Komunikasten

Publinformatikoa = interaktiboa

publinfor-6EHUko Publizitate eta Harreman Publikoetako ikasle talde batek Komunika jardunaldietan aurten informatika eta publizitatearen arteko konexio arazoei buruz mintzatu dira. Leioan izandako jardunaldian, hainbat profesionalek nabarmendu zuten sistemen gestioak, web analisiak, eta orokorrean, teknologia berrietan autotrebakuntzaren garrantzia sortzaileen eta teknologikoen arteko uztarketa egiteko.

Komunikatzaileen eta informatikoen pentsaeren aldea oinarritzat hartuta, mahai-ingurua egin zuten Agoranet-eko (Bilboko komunikazio agentzia bat) informatikari batek, diseinatzaile batek eta Doubleyou-ko interaktibo batek.

Interaktiboak, hau da, Jose Rubiok, Sortzaileen eta informatikoen arteko harremana historian zehar azalduz gaur egun lortu beharreko erdibidea esplikatu zuen. Bere aburuz, gure artean erdibide bat dago, biok elkartu behar gara ‘magia’ sortuko duen erdibide horretan. Bertan zeuden publizitate ikasleei teknologia berrietan bere kabuz trebatzeko gomendatu zien.

Jose Rubioren hitzaldiaren laburpena.

Proiektuak gestionatzeko giltza
Jardunaldiak irekitzeko Aitziber Hernandez, Proyelia-ko informatikaria izan genuen gure artean. Lehen hizlari honek proiektuak gestionatzearen garrantzia azpimarratu zuen Komunika’09 jardunaldietan. Era berean, gestioarekin hasteko giltza eman zigun, mapa mentalekin eta EDT-ekin (Microsoft project) hasten gonbidatu gintuen. Hortaz, has gaitezen gure proiektuak ondo gestionatzen, orain arte erabiltzen genituen word eta excell-i mapa mentalak eta EDTak gehituko dizkiogu.

Web analisiak

Guillermo Vilarroig-ek Overalian egiten du lan eta weben analisian aditua da. Hain zuzen ere, webak aztertzeko bideak eta gomendioak eman zituen ‘Conexion arazorik?’ jardunaldietan. Google analytics erabiltzea gomendatu zuen.

google-analytics

Web analisia definitzeko aipu hau hartu zuen: “is the measurement, collection, análisis and reporting of Internet data for the purposes of understanding and optimizing web usage.

Era berean, erabiltzeko gomendio hauek eman zituen:
• Helburua garbi izna,
• Zure webgunea aztertu.
• Ezarpena ezinbestekoa da, ez egin azkarregi, denbora eta baliabideak erabili ondo egiteko.
• Frogak egin (zure profila sortu)
• Adierazleak definitu eta landu (ez zaitez nahastu)

Publinformatica blogean duzu bere hitzaldiaren laburpena.

CRM Sugar
Irotec-eko zuzendari teknikoa den Gorka Rodrigok interneteko erraminta aske baten azalpena egin zuen, hain zuzen ere, CRM Sugar-ena.

CRMa gestiorako sistema bat da, ingelesez “Customer relationship management”. Sistema hau ezinbestekoa da bezeroarekin harremana zaintzeko eta dugun informazio guztia ezagutza bihurtzeko. Zehazki, CRM Sugar programa librea da.

sugar-crm

CRMak gure informazio guztia jasotzen du, hau da, lanerako erabiltzen ditugun excellak, ordenagailuan pegatzen ditugun post-it-ak, pilatzen ditugun posta elektronikoak, mota guztietako datu baseak eta gordetzen ditugun koadernoak eta apunteak. Informazio horiek guztiak hartu eta ezagutzan bihurtzen ditu programa bakar batean sartuz.

Era berean, ezagutza hori erabiltzea errazten digu. Segmentazio egoki bat egiteko eta komunikazioa kontrolatu eta aztertzeko balio du. Esate baterako, egiten ditugun dei guztiak artxibatu ditzakegu azkar batean norbaitekin izan ditugun elkarrizketa guztiak aurrean izateko.

Publizitatearen ebaluaketa egiteko ere oso baliagarria da kanpaina bukatutakoan egindako eta lortutako guztien kalkuluak egiten dituelako eta grafikoetan adierazten dizkigulako.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on martxoa 28, 2009 by in Eraginkortasunaren baliospena,Jardunaldiak.
%d bloggers like this: