ziren aspaldi. Markatutako helburuetatik ez garela desbideratu behar gogorarazten digun kontzeptu honek. Baliabideak, denbora eta gogoak alferrik ez xahutzeko efikazak izan behar garela esaten digute behin eta berriro.

Gaur egun, modan dugun ‘efikazia’ hau ez da berria. Lehen ere bazuten kontuan, baina noizbait bidetik galtzeko arriskuak handitu direla konturatu garenez efikaziaren garrantzia azpimarratu digute.

Publizitatean bereziki azpimarratzen da efikaziaren beharra. Zergatik izango ote da? Publizitatean beste jardueretan baino gehiago desbideratzen ote gara? Beharbada…

Efikazia bultzatzeko Espainiako Publizitate Elkargoak EFI sariak sortu zituen orain dela 12 urte. Ordutik, gero eta iragarle gehiagok kontuan izan dute helburutik ez desbideratzearen inportantzia.

EFI sariek iragarleen diru inbertsioaren errentagarritasuna kontrola sustatu du. Helburua bete behar dela buruan izanda, errazagoa da kanpaina baten eraginkortasuna neurtzea. Halere, helburuaren zehaztapen egokian datza kanpainaren arrakasta.

Lehen, berriz, sormena baino ez zen saritzen. Originaltasuna eta ezaugarri artistikoak izaten ziren kontuan batik bat. Izan ere, sormena da arreta deitzen digun lehenengo elementua, erakarri egiten gaituena.

Eraginkortasuna versus sormena?

Ez. Efikaza izateko sormena behar da. Publizitatea egiteko, hau da, ideiak zabaltzeko, produktuak saltzeko edo zerbitzuak azaltzeko argumentuak sortu eta forma eman behar dizkiegu. Halere, sormenarekin soilik ez da efikazia lortzen. Ikusi bestela sormena landu zuen iragarki hau:

EAEren EFI saria eskuratu zuen Bruce Lee-ren ‘be water’ kanpaina honek.

Iragarlea: BMW.

Agentzia: SCPF.

Efikazia garestia da?

Helburua betetzeko inbertsioa helburuaren araberakoa izango da. Are gehiago, neurriko inbertsioa behar du, ez gehiago ez gutxiagokoa. Iragarki garestienak ez dira zertan efikazenak izan behar. Frogatzeko 2008ko efikazia sarien palmaresa eta 2008ko iragarleen inbertsioak aldera ditzakegu.

Inbertsioan lehenengo 10ak: Telefónica , Procter & Gamble España, L’oreal España, El Corte Inglés, Vodafone, Volkswagen España, Renault España Comercial, Danone, ING Direct, France Telecom, Caja Madrid.

Efikazia sarien rankina: Caja Madrid, Calvo Distribución Alimentaria, Daimler Chrysler, Fiat Auto España, Coca-Cola España, Groupama Seguros, ONCE, Partido Socialista Obrero Español, Ayuntamiento de Madrid, Heineken España.

Bi zerrendek ez datoz bat, salbuespen bakarra dugularik, Caja Madrid inbertsioan 10. da eta EFI saria eskuratu zuen. Nahiz eta inbertsioa ez izan efikaza izateko ezaugarri nagusia, argi dago, neurriko inbertsioa beharrezkoa dela.

Hortaz, efikazak izan behar badugu ere, sormena eta neurriko baliabideak premiazkoak dira publizitatearen helburuak lortzeko.

Baliabide murritzekin zer?

Bukatzeko, baliabiderik ez dagoenean efikazak izateko aukera gutxiago ditugu. Horregatik, helburua betetzeko bi aukera ditugu:

1. Sormena ikaragarri landu. Honekin beti ez da helburua betetzen, originala izan arren, bidean mezua zabaldu barik geratu ahal baita. Adibide moduan Bilbao Cooperak egindako kanpaina birala jarri nahi dut. Congoko umeak Atlhetic-en himnoa abesten zuten bideoak buelta asko eman zituen baina helburua bete zuen? Badakizu zeinek eta zertarako egin duen?

Internetek aukera handiak ematen ditu kanpaina merkeagoak bideratzeko. Ikusi Estatu Batuetako Fundazioak egindako kanpaina hau. 10 dolarren bidez sareak erostea proposatzen du malariari aurre egiteko bere webgunearen bidez.

2. Helburu txikiago bat finkatu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on martxoa 29, 2009 by in Eraginkortasunaren baliospena.
%d bloggers like this: